window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Urriaren 16an hasiko da Hazilanen 14. edizioa, beharrezko prebentzio-neurri guztiekin, proaktibotasuna bezalako trebetasunetan prestatzeko kalitatezko laneratzea lortzeko xedearekin

Urriaren 16an hasiko da Hazilanen 14. edizioa, beharrezko prebentzio-neurri guztiekin, proaktibotasuna bezalako trebetasunetan prestatzeko kalitatezko laneratzea lortzeko xedearekin

Lana bilatzeko orduan, curriculum akademikoa bezain garrantzitsuak dira proaktibotasuna, ekimena, inplikazioa eta talde-lana. Trebetasun horiek guztiak goi-mailako titulazioa duten eta langabezian dauden  gazteekin lantzeko, abian dago EGAZen Hazilan proiektuaren 14. edizioa, % 100 diruz lagundua eta % 50ean finantzatua EGAZ Txorierriren eta Europako Gizarte Funtsaren eskutik. Betiko moduan, ikastaroa aurrez aurrekoa izango da, eta beharrezko prebentzio- eta higiene-neurriak hartuko dira. 80 prestakuntza-ordu izango dira, eta motibazio-saioen eta coaching tekniken bidez, taldean landuko dira hainbat trebetasun pertsonal eta profesional. Beraz, programan parte hartuko duten 20 eta 44 urte arteko lagunek beste trebetasun pertsonalagoak ere gehituko dituzte euren prestakuntza akademikoan; horiek ez dituzte curriculum profesionalek jasotzen, baina besteak bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak dira enpresa bateko taldean sartzeko. Parte-hartzaileek laguntza pertsonalizatua izango dute modu indibidualean prestatzeko euren laneratze-ibilbideak, baliabideen bilaketa eta enpresetako praktikak. Horrekin, programak euren potentziala baliatzen eta teknika, ezagutza eta esperientzia berriak eskuratzen lagunduko die, eta, horren bidez, euren ibilbidea garatu eta euren helburu profesionala lortu ahalko dute. Interesdunek izena eman dezakete esteka honetan: Izena emateko...
“Faktura, sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitalak: Nondik hasiko naiz?” webinarrarentzako gonbidapena

“Faktura, sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitalak: Nondik hasiko naiz?” webinarrarentzako gonbidapena

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian. Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean. 2. Webinar / “Faktura, sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitalak: Nondik hasiko naiz?” Osteguna, urriak 1, 15:00etatik 17:00etara Izena eman! Ponente:   Fernando García Iglesias  Produkzio-eraginkortasuna hobetzea tresna informatiko digitalen bidez. Sinadura soluzioetako espezialista eta Ziurtagiri digitalak. Informazio Zientzietan Lizentziatua, Nafarroako Unibertsitatea. Interes handiko tresnak hautatzea eta abian jartzea, hala nola VoIP, sinadura biometrikoa, urruneko sinadura, Business Intelligence (Bi) eta fakturen digitalizazio automatikoko tresnak, ERPak, faktura elektronikoa, dokumentu-kudeaketa eta web-presentzia Legezko betebeharrak betetzea, batez ere Datuak Babesteko Lege Organikoarekin (DBLO) zerikusia duten gaietan. Eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea. ETEei aholkularitza ematea, eraginkortasuna hobetzeko, aurrezteko eta azken bezeroari zerbitzu digital berriak gehitzeko irtenbide teknologikoak abian jar ditzaten.     Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Honako hauei buruz hitz egingo dugu: 1. Tresna digitalek zure enpresarentzat dituzten onurak 2. Fakturazio elektronikoa enpresen artean eta administrazioarekin 3. Ogasunarekiko komunikazioen oraina eta etorkizun hurbila: SII, TicketBAI eta Batuz 4. Ziurtagiri digitalaren erabilgarritasuna 5. Identifikazio-soluzio alternatiboak: hatz-marka digitala, ahotsa, aurpegia ezagutzea 6. Sinadura elektronikoaren erabilerak enpresan dituen egoerak eta onurak: sinadura biometrikoa, urruneko sinadura, sinadura zentralizatua eta arretarik gabeko sinadura Zalantzak ebaztea: saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak azaltzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzungo zaie. Inskripzioa: Parte hartzeko, 2020ko irailaren 30a baino lehen beheko estekan eman behar duzu izena. Izena ematen duten pertsonek gonbidapen-esteka jasoko dute...
Digital Indartuz: MikroETEen digitalizazio-prozesuari laguntzeko programa berri bat abiarazten da

Digital Indartuz: MikroETEen digitalizazio-prozesuari laguntzeko programa berri bat abiarazten da

