window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Arrakasta Ezagutu Aukeratzeko 2021eko edizioan

Arrakasta Ezagutu Aukeratzeko 2021eko edizioan

Ezagutu Aukeratzeko proiektuko edizio berriak, EGAZ Txorierrik eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Gaztedi Txorierri programan barneratuta, oso modu arrakastatsuan bete du bere helburua. Sektore desberdinetako 25 profesionalek eskainitako bideokonferentziei esker, Txorierriko Institutuko eta Politeknika Ikastegiko Batxilergoko 100 ikasletik gorak euren lan-etorkizunari buruzko zalantzak ebaztea lortu zuten. Eskerrik asko edizio arrakastatsu hau posible egin duten pertsona eta enpresa partaide guztiei!   Ikusi bideoa...
Teknologia berriak hautaketa-prozesuetan

Teknologia berriak hautaketa-prozesuetan

Duela urte batzuetatik hona, EGAZ Txorierri Enplegu Zerbitzuan ikusi dugu hautapen-prozesuak kudeatzen laguntzen diegun enpresek hainbat baliabide telematiko erabiltzen dituztela –neurri handiagoan edo txikiagoan– langileak hautatzeko. EGAZ Txorierri beti dago lan-merkatuaren premiei eta joerei adi, eta enpresei hainbat tresna eskaintzen dizkie lanbide-profilen bilaketa optimizatzeko: web bidezko curriculumak, gaitasun pertsonal eta profesionalen analisia online proben eta bideo-curriculumen bidez, eta abar. Une honetan, agian egungo osasun-egoerak bultzatuta, bideokonferentzia bidezko lan-elkarrizketa da gehien eskatzen ari den formatuetako bat. Beste behin ere, EGAZ Txorierrik teknologiaren aldeko apustua egin du, eta horretarako, behar duenaren eskura jarriko ditu bi baliabide hauek: aurrez garbatutako elkarrizketa eta online elkarrizketa. Lana bilatzen duenarentzat eta eskaintzen duenarentzat, elkar ezagutzeko eta proiektuak eta interesak lehenbailehen partekatzeko oztoporik ez egotea nahi dugu. Enpresa asko, segurtasun-neurriak betez, profesionalen laneratzea moteltzen ari ziren, aurrez aurreko elkarrizketak ezin zirelako modu eraginkorrean egin. Hautaketa-prozesuetan funtsezkoa den fase hori modu birtualean egin daiteke orain, tarteko elkarrizketak saihestuz eta zuzeneko harremana soilik azken erabakirako utziz. Horrek denbora aurreztea eta segurtasuna hobetzea dakar, bai enpresara behin baino gehiagotan joan beharko luketen pertsonentzat, bai lantaldeak osatzeko ardura dutenentzat. Laster, gure zerbitzuan txertatu dugun plataforma birtuala aurkeztuko dizuegu. Datuak babesteko berme osoa du, eta grabatutako elkarrizketak, online elkarrizketak, galdera pertsonalizatuak, enplegu-eskaintzak aurkezteko irudiak eta bideoak egiteko aukera ematen du, bai eta entrenamendu-aldiak ere, pertsonek praktikatzeko eta beren onena emateko aukera izan dezaten. Tresna ezagutu nahi duten guztiek informazioa jaso dezakete tresna horrekin praktikatu ahal izateko. Bai pertsonak behar dituenarentzat bai lan bila dabilenarentzat, plataforma modu erosoan eta erraz erabiltzeko aholkuak eta gomendioak emango dizkizuegu. Deitu, bidali mezu elektroniko bat edo bete inprimaki hau: hautaketarako plataforma...

Sondikak eskualdean enplegua sustatzeko laguntzak aurkeztu ditu

Sondikako Udalak udalerriko pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak aurkeztu ditu; alde batetik, egoitza Bizkaian duten enpresetan herritarrak kontratatzea sustatu dut, eta bestetik, dirulaguntzak eman ditu enplegagarritasuna hobetu dezaketen prestakuntza-ekintzetarako. Alde batetik, Udalak 20.000 euroko partida bideratuko du egoitza Bizkaian duten enpresei dirulaguntza emateko, lana bilatzen ari diren sondikoztarren kontratazioa sustatzeko. Dirulaguntza horiek jaso ahal izango dituzten 10 erakundeek, hasierako planteamenduaren arabera, 2.000 euro jaso ahal izango dituzte Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu-eskatzaile gisa inskribatutako langile sondikoztarrak kontratatzeagatik. Kontratatutako pertsonak Sondikan erroldatuta egon beharko du, kontratuaren data baino 6 hilabete lehenago gutxienez. Kontratu hori lanaldi osokoa eta gutxienez hiru hilabetekoa izango da. Enpresa interesdunek eskaerak egin ahal izango dituzte; horretarako, dokumentazioa aurkeztu beharko dute Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo, modu presentzialean, udaletxe bertan (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara), 2021eko irailaren 30a baino lehen. Sondikako (+2 puntu) eta Txorierriko (+1 puntu) erakundeek lehentasuna izango dute dirulaguntzak ematerakoan, eta, berdinketa gertatuz gero, eskaera lehenago aurkeztu duen erakundeari emango zaio. Bestalde, Sondikako Udalak 8.000 euroko laguntza-partida onetsi zuen abenduan, lan bila ari diren edo enplegua hobetu nahi duten udalerriko pertsonen prestakuntza sustatzeko. Guztira, onuradunek 400 euro arteko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte arautu gabeko prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko. Laguntza horiek eskatzeko epea 2021eko urriaren 31n amaituko...