window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Bizkaia Orekan Sakonduz gonbidapena: “Finantzak COVID-aren ostean. Berpizten gara”

Bizkaia Orekan Sakonduz gonbidapena: “Finantzak COVID-aren ostean. Berpizten gara”

Informazioa + Prestakuntza + Zalantzak zuzenean argitzea espezialistekin Ekainak 4, osteguna, 15:00etatik 17:00etara Doako webinar online Ponente: Naiara Pineda Gómez Ekonomia eta Finantza Aholkularitza. Costes & Pricing-en aditua. Inbertsioen balorazioa. I+G+B. +15 urteko esperientzia     Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Honako hauei buruz hitz egingo dugu: Nola birplanifikatzen dugu gure diruzaintza, berpiztu egingo gara. Lehengoratzeko gakoak eta hausnarketa. COVID ondorengo diruzaintzaren kudeaketa, berreraikitzeko finantzaketa-aukerak. Gure agertokia birbideratzeko simulagailua, doako FINBOX tresna. Dudak ebaztea: saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak azaltzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzungo zaie. Networking: webinar honek bi helburu ditu: enpresen arteko sareak eratzea eta sortzea. Zure kontaktu-sarea handitu nahi baduzu, adieraz iezaguzu zure inskripzioan, eta hurrengo networking-era deituko dizugu. Inscripción: parte hartzeko izena eman behar duzu 2020ko ekainaren 3a baino lehen. Izena ematen duten pertsonek gonbidapen-esteka jasoko dute beren posta elektronikoan IZENA EMATEKO ORRIALDEA Harremanetarako:   Asun Peña behargintza.enpresa@leioa.net 944 00 41 95   Gabirel Rodríguez ekintzailetza@erandio.eus 944 17 56 16    Ana Sonia Elorriaga aselorriaga@txorierri.eu 964 53 63 70   Iñigo Urrutia empresa@mungialdeko-behargintza.com 946 15 62 44   Idoia Belasko  ibelasko@getxo.eus 944 66 01 40    Jokin Etxebarria jetxebarria@jataondo.org 946 15 66 12    Gabriel Delgado uke@urkobe.eus 946 76 06 38...
Hazilan proiektua, 13. edizioa: trebetasunak, gorabeherak eta lorpenak

Hazilan proiektua, 13. edizioa: trebetasunak, gorabeherak eta lorpenak

2020ko martxoaren 13an, Egaz Txorierrin HAZILAN proiektuaren 13. edizioa antolatu zen, eta ikastaroa eten behar izan zen. Superstiziosoek esango lukete 13 zenbakia seinale txarra zela. Baina, gure kasuan, esan dezakegu 13 zenbakia gure aliatua izango dela, gure mugak gainditzeko. Proiektuaren jarraitasunari forma emateko eta ikastaroko pertsonekin harremanetan jarraitzeko beharrak agerian utzi ditu zenbait trebetasun, eta horiek ez dira soilik hitzak, gertakariak baizik. Hori da Hazilan: pertsonei elkar ezagutzen laguntzea, erresilienteak izaten, indarguneak sendotzen eta euren talentua baloratzen, enplegagarritasuna hobetzeko. Hori izan da xedea, eta gogoekin, ilusioarekin eta trebetasunarekin lortu ahal izan da. Formatu presentzialetik birtualera igarotzeko esperientzia gorabeheraz betea egon da: egun batean wifiak ez zuen funtzionatzen, beste batean konexioa joan eta etorri egiten zen, beste egun batean osasun-baldintzek beste lanbide bat planteatzera eraman gintuzten… Beste egun batean, indarra eta animoa berreskuratu genituen; izan ere, taldeko lana eta motibazioa daudenean, oztopoa erronka bihurtzen da, eta hura gainditzean hazi egiten gara pertsona eta profesional moduan. Nire helburua, irakaslearena (Susana Vidal), zera esatea da, nahi baduzu lortuko duzula; hori da Hazilanen lana, gure trebetasunak indartzea, nahi duguna lortzeko. Eta parte-hartzaileen nahia da gaitasun horiek garatzea lortzea. Hau esan digute pertsonetako batzuek: Marleska Fagúndez: “Motibatu egin nau, batzuetan uste baitugu ezin ditugula nahi ditugun lanak lortu, eta ikastaro honek ezagutzen ez nituen trebetasunak nituela erakutsi zidan”. Andrea Camacho: “Nire burua eta nire trebetasunak ezagutzen lagundu dit, baita lana bilatzerakoan segurtasun eta konfiantza handiagoa edukitzen ere”. Maryuri Tarlano: “Ikasi dut trebetasun pertsonalek gradu akademikoa bezainbesteko balioa edo handiagoa dutela”. Lorena Giraldo: “Denetik irakatsi dit, nire burua identifikatzetik CVa idaztera arte, eta lehendik nituen ideiak zentratzen lagundu dit. Asko gustatu zait”. Sandra Gil: “Asko ari zait laguntzen;...
Maiatzaren 30era arte, suspertu zure enpresa Hazinnova programarekin

