window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Bonoturismoko bonuak trukatzeko epea 2021eko maiatzaren 31ra arte luzatu da

Bonoturismoko bonuak trukatzeko epea 2021eko maiatzaren 31ra arte luzatu da

Irekita dago zure saltokia kanpainara atxikitzeko epea. Horren bidez, 5, 10 eta 20 euroko deskontuak eskaintzen dira ostalaritzako, jatetxeetako eta turismoko establezimenduetan eginiko gastuetan. Euskadi Turismo Bonuaren bidez askotariko aukerak eskaintzen dira: gastronomia, ostalaritza, gauak hoteletan, txangoak, bisita turistikoak eta askoz gehiago. 20, 40 eta 60 euroko erosketetarako deskontuak, Euskadin barrena galtzeko eta ezer ez galtzeko. Nork parte hartu dezake?  Azaroaren 30era arte atxiki daitezke programara ostalaritzako, jatetxeetako eta turismoko enpresak, gehienez 250 langile badituzte eta Euskadin finkatuta badaude: Ostatu-establezimenduak Turismo-gidariak Bitartekaritzako turismo-enpresak Jatetxe eta ostalaritzako establezimenduak Naturan eginiko kirol-jardueretako enpresak, hala nola turismo aktibokoak eta abenturakoak Turismo-garraioko enpresak Ondare kulturala, gastronomikoa eta naturala zabaltzen duten enpresak Jolas-zentroak Zertan datza Turismo Bonua 2020?   Lau motatako bonuak daude, turismo-industriaren zein azpisektorera zuzentzen diren kontuan hartuta: Ostalaritzako bonua. Turismoaren adar nagusiei buruzko EUSTATen estatistika-tauletan “563. Edarien establezimenduak” sailkapena duten establezimenduak. Jatetxeetako bonua.Turismoaren adar nagusiei buruzko EUSTATen estatistika-tauletan “561. Jatetxeak eta elikagaien postuak” sailkapena duten establezimenduak. Interes turistikoko jardueretako bonua. Jatetxe-, ostalaritza- eta ostatu-jarduera ez duten bestelako establezimenduak eta enpresak Ostatu bonua Ostatu-establezimenduak. 3 bonu mota daude, 5 €, 10 € eta 20 €-koak, eta eginiko erosketaren balioaren arabera aplikatuko dira, hots 20 € 40 € eta 60 €-ko erosketetan, hurrenez hurren. 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak 20 eta 40 eurotik gorako erosketetan erabiliko dira, hurrenez hurren, ostalaritzako, jatetxeetako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan. 20 euroko deskontu-bonua 60 eurotik gorako erosketetan erabiliko da, ostatu-establezimenduetan. Establezimendu edo enpresa bakoitzean 2 deskontu-bonu erabili ahalko dira gehienez faktura bakoitzeko, eta kontsumitzaile bakoitzak gehienez 40 euroko deskontua jasoko du. Eta, gogoratu, kontsumitzaileek NAN zenbakia eman beharko dute. OHARRA: establezimenduek ezingo dituzte bonuak gorde edo...
Abian da dagoeneko COVID-19aren ondorioen aurka gaitasun digitalen arloko prestakuntzarako, lan-berrorientaziorako eta berrenplegurako 3R Enplegua Txorierri Programa

Abian da dagoeneko COVID-19aren ondorioen aurka gaitasun digitalen arloko prestakuntzarako, lan-berrorientaziorako eta berrenplegurako 3R Enplegua Txorierri Programa

Oinarrizko gaitasun digitalen arloko prestakuntza, lan-berrorientazioa eta berrenplegua. COVID-19ak enpleguan eragin dituen ondorio negatiboak arintzeko, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen 3R Enplegua Txorierri Programaren barruan, EGAZ Txorierrik hainbat jarduketa gauzatuko ditu, osasun-krisia dela eta langabezian geratu diren pertsonak lan munduan sar daitezen berriro. Horretarako, berrorientaziorako nahiz berrenplegurako neurriak abiaraziko dira, laneratzea ahalbidetu eta langabezia kronifikatu ez dadin. Halatan, laguntza integraleko programa baten bidez, enplegua eskuratzeko benetako aukerak sortu nahi dira. Berrorientaziorako ekintzak (banakako aholkularitza eta pertsonei lanera itzultzeko prozesuan laguntzea) eta berrenplegurako ekintzak (lan-munduan sartzen laguntzea, eta, horretarako, enpresek zein profil behar dituzten detektatzea) aurrez aurre egingo dira EGAZ Txorierriren instalazioetan, 09:00etatik 14:00etara. Erreserbatu zure lekua hemen: Gaitasun digitalen prestakuntza, ordea, azarotik aurrera egingo da (60 ordu), online formatuan eta tutore batekin, parte-hartzaileek egungo teknologia-eskaerara egokitzeko beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunak eskura ditzaten. Erreserbatu zure lekua...
Euskadi Bono Denda 2020!

