window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2021eko deialdia. Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko. EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu. Zehazki, gehienez ere 26 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta 22, bestalde, negozioak martxan jartzeko. Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea. Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 1.000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.  Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke 2021eko maiatzaren 20ra arte. Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak: Oinarriak | Eskaera Enpresa jarduera berriak abiarazteko laguntzak: Oinarriak |...
BIZKAIA INDARTZEN WEBINARRA: Google doako tresnak: zure enpresa lankidetza-eremuekin konektatzeko

BIZKAIA INDARTZEN WEBINARRA: Google doako tresnak: zure enpresa lankidetza-eremuekin konektatzeko

2020an Digital Indartuz programak arrakasta ikusita, enpresa txiki eta ertainei beren negozioaren zati bat edo guztia digitalizatzen laguntzeko, aurten Bizkaia Indartzen ekimena abian jarri da. Ekimenak doako webinerrak jarriko ditu abian eta banakako aholkularitza-orduak eskainiko ditu. Horrela, eskualdeko enpresei lagunduko zaie webinerretan jorratzen diren tresnak edo irtenbideak haien behar zehatzetara egokitzen, eta, horrela, ekintzara pasatzen.   BIZKAIA INDARTZEN WEBINARRA Google doako tresnak: zure enpresa lankidetza-eremuekin konektatzeko Informazioa + Formankuntza + Zalantzak zuzenean argitzea espezialistekin + Aholkularitza pertsonalizatua Eguna: Asteazkena, maiatzak 5, maiatzak 19 eta maiatzak 26 15:00etatik 17:00etara Plaza mugatuak. Izen-ematea, maiatzaren 3ra arte Hizlaria: Estíbaliz Arranz Sevillano Hezkuntza-berrikuntzan eta teknologia berrietan espezializatutako prestatzaileen prestatzailea. Bazkide fundatzailea & Creando docentes del cambio zuzendaria Creando docentes del cambio Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Erandio, Leioa, Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Gai hauei buruz hitz egingo dugu: 1. Azteazkena, maiatzak 5: Antolaketa tresnak (Gmail, Keep, Calendar) Zure denbora eta enpresarena antolatzea eta kudeatzea. Zure taldearen egutegiak kudeatu, bilerak eskura eduki eta zereginen zerrenda egunean eduki. 2. Azteazkena maiatzak 19: Lankidetzarako tresnak (Drive, Meet, Jamboard). Online bilera produktiboen biltegiratze partekatua eta kudeaketa. Gorde eta partekatu fitxategiak modu seguruan, eta edozein toki eta gailutatik kudeatu, nola egin aurrez aurreko bilerak eta zure taldearekin denbora errealean nola hartu erabakiak. 3. Azteazkena maiatzak 26: Kudeaketarako tresnak (Forms, Sheets, Sites). Zure taldearekin edo zure enpresatik kanpoko pertsonekin denbora errealean lan egin , eta unean uneko aldaketak bistaratzen dituzularik. Sortu erakusleiho birtual bat zure enpresarentzat, jarri Googlen eta agertu bilatzaileetan. Zure bezeroek erraz aurki zaitzaten eta ezagutu zaitzaten.   Hiru ikastaroetan izena ematea gomendatzen da, tresnak osagarriak direlako eta pakete informatiko...
Bihurtu zure enpresa protagonista ELKARREKIN MUNDURA programetan

Bihurtu zure enpresa protagonista ELKARREKIN MUNDURA programetan

BIHURTU ZURE ENPRESA PROTAGONISTA ELKARREKIN MUNDURA PROGRAMETAN COVIDak eragindako pandemiak egun arte ezagun genuen aukeren mapa aldatu du. Garai zaila da, aldaketa-garaia, baina, era berean, ezagutu eta baliatzen jakin behar diren aukerak ere sortzen ari dira. Elkarrekin Mundura Topaketak: Nazioarteko merkataritzari, esportazioari, erabakiak hartzeari eta abarri lotutako tailerrak/jardunaldiak/mintegiak kanpoko merkatuek eskain diezazkizuketen aukerak ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta sinergiak sortzeko on line topaketak dira. Interesik baduzu, gorde data hauek zure agendan: Apirilak 29 > Alemaniako eta Txileko merkatuetako aukerak Ordutegia: 09:30etik 10:15era  |   Programa deskargatu   |   Hartu parte: izen-ematea Maiatzak 27 > Frantziako eta Mexikoko merkatuetako aukerak Ordutegia: 16:00etatik 17:15era   |   Programa deskargatu   |   Hartu parte: izen-ematea   Eta ez ahaztu, Zure enpresak… esperientziarik merkatu batean edo gehiagotan badu? beste kanpo-merkaturik identifikatzeko beharra badu? esportatu egiten du, baina modu irregularrean eta aldika? Esportatzeari ekin nahi dio, baina ez daki nola?   Bide batez, bihurtu ezazu zure enpresa protagonista eta Elkarrekin Mundura Mapamundian parte hartu Zure partaidetzaz, hauek lortuko dituzu: Zure enpresa hobeto ezagutzeaeta zure ondoan modu pertsonalizatuan lan egitea Bizkaiko enpresentzako merkatuak, sinergiak eta aukerak identifikatzea. Elkarlanean arituko direnenpresa- eta erakunde-sarea sortzea, nazioarteko merkatuetan aukerak sortzeko. Enpresa parte-hartzaileen interesen araberako nazioartekotze-proiektuak diseinatzea elkarlanean. Maiatzaren 31ra arteko epea duzu parte hartzeko. Sakatu hemen.   Zenbat eta gehiago izan,...
EGAZ Txorierri, enpresen aliatua erronka guztiak betetzeko

