window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Armairu robotizatu batek irabazi du Txorierriko Ekintzailetzarako Ideien Bideo Lehiaketaren bigarren edizioa

Armairu robotizatu batek irabazi du Txorierriko Ekintzailetzarako Ideien Bideo Lehiaketaren bigarren edizioa

Ikerketa batzuen arabera, pertsona bakoitzak astean 70 minutu galtzen ditu jantziko duen arropa aukeratzen. Datu bitxi horren aurrean, Xabier Cuadrado eta David Cosgayak, Politeknika Ikastegiko Mekanizazioko Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleek, ideia bikain bat aurkeztu dute denbora hori murrizteko; armairu robotizatu bat. Ideia horri esker, bi gazteek Txorierriko Ekintzailetzarako Ideien Bideo Lehiaketaren bigarren edizioko saria jaso dute. Lehiaketa hori EGAZ Txorierrik eta Politeknika Ikastegiak antolatzen dute ikastegiko ikasleentzat eta Txorierrin erroldatutako 16 eta 29 urte arteko pertsonentzat (Bizkaiko Foru Aldundiak eta Txorierriko Mankomunitateak sustatzen duten Gaztedi programaren barruan sartzen da). Gainera, lehiaketa irabazteaz gain, bi smartwatch ere jaso dituzte. “Infinity Furnitures” izeneko bideoak bikain azaltzen du armairu robotizatu baten funtzionamendua; horrek erabiltzaileen denbora optimizatuko luke egunero arropa aukeratzerakoan. Kategoriatan antolatuta egongo litzateke (adibidez, “udako arropa” edo “neguko arropa”); horrek aukera emango lioke erabiltzaileari agindu zuzen bat bidaltzeko, eta altzari adimendunak haren eskaerekin bat datorren arropa aterako luke segundo gutxitan. Ideia interesgarria da etorkizuneko ekintzailetzari begira, eta, epaimahaiaren ustetan, 2020-2021 lehiaketako onena izan da; izan ere, aurreko edizioa, hasiera batean joan den urteko martxorako aurreikusi zena, atzeratu egin behar izan zen pandemiaren ondorioz....
Txorierrik gazteak lan-mundura hurbilduko ditu Ezagutu Aukeratzeko programaren bidez

Txorierrik gazteak lan-mundura hurbilduko ditu Ezagutu Aukeratzeko programaren bidez

Txorierrin Batxilergoa ikasten ari diren gazteek dagoeneko eman dezakete izena Ezagutu Aukeratzeko programan, zeinetan profesionalekiko konexioetan parte hartu ahalko duten, bideokonferentzien bidez. Ekimen hori Gaztedi Txorierri programaren barruan sartzen da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duena Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera. Izen-emateak Ezagutu Aukeratzeko ekimenaren webgunean egin daitezke. Dagoeneko 55 ikaslek eman dute izena martxoaren 1ean, 2an, 3an, 4an eta 5ean egingo diren jardunaldietarako; horiek telematikoki egingo dira, egungo pandemia-egoera dela eta. Guztira hainbat profil eta sektoretako 20 enpresak eta 25 profesionalek hartuko dute parte (ingeniaritza, hezkuntza eta administrazioa, besteak beste), eta ekimenak aukera emango die Txorierriko gazteei erabakiak hartzeko eta ikasketak aukeratzeko orduan dituzten zalantzak argitzeko. Ikasle bakoitza interesgarritzat jotzen dituen saioetan konektatu ahalko da, sektoreko profesionalak gertutik ezagutzeko; kasu batzuetan ibilbide luzeko pertsonak dira, eta, beste batzuetan, duela gutxi ikasleak izan ziren langile gazteak. Proiektua Ezagutu Aukeratzeko programaren barruan sartzen da, zeinak hainbat ekintza biltzen dituen gazteak lan- eta enpresa-errealitatera hurbiltzeko eta haien etorkizuna aukeratzen laguntzeko, hala nola...
Aleo Vitro eta IDDTEKeko profesionalek beren esperientziaren berri eman dute Gaztedi Txorierriren mahai sektorialetan, gazteei beren lan-ibilbidea aukeratzen laguntzeko

Aleo Vitro eta IDDTEKeko profesionalek beren esperientziaren berri eman dute Gaztedi Txorierriren mahai sektorialetan, gazteei beren lan-ibilbidea aukeratzen laguntzeko

Gai hauek izan dira protagonista aurtengo Gaztedi Txorierri programako mahai sektorialetan: lan-ibilbideari ekitean izan beharreko jarreraren garrantzia, industria-enpresa bateko pieza baten diseinuan eta sorkuntzan parte hartzen duten profil guztiak, ekintzailetzarako eta enpresa bat sortzeko bidea eta esperientzia pertsonalekin lotutako beste zenbait kontu. Gaztedi Txorierri programa urtarrilaren 20an eta 22an egin zen, Politeknika Ikastegian, Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzenduta. Bertan izan ziren, egun desberdinetan, Aleo Vitro bioteknologia-enpresako Eneko Ochoa eta Antonio Laso batetik, eta IDDTEK ingeniaritza-zerbitzuen enpresako Irene Rodríguez bestetik. Topaketak Gaztedi Bizkaia programaren parte dira (Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute). Programa horren helburua da gazteei laguntzea beren ibilbideak eta eman beharreko prestakuntza-pausoak zein izango diren erabakitzen. Mahai sektorialen bidez, profesionalek beren esperientzia ezagutarazten diete ikasleei, lan-mundua nolakoa den hobeto uler dezaten, eta gustuko dituzten lanbideetan lan egitera iristeko zer ikasketa egin ditzaketen jakin dezaten. Jarduera horiek badute beste helburu bat ere: STEM prestakuntzetara (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) argi eta garbi orientatuta dauden lanbideak eta enpresak ezagutaraztea, etorkizunean adar horretan enplegu-eskari handia egongo dela aurreikusten baita; eta, aldi berean, genero-berdintasuna sustatzea. Aleo Vitro: Teknologia Parkeko inkubagailutik ateratako proiektua Eneko Ochoak eta Antonio Lasok Alea Vitro nola sortu zuten kontatu ziguten. Ochoak esan zuenez, betidanik gustatzen zaizkio landareak, eta horregatik hasi zen botanikako heziketa-ziklo bat ikasten Arkauten. Beranduago, Biologiako lizentzia ikasi zuen Alcalá de Henaresko Unibertsitatean. Lasok, aldiz, Kimika Zientziak ikasi zuen eta Japoniara joan zen doktoratu ondoko beka batekin. Zamudioko Teknologia Parkeko enpresen inkubagailuan ezagutu zuten elkar 2008an, eta 2012an lehen pausoak eman zituzten elkarrekin enpresa bat sortzeko. Hainbat pertsonaren laguntza eta babesari esker (horien artean, Biokabiko zuzendari Fernando Bovedilla), 2014an Alea Vitro sortu zen,...