Euskadi Bono Denda 2020!

10eko merkataritza daukagunez, 10eko deskontua merezi du.  Nork parte hartu dezake?  Euskadiko autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek (gehienez 50 langile) eginiko txikizkako merkataritza, haien jarduera aginduaren I. ERANSKINEKO EJZren epigrafeetako bati badagokio eta egoera erregularizatua badu Ogasunean eta Gizarte Segurantzan, eta epigrafe hauetan sartzen bada. Gainera, hauek ere bat egin ahal izango dute kanpainarekin Bizkaian: Bizkaiko Irudi Pertsonalari buruzko Arauaren Q-aren bidez ziurtatuta dauden Bizkaiko ile-apaindegiak eta estetika-zentroak. 972.1-Emakume eta gizonentzako ile-apaindegiko zerbitzuak. Soilik Bizkaiko Irudi Pertsonalari buruzko Arauaren Q-aren bidez ziurtatuta daudenak. 972.2.- Apaindegiak eta estetika-kabineteak. Soilik Bizkaiko Irudi Pertsonalari buruzko Arauaren Q-aren bidez ziurtatuta daudenak. Bizkaiko artisauen erregistroan izena emanda dauden artisauak. Nola atxiki naiteke kanpainara?  Urriaren 6tik 27ra https://www.euskadibonodenda.eus/eu/ webgunean. Bilboko Merkataritza Ganberak, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, saltoki eskatzaileei jakinaraziko die eskaera onartu zaien edo ez, eta, hala badagokio, zenbat deskontu-bonu esleitu zaizkien. Atxikitako establezimenduei dagokien dokumentazioa eta programari buruzko sustapen-materiala emango zaie. Gorabeheretarako telefonoa: 943055530 https://www.euskadibonodenda.eus/eu/ webgunearen bidez egingo dira atxikitzeko eta deskontu-bonuak eman, trukatu eta konpentsatzeko izapide guztiak. Hortaz, establezimenduan mugikor bat, tableta bat edo ordenagailu bat eduki beharko da, datuekin edo Interneterako sarbidearekin. Atxikitako saltoki bakoitzari plataforman sartzeko erabiltzaile eta pasahitz bana emango zaizkie. Plataforman izango dituzte eskuragarri esleitutako bonuak, eta bertan formalizatuko dituzte trukeak, bezeroaren NAN zenbakia eta erosketa-txartela atxikita. Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, dagozkion zenbatekoak likidatu eta ordainduko zaizkie saltokiei, horretarako emandako banku-kontuan. Laguntzak itzuli ezin diren funts galdurako dirulaguntzak izango dira. Araudia Zertan datza Bono Denda 2020?  BONU bakoitzak 10 €-ko balioa izango du, eta atxikitako establezimenduetan egiten diren 30 €-tik gorako erosketetan erabili ahalko da. Bezero bakoitzak, gehienez jota, 4 bonu erabili ahalko ditu establezimendu batean edo bat baino gehiagotan. Kontsumitzaileek bonuak eskuratu ahalko dituzte establezimenduan bertan, eta eginiko erosketetan erabili. OHARRA: saltokiek ezingo dituzte bonuak gorde edo erreserbatu ohiko bezeroentzat, eta...
INDARTUZ WEBINAR DIGITALERAKO GONBIDAPENA: “Marketing digitala: zer egin dezaket?”

INDARTUZ WEBINAR DIGITALERAKO GONBIDAPENA: “Marketing digitala: zer egin dezaket?”