EGAZ Txorierri, enpresen aliatua erronka guztiak betetzeko

Zure enpresaren lehiakortasuna, prozesuak eta antolamendua hobetu nahi dituzu? Zure beharretara hobekien egokitzen diren administrazio eta erakundeen programak aurkitu nahi dituzu? Txorierrik zure enpresa garatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutu nahi dituzu? Txorierriko ekonomia eta enplegua sustatzeko zerbitzua, EGAZ Txorierri, enpresekin ari da lanean, beren erronka garrantzitsuenak detektatzen eta helburuak betetzen laguntzeko, betiere haien egungo egoeraren azterketa pertsonalizatua eginez, beren proiektura hobekien egokitzen diren konponbideak bilatzeko. 2020an, 120 enpresak baino gehiagok parte hartu zuten helburu horrekin abian jarri ziren programetan, eta, pandemiak markatutako urte batean, digitalizaziora bideratutakoak nabarmendu dira. Orain, 2021ean, aurrera egiteko garaia da, eta EGAZ Txorierrik enpresei beren erronkak betetzen laguntzeko ekintza eta programa guztiak bultzatzen jarraituko du. Digitalizazioa, nazioartekotzea, berrikuntza eta enpresa-lankidetza Digitalizazio, nazioartekotzea, berrikuntza eta enpresa-lankidetza funtsezkoak izango dira aurten ere, eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Hala, EGAZ Txorierrik, Innobasque eta SPRIren kolaboratzaile gisa, Txorierriko enpresei lehiakortasun aldetik hobetzen laguntzen jarraitzen du, berrikuntza teknologikoaren bidez edo kudeaketaren, pertsonen eta prozesuen berrikuntzaren bidez. Horretarako, enpresaren abiapuntuko egoera aztertzen du, bere erronkak lehenetsi eta horiei hobekien egokitzen zaizkien konponbide publiko eta pribatuak aurkitzen ditu, eta prozesu osoan orientatzen eta laguntzen die. Bestalde, digitalizazioaren esparruan, 2021ean Digital Indartuz programaren ekintza berriak egingo dira. Programa hori Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, Bizkaia Orekan Sakonduz programaren esparruan. Aurreko edizioak izandako arrakastaren ondoren, 2021ean berrikuntza bat izango du: web-mintegietan eskainitako tresnak edo konponbideak eskualdeko enpresen behar zehatzetara egokitzeko banakako aholkularitza-orduak sartuko dira, eta, horrela, ekintzara abiaraziko ditu. COVID-19ak eragindako pandemiak aldatu egin du orain arte ezagutzen genituen aukeren mapa. Une zailak eta aldakorrak dira, eta, aldi berean, ezagutu eta aprobetxatzen jakin beharreko aukerak sortzen ari dira. Egunerokotasunean zailtasunak ditugun arren, ez dugu bistatik...
Zure talentua garatzeko aukera emango dizun lanpostua aurkitu nahi al duzu?

Zure talentua garatzeko aukera emango dizun lanpostua aurkitu nahi al duzu?

Hazilanek helburu hori lortzeko erraztasunak emango dizkizu; izan ere, zure gaitasunak indartzeko eta kudeatzeko baliabideak eta tresnak eskainiko dizkizu coaching‑tekniken eta motibatzeko dinamiken bitartez, giro seguru eta konfiantzazkoan. Aurreko edizioen arrakasta dela eta, lan-munduan txertatzeko Hazilan proiektuaren edizio berria martxan jarri du EGAZ Txorierri zerbitzuak; proiektua apirilaren 23an. Goi-mailako prestakuntza duten eta beren gaitasun pertsonalak indartu eta edozein motatako erronkei aurre egin nahi dieten, edo beren marka pertsonala sortu, lan-elkarrizketa onak egiten ikasi eta kontaktu profesionalak egin nahi dituzten 20 eta 44 urte bitarteko pertsonentzat da. Proiektua % 100ean lagunduko da diruz (erdia, Europako Gizarte Funtsak; beste erdia, EGAZ Txorierrik) eta bi fase izango ditu. Lehen fasea aurrez aurreko AKTIBATU ikastaroa izango da, 80 ordukoa, eta horren bidez baliabide pertsonalak jasoko dituzu . Bigarren fasea, KOKATU, 200 ordu praktikokoa izango da, eta, horren bidez, zure talentua erakutsi ahal izango duzu inguruko enpresetan, zure profil profesionalaren araberako lanpostuetan. Edizio berrian parte hartu nahi baduzu, eman izena formulario honetan. Izena emateko...