window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Konfinamenduan merkataritza txikiari/ostalaritzari eta zerbitzuei laguntzeko ekimenak

EGAZ Txorierrik lanean jarraitzen du, Txorierriko udalekin batera, merkataritza txikiak, zerbitzuek eta ostalaritzak gure ingurunearen parte izaten eta gure udalerriei bizia ematen jarrai dezaten. Orain, inoiz baino gehiago, etorkizuna sortu behar dugu, eta, horregatik, hiru ekimen berri aurkeztu nahi dizkizuegu: BBKren KREOENTI bonuen kanpaina BBK Fundazioak Bizkaiko merkataritza txikiak bizirik irauteko laguntza eskainiko du “Kreo en ti” ekimenarekin. 20 eta 40 euroko 15.000 bonu jaulkiko ditu: 15 eta 30 euroko kostua izango dute erabiltzailearentzat eta BBK Fundazioak 5 eta 10 eurorekin osatuko ditu, hurrenez hurren. Ekimenera atxikitako saltokiek egun gutxitan jasoko dute erosketa aurreratu horien zenbatekoa eta erabiltzaileek konfinamendua amaitutakoan trukatu ahal izango dituzte bonuak. Ekimena alarma-egoera dela-eta ateak itxi behar izan dituzten Bizkaiko saltoki guztientzat da (ikusi baldintzak). Ez galdu parte hartzeko aukera, izena emateko epea apirilaren 23an amaituko baita, eta eman ekimenaren berri sare sozialetan zure bezeroei. Parte hartu Egaz Txorierrik, gainera, kanpaina bultzatuko du, ekimenera atxiki diren eta erantsitako inprimakiaren bitartez parte hartu nahi dutela adierazten diguten eskualdeko establezimenduak ezagutaraziz. INPRIMAKIA ‘Yo por ti, tú por mí’, konfinamendua amaitutakoan erabiltzeko kupoiak Irabazi asmorik gabeko ‘Yo por ti, tú por mí’ ekimenak saltoki txikiei, zerbitzuei eta ostalaritzari laguntzen die koronabirusaren krisian, zenbait kupoi martxan jartzen lagunduz, erabiltzaileek COVID-19aren krisia igarotakoan erabili ahal izateko. Dirua establezimendura bideratuko da zuzenean, eta erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du kupoiarekin. Kupoi horrekin erosketak eta kontsumizioak egin eta zerbitzuak jaso ahal izango ditu etorkizunean. Informazio gehiago Ekimen hau alarma-egoeraren ondorioz ateak itxi behar izan dituzten establezimendu guztientzat da (saltokiak, zerbitzuak eta ostalaritza). Ez galdu parte hartzeko aukera (ikusi baldintzak). Egaz Txorierrik, gainera, kanpaina bultzatuko du, ekimenera atxiki diren eta erantsitako inprimakiaren bitartez...
EGAZ Txorierrik txat batekin indartu du bere enplegu-zerbitzuaren online arreta, eta WhatsApp kanalaren bidez ere informazioa ematen jarraitzen du

EGAZ Txorierrik txat batekin indartu du bere enplegu-zerbitzuaren online arreta, eta WhatsApp kanalaren bidez ere informazioa ematen jarraitzen du

Txorierri eskualdeko udalen enplegu-zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, abian jarri du txat bat, online arreta indartzeko aste hauetan zehar. Horrez gain, lanean jarraitzen du bere zerbitzuak baliabide telematikoen bidez eskaintzeko (mezu elektronikoak, webgunea eta sare sozialak) eta enplegu-eskaintzak kudeatzen jarraitzeko. Txat horrek bat egin du EGAZ Txorierri lehendik erabiltzen ari zen beste kanal digital batzuekin, hala nola Whatsapp kanalarekin. Horren bitartez, erakundeak argitaratutako lan-eskaintzei, prestakuntza-aukerei eta albiste esanguratsuenei buruzko informazioa bidaltzen die aldian behin zerbitzuan izena eman dutenei. Abian jarri zenetik, 2019ko maiatzean, guztira 1.019 pertsona jarri dira harremanetan EGAZ erakundearekin bide horretatik. Azken asteetan 70 pertsona erregistratu dira EGAZ erakundearen plataforman erabiltzaile gisa, enplegu-eskaintzetan izena emateko...
EGAZ Txorierri, zurekin momentu zail hauetan

EGAZ Txorierri, zurekin momentu zail hauetan

Etxetik, baina baliabide guztiekin. EGAZ Txorierrin lanean eta arreta ematen jarraitzen dugu, eskura ditugun baliabide guztiekin: Whatsapp, telefonoa, posta elektronikoa, eta online txata ere bai! Gure enplegu-zentro eta lan-orientazioko zerbitzuak bere horretan jarraitzen du. Gainera, enplegua eten ez dadin, gure hautaketa-prozesuak kudeatzen jarraitzen dugu, enpresek behar duten talentua aurki dezaten. Horregatik, egun hauetan, zuekin jarraitzen dugu. Prestatzen eta trebetasunak esploratzen jarraitzeko eta lan-mundua ulertzeko. Ideia berriak bultzatu nahi ditugu, eta lehendik martxan daudenak zaindu. Gure ezagutzak zabaldu nahi ditugu, baita eman ditzakegun ideia guztiak ere. Hau guztia amaitzean, elkarrekin aterako gara aurrera!...
Eusko Jaurlaritzaren argibideak martxoaren 29tik aurrerako jarduera-irizpide berrien inguruan

Eusko Jaurlaritzaren argibideak martxoaren 29tik aurrerako jarduera-irizpide berrien inguruan

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak enpresei ohar argigarri bat bidali die martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretua indarrean sartu ondoren ezarritako jarduera-irizpideak azaltzeko. Dekretu horren bidez, COVID-19aren aurkako borrokaren testuinguruan herritarren mugikortasuna murrizteko funtsezko zerbitzuak ematen ez dituzten eta besteen kontura dauden langileentzako baimen ordaindu eta berreskuragarriak arautzen dira. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren lana jasotzen da Errege Dekretuaren interpretazio-irizpideen inguruan, zeinak “legezkotasunarekiko errespetuaren barruan” aukera emango dien Euskadiko enpresei euren jardueraren zati bati eusteko, “egungo egoerari lotutako zailtasun logikoen barruan” eta “betiere langileen segurtasuna eta osasunari lehentasuna emanez”. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren oharrak Errege Dekretuak “funtsezkotzat” jotzen dituen jardueren arteko bereizketa azaltzen du, eta argitzen du funtsezkotzat sailkatuta egon ez arren, hornidura-katearen parte diren eta funtsezko zerbitzuak emateko ezinbestekoak diren enpresek euren jarduerari eutsi ahalko diotela. Gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantza Tapiak baieztatu du Eusko Jaurlaritzak baduela izaten ari diren zailtasunen berri, baina azpimarratu du garrantzitsua dela “muturreraino” aplikatzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Osasun Sailarekin eta Osalanekin prestatu duen segurtasun- eta...