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian. Digital Indartuz Programa online ibilbide bat da, eta enpresen gaikuntza errazten du digitalizaziora bideratutako ibilbide-orri propioa diseinatzeko. Bizkaiko iparraldeko zazpi erakundek (Jataondo, Mungialdeko Behargintza, Erandioko Behargintza, Leioako Behargintza, Uribe Kostako Behargintza, Getxolan eta Egaz Txorierri) elkarlanean jardunik diseinatu eta gauzatzen duten programa da eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua dago. Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.   1. modulua / Nire negozioa moldatzen, egungo egoerari egokitzeko. Digitalizazioa da gakoa? Irailaren 17a, osteguna, 15:00etatik 17:00etara Doako webinar online Ponente: Mireia Muñiz Mairal Berrikuntzan eta Sormenean aditua da enpresaren eta administrazioaren arloetan. Metodologia propioak landu ditu, lanpostuan lehiakortasuna eta sormena hobetzeko, prozesuak joko bidez garatzeko, enpresan berrikuntza bultzatzeko eta enpresen barneko taldeetan parte hartzeko.   Edukia: Quizz: Egokitu bai, baina zeri? Etorkizunerako balizko agertokiak eta digitalizazioaren eginkizuna “To take away” soluzio digitalak eta epe luzerako apustuak Jokoa: Kasandraren mitoa Izen-ematea: Parte hartzeko, izena eman behar duzu HEMEN. Programa 5 eta 50 langile bitarteko enpresentzat da, fakturazioa alde batera utzita; horrela, batez ere industria-jardueraren, zerbitzu osagarrien eta banaketaren sektoreetan jarduten duten enpresentzat xedaturik dago. Saio osoan txat bat izango dugu zuen zalantzak guri helarazteko, eta planteatzen dizkiguzuen galdera guztiei erantzungo diegu. Hurrengo datak: 2020/10/01 2. modulua / Digitalizazioa, eguneroko lanari datxezkion zailtasunak: sinadura digitala, DBLO, segurtasuna… 2020/10/15 3. modulua / Digitalizazioa, bezeroarekiko harreman berriari begira 2020/10/29 4. modulua / Marketing digitala. Zer egin dezaket? 2020/11/12 5. modulua / ‘E commerce’: nondik hasiko naiz?...
Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierriko udalen bitartez eta EGAZ Txorierrirekin lankidetzan, gazte politikak berrikusiko ditu gazteekin, haien beharretara egokitzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierriko udalen bitartez eta EGAZ Txorierrirekin lankidetzan, gazte politikak berrikusiko ditu gazteekin, haien beharretara egokitzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierriko udalen bitartez eta EGAZ Txorierrirekin lankidetzan, eskualdeko gazteekin jardungo du lanean datozen hilabeteetan, gazte politikak berrikusi eta haien benetako beharretara egokitzeko. Horretarako, hainbat ekimen egingo dituzte irailetik aurrera; besteak beste, tailerrak edo aurrez aurreko topaketak, bai eta online galdetegiak ere. Halaber, sare sozialak erabiliko dituzte, zuzeneko komunikazio-tresna gisa, gazteen ekarpenak jasotzeko. Hausnarketa-prozesu hau aldi berean gauzatuko da Bizkaiko eskualde guztietan eta xede izango du, batetik, eskualdeko gazteen eskaerak eta beharrak eta, bestetik, profilen araberako egiturazko beharrak jasotzea. Horretarako, orain arte abiarazitako ekimenetan parte hartu dutenei zein programa horietan parte hartu ez dutenei zuzenduko zaie ekimena. Gainera, Europa osorako adostutako gazteentzako helburu eta politika publikoen berri emango zaie gazteei, baita haien errealitatera egokitu ere. Horrez gain, Txorierrin indarrean dauden gazte politikak ebaluatuko ditu, hain zuzen Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan “Gaztedi Bizkaia” programaren esparruan garatu direnak. Programaren helburua da gazte politika integrala sustatu eta garatzea, eta Foru Aldundiak, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Erandioko Udalak bultzatu dute. Programa horren esparruan, azken urteotan, besteak beste honako ekintza hauek egin dira: Ezagutu Aukeratzeko –Batxilergoko eta DBHko bigarren zikloko ikasleei lan-munduaren errealitatea hurbilarazteko programa–, Ekintzailetzaren eta Enpleguaren Eguna, kultura ekintzaileari buruzko lehiaketak eta, konfinamenduan egondako hilabeteetan, telefono bidezko orientazio-zerbitzu bat, enplegua bilatzeari edo karrera profesionalak birbideratzeari buruzko banakako tutoretzak eskaini dituena. Azken zerbitzu horrek 270 pertsona artatu...