Maiatzaren 30era arte, suspertu zure enpresa Hazinnova programarekin

Maiatzaren 30era arte irekita jarraituko du ETEek Hazinnova programan parte hartu ahal izateko epea: doako aholkularitza-zerbitzua da, lana antolatzeko edo zure enpresaren produktu eta zerbitzuak komertzializatzeko metodo berriak ezartzeko. Une hauetan, enpresa gehienak momentu latzak bizitzen ari direnez eta agertoki berriari aurre egiteko ahaleginak egin behar dituztenez, HAZINNOVA programak tresnak eskaintzen ditu antolakuntza, kudeaketa eta komertzializazioarekin lotutako erronka ez teknologikoak aktibatzeko, erakundeak pentsatzen egon direnak, egungo egoeratik indartuta ateratzeko xedearekin.   EZAGUTU HAZINNOVA PROGRAMAK ZURE ERAKUNDEARI EMAN AHAL DION GUZTIA: Duela zenbat ez duzula hausnartzen eskaintzen duzun produktu edo zerbitzuaren inguruan? Bizitzen ari garen egoeraren ostean, gustatuko litzaizuke zure produktua bereiztea merkatu nazionalean edo nazioartekoan? Merkatu berri batean sartzea planteatzen ari zara? Produktu edo zerbitzu berri bat bezeroekin probatu behar duzu merkatura atera baino lehen? HAZINNOVA MERKATU BERRIAK INTERESATZEN ZAIZU Zure bezeroek behera egin dute eta salmentak areagotu nahi dituzu? Zure komertzializazio-kanalak optimizatu nahi dituzu? Duela zenbat ez duzula zure marketin-estrategia berrikusten? HAZINNOVA BEZEROAK INTERESATZEN ZAIZU Zure banaketa- edo hornidura-katea berrikusi eta hobetu nahi duzu COVID-19aren krisia dela eta? Gastuak eta entrega-epeak murriztu behar dituzu? Zure ibilbide logistikoak optimizatu nahi dituzu COVID-19aren krisia dela eta? HAZINNOVA LOGISTIKA INTERESATZEN ZAIZU COVID-19aren krisiak zure enpresaren organigrama berriro diseinatzera eta barneko funtzionamendua berriro definitzera behartu zaitu? Egoera berria dela eta plantillaren denbora-plangintza berria egin behar izan duzu zure beharretan oinarrituta, eta laguntza behar duzu? HAZINNOVA PERTSONAK INTERESATZEN ZAIZU Laguntza behar duzu barneko prozesu berria diseinatzeko? Ez duzue zuen erakundearen barneko prozesuen efizientzia ezaren berri eta ez dakizue nola jorratu horiek hobetu eta efiziente bihurtzeko aldaketak? Enpresaren arazo konplexuenei begira konponbide desberdin, berritzaile, azkar eta eraginkorrak lortu nahi dituzue, taldearen parte-hartze handiagoarekin? HAZINNOVA BARNEKO...
Bizkaiko Foru Aldundiak 95,5 milioi euro emango dizkio lurraldeko ekonomiari 12 neurriren artean, maiatzaren 11tik, ‘Bizkaia aurrera!’ planaren bitartez

Bizkaiko Foru Aldundiak 95,5 milioi euro emango dizkio lurraldeko ekonomiari 12 neurriren artean, maiatzaren 11tik, ‘Bizkaia aurrera!’ planaren bitartez

Bizkaiko Foru Aldundiak 95,5 milioi euro emango dizkio lurraldeko ekonomiari zuzeneko inbertsioen eta zerga-pizgarrien artean, maiatzaren 11tik, ‘Bizkaia aurrera!’ planaren bitartez. Planak, 12 jarduketa batzen ditu, hainbat sektore ekonomikori zuzenduta. 15 milioi euroko mikrokredituak aurreikusten ditu sektore guztietako autonomoentzat eta 2 eta 5 langile arteko enpresa txikientzat, alarma-egoerak itxita egon badira; 5 milioiko enplegu-plan berezi bat, gremioen jarduera sustatzeko Renove Etxea plan bat edo barneko turismo-plan bat, besteak beste. Horrela, dozena bat premiazko neurriak batzen ditu planak, eta Aldundiko sail guztiek hartu dute parte haren sorreran. Talka eta suspertzeko plana da, eta horren helburua da ekonomia garatzea, egoera okerrenean dauden pertsonei eta sektore ekonomikoei laguntzen: autonomoak, lana galdu duten pertsonak eta mikroenpresa, enpresa txiki eta ertain eta enpresa handiak. «Alarma-egoeraren ondoren suspertzeko eta berriro ere martxan jartzeko» diseinatu da ‘Bizkaia aurora!’ plana, eta, ildo horretan, krisiaren kontrako lehenengo plana da; ondoren, beste neurri eta erabaki batzuk hartuko dira hurrengo hilabeteetako eboluzio ekonomikoaren arabera. Onartu diren 12 neurriak, eta bakoitzean egingo den inbertsioa, hauexek dira: 1. Bizkaiko autonomoei eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiei laguntzeko mikrokredituak. (15M€) 2. Lanpostuei eusten laguntzeko eta langabezian dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko enplegu-plan berezia. (5M€) 3. Bizkaiko tokiko merkataritzan, kulturan, turismo-establezimenduetan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko bonoak. (5M€) 4. Renove Etxea Plana, Bizkaiko eraikuntzako gremioen artean jarduera sustatzeko. 5. Elkargik abalatutako enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen maileguen gabeziarako laguntza-programa. (150.000 €) 6. Bizkaiko herrietan mugimendua, jarduera, kultura eta kontsumoa sustatzeko barneko turismo-plana. (300.000 €) 7. Industriari lotutako sektoreetako enpresa txiki eta ertainen eta bost eta ehun langile arteko enpresen ekonomia suspertzeko zuzeneko laguntzen programa. (4M€) 8. Bizkaia aurrera! digitalizazio-plana. (10.4M€) 9. Ekonomia eta enplegua...