window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Informazioa eta esperientzia pertsonalak gazteei euren ibilbide profesionala aukeratzen laguntzeko

Informazioa eta esperientzia pertsonalak gazteei euren ibilbide profesionala aukeratzen laguntzeko

Derrigorrezko hezkuntzaren osteko prestakuntza-ibilbideak, prestakuntza-zikloak unibertsitatearekin lotzeko aukerak, enpleguaren testuingurua Txorierriko eskualdean… Ezagutu Aukeratzeko programak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Txorierriko udalek sustatua, gurasoek Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko seme-alabei begira zituzten zalantza guztiak argitu zituen orientazio-jardunaldi akademiko eta profesional batean; jardunaldia, koronabirusaren aurkako prebentzio-neurrien ondorioz, sareko formatuan egin da aurten, GoToMeeting aplikazioaren bidez. 65 konexio egon ziren. Gainera, aurten lehenengo aldiz, Txorierriko bi gaztek, Maider Macarrok eta Gemma Reinok, haien testigantzak eman zituzten, eta honako hauekin batera aritu ziren: Alex Loustaunau EGAZ Txorierriko zuzendaria, Isabel Pintor Gaztedi programaren eskualdeko arduraduna, Ainhoa Sáenz Politeknika Txorierriko orientatzailea eta José Manuel Tubio Politeknika Txorierriko koordinatzaile pedagogikoa. Topaketa Ezagutu Aukeratzeko programaren esparruan sartzen da, zeinak hainbat ekintza jasotzen dituen lan- eta enpresa-errealitates gazteengana hurbiltzeko eta haiei laguntzeko euren etorkizuna aukeratzeko orduan. Ekimena Gaztedi programaren barruan sartzen da; azken hori Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du, Txorierriko udalen laguntzarekin, eskualdean ekonomia eta enplegua sustatzeko zerbitzuaren bitartez (EGAZ Txorierri), eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin eta Erandioko Udalarekin batera. Orientazio-jardunaldi akademiko eta profesionalean, Txorierriko sustapen ekonomikoaren agentziako (EGAZ Txorierri) zuzendariak, Alex Loustaunauk, eskualdeko enplegu-testuinguruaren hainbat alderdi azaldu zituen; hala nola, profil zientifiko-teknologikoa nagusitzen dela, parke teknologikoen presentziari esker. Politeknika Txorierriko orientatzaileak, Ainhoa Sáenzek, Derrigorrezko Bigaren Hezkuntza amaitu osteko ibilbideak azaldu zituen, bai batxilergoa, bai erdi-mailako prestakuntza-zikloak. Gainera, azaldu zuen ibilbideak ez direla itxiak, eta gogorarazi zuen batxilergoak bezalaxe, erdi-mailako zikloek ere goi-mailako zikloetarako sarbidea ematen dutela, eta, ziklo horiek, beren aldetik, unibertsitateko graduetarako sarbidea. Eta lanbide-heziketako aukerei buruzko xehetasunak Politeknika Txorierriko koordinatzaile pedagogikoak, José Manuel Tubiok, eman zituen. Gonbidatutako ikasleek euren esperientziak azaldu zituzten, eta gogoratu zuten nola izan zen euren bidea DBHko 3. eta 4. mailan zeudenean. Maider...
Ostalaritzarako diru-laguntzak: Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko saila

Ostalaritzarako diru-laguntzak: Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko saila

