window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Abenduaren 30era arte, enpresek eska ditzakete Txorierriko gazteak kontratatzeko laguntzak

Abenduaren 30era arte, enpresek eska ditzakete Txorierriko gazteak kontratatzeko laguntzak

Abenduaren 30era arte, enpresek eska ditzakete 30 urtetik behera dituzten eta Txorierrin erroldatuta dauden pertsonak kontratatzeko laguntzak, 2020ko urtarrilaren 1etik eta urriaren 31ra arte egin badira kontratazioak. Dirulaguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da, eta kontratuak gutxienez 3 hilabetekoak behar izango dira, %100eko lanaldian. Bai aldi baterako kontratuak, bai kontratu mugagabeak hartuko dira kontuan. Dirulaguntzak, Gaztedi programaren barruan sartzen dira; azken hori Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du, Txorierriko udalen laguntzarekin, eskualdean ekonomia eta enplegua sustatzeko zerbitzuaren bitartez (EGAZ Txorierri), eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin eta Erandioko Udalarekin batera. Dirulaguntza eskuratu ahal izateko, kontratatu diren pertsonek langabezian egon behar izan dute, izena emanda Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan. Eskaerak, abenduaren 30era arte egin daitezke, Txorierriko Mankomunitatean. Gero, justifikazioak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 5era arte izango da.        ...
Digital Indartuz webinar digitalerako gonbidapena: “Nola aplikatu Big Data nire negozioaren onurarako?”

Digital Indartuz webinar digitalerako gonbidapena: “Nola aplikatu Big Data nire negozioaren onurarako?”

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian. Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean. 7. Modulua / “Nola aplikatu Big Data nire negozioaren onurarako?” Informazioa + Prestakuntza + Zalantzak argitzea zuzenean adituekin Osteguna, abenduak 10, 15:00etatik 17:00etara Doako online webinarra   Hizlaria: Iñaki Lázaro Conde Batera-ko ohiko kolaboratzailea, Iñaki Lazaro aholkulari digitala da, Internet eta Big Data teknologien irakaslea. Infolagun enpresaren bazkide fundatzailea da, eta, aldi berean, OnlyOne Empresa Lquida enpresen arteko lankidetza-sarearen parte da.   Hainbat sektoretako multinazionaletan (Panda Security, adibidez) marketin digitalaren, sare sozialen eta online publizitatearen arloan 10 urte baino gehiago eman ondoren, Big Datarekin eta merkataritza elektronikoarekin lotutako hainbat enpresa eta proiekturen sorreran parte hartu du. Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Lehentasuna emango zaie industria-sektoreetako inskripzioei, industriari atxikitako zerbitzuei eta handizkako merkataritzari. Webinarraren edukiak:Webinar honen edukiak online negozio baten puntu nagusi guztiak hartzen ditu, bai B2B (enpresen artean) bai B2C (enpresaren eta kontsumitzailearen artean) negozioei aplikatzeko.Programa: ETEetan Big Data estrategia ezartzeko funtsezko puntuak Big Data kontzeptua lana hainbat datu motarekin bateratzen duen kontzeptua da, eta enpresa guztiek (txikiek, ertainek edo handiek) erabil dezakete. Marketina, salmentak, logistika eta segurtasuna bezalako arloek, beste askoren artean, datuen analisi eta tratamenduez balia daitezke. Big Data kasu praktikoak  Big Data aplikatzeko bost kasu praktiko ikusiko ditugu, negozio-prozesuak optimizatzera, Interneteko bezeroak erakartzeko prozesuetara eta hainbat industria-arlotako hobekuntzetara bideratuak. Datuak kudeatzeko gida praktikoa Big Datako...