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian. Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.   Módulo 4 / “Marketing digitala: zer egin dezaket?” Informazioa + Prestakuntza + Zalantzak argitzea zuzenean adituekin (Enpresekin batera egingo den Networking batean parte hartzeko aukera) Osteguna, urriak 29, 15:00etatik 17:00etara DOAKO online webinarra   Hizlaria: Maitane Hernández Iturbe 12 urteko esperientzia merkataritza-azelerazio digitaleko proiektuen kudeaketan eta aholkularitzan euskal industria-enpresetan (makina/erreminta, ekipamendu-ondasunak, azpikontratazioa, aeroespaziala, automobilgintza, ingeniaritzak, nekazaritzako elikagai-enpresak, etab.), baita nazioarteko proiektuetan ere (meatzaritza eta oil&gaseko sektoreko enpresak batik bat). 2010ean, Weroi Digital SL enpresaren bazkide sortzaile eta kudeatzaile bihurtu zen. Enpresa horrek merkataritza-estrategia digitalak integratzen ditu industria-enpresen ohiko merkataritza-sailetan, eta gaur egun erantzukizun horri eusten dio. Horrez gain, bere curriculumean honako hauek nabarmentzen dira: Hasten Ventures AIE-n fast track channels delakoaren buru izatea, nazioartekotzeko eta inbertitzeko proiektuetan, eta Intertek-en Europako merkaturako marketin digitalaren arduradun izatea. Multinazional amerikar hori 110 herrialde baino gehiagotan aritzen da eta hainbat sektoretan espezializatuta dago ziurtapenean, analisian eta entseguetan. Ingeles Filologian eta EMBAn lizentziaduna ESICen. Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Lehentasuna emango zaie industria-sektoreetako inskripzioei, industriari atxikitako zerbitzuei eta handizkako merkataritzari. Webinarren edukiak: Zaila egiten zaizu merkataritza-prospekzioak egiteko bidaiatzea? Enpresen merkataritza-jarduerak ez du zertan eten garai hauetan. Aitzitik, enpresa asko kanal digitalera bideratzen ari dira bidaia horietarako aurreikusitako aurrekontu-partidak. Hori aukera ona izan daiteke unean uneko merkataritza-ekintza digitalak garatu eta epe laburrean...
“Zure bezeroekin beste harreman bat izateko digitalizazioa” webinarrarentzako gonbidapena

“Zure bezeroekin beste harreman bat izateko digitalizazioa” webinarrarentzako gonbidapena

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian. Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean. 3. Webinar / “Zure bezeroekin beste harreman bat izateko digitalizazioa” Osteguna, urriak 15, 15:00etatik 17:00etara Izena eman! Hizlaria: Aitor Ezkerra Cano Enpresa, saltoki eta enpresaburu indibidualentzako Diferentziazioko, Balio Proposameneko, Salmenta Zikloaren Hobekuntzako eta Negoziazioko prestatzailea eta aholkularia. Gainera, ekintzaileei laguntzea estrategia komertziala definitzen eta negozio eredua sendotzen lehenengo ekintza komertzialetan. Hori guztia, prozedurak hobetzeko eta helburu komertzialak erdiestera bideratutako balio proposamena digitalki berregokitzeko beharrezkoa den ikuspegi teknologikoarekin osatuta.   Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Lehentasuna emango zaie industria-sektoreetako inskripzioei, industriari atxikitako zerbitzuei eta handizkako merkataritzari. Webinarraren edukiak: Bezeroekiko harremanaren kudeaketa + Digitalizazioa ≠ CRM Enpresen % 70ek ez du bezero-esperientziaren estrategiarik, eta zure erakundean CRM bat sartze hutsak ez digu lagunduko zure salmentak areagotzen. Teknologia baino lehen, izan argi non “aplikatu behar duzun ikuspegia”. Erabiltzailearen esperientziaren mapa digitalizatu beharreko prozedurak identifikatzeko erreferentzia gisa Salmenta prozesuaren zure ikuspegia zure bezeroen erosketa erabakiarenarekin alderatuko dugu. Salmentaren Zikloa eta Erosketaren Zikloa alderatuko ditugu. Hala, Bezeroaren Esperientzia Mapan berrikusi ahal izango ditugu zure bezeroekin dituzun elkartrukeak (Customer Journey), eta horiek nola hobetu eta automatizatu ikusiko dugu, bai eta bezroak erakarri eta fideltzen lagunduko dizun informazioa nola jaso ere. Zure enpresa digitalizatzeko estrategiaren urratsak Eraldaketa digitala betidanik existitu izan da. Lehenago beste izen bat zuen. Hala ere, kasu askotan, denbora, baliabide eta diru...