Dagoeneko argitaratu dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailak iragarritako ostalaritza-sektorerako laguntzak. Esteka honetan, agindua kontsulta daiteke, eta hona hemen laburtzen dugu: Norentzat da laguntza hau? COVID-19aren pandemiak ekarritako zailtasunen testuinguruan, Lehendakariaren 38/2020 Dekretuak ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen erabateko itxiera ezarri zuen, hoteletako eta ostatu hartuta dauden bezeroen zerbitzurako beste ostatu batzuetako jantokietan izan ezik. Horren ondorioz, zuzeneko galera ekonomikoak izan dituzte Euskadin ostalaritzaren sektore horretan diharduten langile autonomoek edo soldatapekoek mikroenpresek eta enpresak txikiek. Galera horiek arintzea da, hain zuzen ere, laguntza-lerro honen xedea. Laguntzak eska ditzakete artikulu honetan aipatutako erakundeek, baldin eta beren jarduera tipologia honetakoa bada: a) Jatetxe-zerbitzuak: jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta tankera horretako establezimendu finkoak, publikoari oro har irekiak, tokian bertan kontsumitzeko otorduak eta edariak eskaintzen dituztenak modu ohikoan eta profesionalean. b) Zehazki: EJSN MOTA 5610: Jatetxeak eta janari-postuak, salbu eta jardueraren xede nagusi gisa janaria etxez etxe banatzeko edo bezeroak bertan jasotzeko zerbitzua dutenak. EJSN MOTA 5630: Edari-establezimenduak eta, gainera, dantza-aretoak edo diskotekak. Arau honen esparrutik kanpo uzten dira espresuki honako jarduera hauek: Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako eta beste jaki- zerbitzu batzuk EJSN MOTA 5621: Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako. Epeak Eskaerak egiteko epea azaroaren 19an hasi eta abenduaren 10ean amaituko da. Zenbatekoak dira laguntzak? Itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, eta honela banatuko dira: 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro Kasu guztietan, autonomoak zein soldatapeko langileak hartuko dira kontuan langileen kopurua kalkulatzeko. Nola eska daitezke laguntzak? Eskabide bat aurkez daiteke lantoki edo establezimendu bakoitzeko. Horretarako, eskabidea eta gainerako inprimakiak bete behar dira, bai eta erantzukizunpeko adierazpen bat ere,...
Sormen ekintzailearen bila

Sormen ekintzailearen bila

Enpresa muntatzeko urratsak eman baino askoz lehenago, ekintzaileak sormen handia izan behar du bideragarri bihur daitekeen negozio-ideia original bat aurkitzeko. Eta pentsatzeko gaitasun hori da, hain zuzen ere, Txorierriko ‘Ekintzailetzarako Ideien Bideo Lehiaketak’ sustatzen duena. Lehiaketa horrek bigarren deialdia ireki du eta hiru sari emango dizkie proiekturik onenei, smartwatch bana. Abenduaren 7ra arte, Txorierriko Politeknika Ikastegiko ikasleek eta, oro har, eskualdeko 16 eta 29 urte bitarteko pertsona guztiek eman dezakete izena, lehiaketan parte hartzeko. EGAZek eta Politeknika Ikastegiak antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Gaztedi programaren barruan, Txorierriko Mankomunitatearekin eta Erandioko Udalarekin batera. Behin izena eman ondoren, abenduaren 18ra arte bidali ahalko dute ideia ekintzaile bat jasotzen duen bideoa, dela ikaskuntzarekin lotutako proiektu berritzaile bat, dela enpresa-negozioaren ideia bat. Proposamen horiek banaka edo bi pertsonako taldetan aurkeztu ahal izango dira. Bideoak honako webgune honen bidez bidaliko dira. Ikaskuntzarekin lotutako proiektu berritzaileen bideoak baloratzean, kontuan hartuko dira, besteak beste, ahalegintzeko gaitasuna, autonomia, pentsaera malgua eta tresna teknologikoen erabilera. Enpresa-proiektu bat aurkezten duten bideoetan, berriz, honako alderdi hauek ere kontuan hartuko dira: sexuen arteko aukera berdintasuna, eskualdeko bizimodua hobetzea xede duten tokiko ekimenak, toki sareetan parte hartzea eta ingurumen-jasangarritasuna. Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta...
Eskualdeko 2020ko Enplegu Planak 21 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

Eskualdeko 2020ko Enplegu Planak 21 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

2020ko azaroaren 30era arte egongo da zabalik Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako eta Zamudioko udalek, Mankomunitatearekin eta EGAZ Txorierrirekin batera, eskainiko dituzten 21 lan-postuetan izena emateko epea. Horien helburua da Txorierrin enplegagarritasuna sustatzea. Jarduera hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren baitan dago (2020ko ekainaren 24ko Ebazpena), eta arreta berezia ematen die laneratzeko arazo larriak dituzten pertsonei. Kontratazio horiek eskuratzen dituzten pertsonek, aldi baterako lan-esperientziaren bidez, euren kualifikazioa eta gaitasun pertsonalak zein motibazioa indartuko dituzte, onura publikoko edo gizartearen intereseko jarduerak eginez toki-mailan. Kontratuak gutxienez hiru hilabetekoak izango dira, eta lanaldi osoko edo lanaldi partzialekoak (gutxienez lanaldiaren % 50) izango dira. Enplegu-eskaintzen bidez, administrariak, teknikariak eta peoiak kontratatuko dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu EGAZ Txorierrirekin batera. Eskaintzetara jo ahal izateko, izangaiek langabeak izan behar dute eta Lanbiden inskribatuta egon behar dute enplegu-eskatzaile gisa. Halaber, ez dira izango aurreko deialdietan kontratatutakoak. Gainera, kontratazioen % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titularrentzat edo onuradunentzat izango dira. Gainerako kontratazioak 35 urtetik behera edo 45 urtetik gora duten eta kontratatu aurreko 180 egunetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonentzat izango dira, edo 55 urtetik gorakoentzat, edo denbora luzean langabezian daudenentzat, edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenentzat. Horrez gain, kontratatutako pertsonen % 40 baino gutxiago emakumeak izango dira eta kontratatuko guztien % 15 55 urtetik gorakoak izango dira. Lan-eskaintzak: Derioko Udala: Administraria (1) Larrabetzuko Udala: Herri-lanetako peoiak (2) Lezamako Udala: Administraria (1) Lezamako Udala: Herri-lanetako peoiak (1) Loiuko Udala: Administraria (1) Loiuko Udala: Herri-lanetako peoiak (1) Sondikako Udala: Hirigintzako erdi-mailako teknikaria (1) Zamudioko Udala: Administraria (2) Zamudioko Udala: Herri-lanetako peoiak (2) Egaz Txorierri: Administraria...
Digital Indartuz webinar digitalerako gonbidapena: “Sarrera errealitate birtualera eta haren aplikazioa industrian”

Digital Indartuz webinar digitalerako gonbidapena: “Sarrera errealitate birtualera eta haren aplikazioa industrian”

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian. Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean. 6. Modulua / “Sarrera errealitate birtualera eta haren aplikazioa industrian” Informazioa + Prestakuntza + Zalantzak argitzea zuzenean adituekin Osteguna, azaroak 26, 15:00etatik 17:00etara Doako online webinarra   Hizlaria:   Endika Larrazabal Oleaga Informatika-tresna berritzaileen bidez produkzio-eraginkortasuna hobetzeko neurrira egindako komunikazio-soluzioetan espezialista. Beitxu Studioseko bazkide sortzailea & zuzendari teknikoa: Tresna digitalak diseinatu, garatu eta abiaraztea enpresentzat, prestakuntza-zentroentzat eta erakunde publikoentzat. Eraginkortasuna hobetzeko, aurrezteko eta tresna berriak sartzeko irtenbide teknologikoak abian jartzeko aholkularitza. Eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea. Teknologia berriak aplikatzen hasi nahi duten irakasle eta profesionalentzako prestakuntza.   Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Lehentasuna emango zaie industria-sektoreetako inskripzioei, industriari atxikitako zerbitzuei eta handizkako merkataritzari. Saio honetan gai hauei buruz hitz egingo dugu: Errealitate Birtuala eta Errealitate areagotua bezalako teknologien sarrera eta onurak, adibide praktikoak aztertu eta baloratuz. Teknologiara hobeto hurbiltzeko behar espezifikoak identifikatzea, produkzioari eta edukiak sortzeari laguntzeko. Teknologia horiek enpresa-esparruan dituzten aukerak eta aplikazio praktikoa negozioaren hainbat arlotan. Errealitate Birtualaren eta Errealitate Areagotuaren erabilerak barneko prozesu korporatiboetan (diseinua, ekoizpena, prestakuntza, marketina eta komunikazioa). Zalantzak ebaztea: saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak azaltzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzungo zaie. Inskripzioa: Parte hartzeko, 2020ko azaroaren 24a baino lehen beheko estekan eman behar duzu izena. Zure parte-hartzea onartu ondoren, gonbidapen-esteka jasoko duzu zure posta elektronikoan. Antolaketa arrazoiak direla-eta, eta plazak mugatuak...