window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaidendaren koronabirusak afektatuak izan diren negozioak asesoratzeko zerbitzu integrala

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaidendaren koronabirusak afektatuak izan diren negozioak asesoratzeko zerbitzu integrala

Bizkaiko Foru Aldundiak, Covid-19ren afektatuak izan diren negozioak asesoratzeko, zerbitzu integrala sortu du. Zerbitzu honen betebeharra komertzio, hostalaritza eta zerbitzuko enpresak asesoratu eta laguntzea da, krisiak sortu dituen efektuak ahal den neurrian txikitzea, eta asesoriak egiten duten lana konplementatzea. Zerbitzua, Bizkaidendak bidez kudeatuko da. Bulegoaren funtzioak hauexek dira: Mutuarekin egin behar diren gestioak eta tramitazioetan lagundu, autonomoen prestazioak lortzeko. Finantziazioa dela eta, Elkargi. ICO, edo beste entitate batzuk aterako dituzten aukerak, etabar, tramitazioetan eta gestioetan lagundu. Alokairuen laguntzak, Lehendakaritzak eta Lanbidek bultzatuta, beraien kudeaketa eta tramitazio. Hornitzaileekin negoziaziorako eta estrategian laguntza. Telefono eta emailaren bidez atentzioa, larrialdi beharrak dituzten autonomoak udaletxearekin koordinatzeko. Telefonoz arretarako ordutegia: 09:00-tik 15:00-ra, astelehenetik ostiralera. Telefono: 94 405 00 19 – 688 767 761 Mail: bizkaidendak.covid19@gmail.com Facebook: https://www.facebook.com/Bizkaidendak-Elkartea-110040317152900/ Instagram: https://www.instagram.com/bizkaidendak/ Kontsultak egiteko :...

Lantokira joan behar diren pertsonentzako Eusko Jaurlaritzak prestatutako baimen indibidualaren eredua

Segurtasun Sailak eta Ekonomiaren Garapen Sailak formulario bat prestatu dute lantokiko joan-etorriak Ertzaintzaren edo udaltzaingoen aurrean justifikatzeko. Formularioa oinarrizko esparruetako enpresetan lan egiten duten edo zerbitzua betetzen duten langileek erakutsi beharko dute, Espainiako Gobernuak martxoaren 29an azken orduan BOEn argitaratu zuen 10/2020 Errege Dekretu Legea ezarriz. Adierazitako formularioa Jaurlaritzaren web-orri ofizialean [IREKIA] eta herritarrei arreta emateko ZUZENEAN zerbitzuan eskura daiteke, eta dagozkien enpresei ere helarazi zaie CONFEBASKen, Merkataritza Ganberen eta sindikatuen bidez. Bestalde, Ertzaintzaren prentsa-zerbitzuaren web-orritik ere jaits daiteke. Hona hemen ere jaits dezakezue....
Gazteei zuzendutako telefono bidezko laneko orientazio-zerbitzua sortu da

Gazteei zuzendutako telefono bidezko laneko orientazio-zerbitzua sortu da

Txorierri eskualdeko udalek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, telefono bidezko orientazio-zerbitzu berri bat jarri dute martxan, eskualdeko gazteei une zail hauetan enplegua bilatzen laguntzeko. Ekimena Gaztedi Bizkaia programaren barruan sartzen da. Programa hori Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin eta Erandioko Udalarekin batera, gazteentzako politika integral bat sustatu eta garatzeko asmoz. Zerbitzua 16 eta 30 urte bitartean dituzten, Txorierrin bizi diren eta enplegu bila ari diren gazteentzat da. Besteak beste, honako hauek eskaintzen ditu: Arreta pertsonalizatua Enplegua bilatzeko estrategia indibidual baten diseinua Interesdunaren profil profesionalaren zehaztapena, lan-merkatuaren egungo beharretara egokituta Laneko helburuak sortzeko laguntza Curriculum vitaea egiteko laguntza EGAZ Txorierrik eskura dituen enplegua bilatzeko baliabideetarako sarbidea Laguntza emozionala Horrez gain, zerbitzuak orientatzaile bat jartzen du interesdunen esku. Orientatzaile horrek pertsona bakoitzaren egoeraren diagnostikoa egingo du, enplegua bilatzeko eta norberaren egoera pertsonalera egokitzen diren jarraibide espezifikoak sortzeko.  Ekimen hau martxan egongo da Gobernuak ezarritako alarma-egoerak irauten duen bitartean, abisu berriren bat jaso arte, eta honen bidez erantzuna emango diegu enplegu-bilaketa aktiboa egiten ari diren gazteei. Horrez gain, gazteekiko komunikazio zuzena indartzea ere badu xede, enplegu-bilaketa hobetzeko ekintzei buruzko informazioa ematen jarraitzeko, baita Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten beste ekintza batzuei buruzko informazioa ere. Izena emateko...
Enpresentzako Talka Plan batean ari gara lanean Larrialdi-egoerak eraginik izan al du zure enpresan? Esaguzu nola

Enpresentzako Talka Plan batean ari gara lanean Larrialdi-egoerak eraginik izan al du zure enpresan? Esaguzu nola

EGAZ Txorierrin badakigu alarma-egoerak eta koronabirusaren osasun-krisialdiak enpresa, saltoki, ostalari eta autonomo asko kaltetu dituela. Administrazio publikoak hainbat neurri ekonomiko ezartzen ari dira dagoeneko ekonomian dauden efektuak arintzeko eta normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko. Enpresa eta erakundeekin (udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) ari gara lanean, Talka Plan bat sortzeko. Horretarako egin dugu inkesta hau, larrialdi-egoerak nola eragiten dizuen jakiteko eta epe laburrean zein ikuspegi duzuen jakiteko. Lagun iezaguzu talka plan hau garatzen! Neurri horiek ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen, zure ikuspegia da garrantzitsuena. Txorierriko merkataritza establezimendu, ostalaritza, zerbitzu edo enpresa industrial baten arduraduna bazara, lagun iezaguzu eta parte hartu!!...
Zure enpresak koronabirusaren aurka lan egiten lagun dezake

Zure enpresak koronabirusaren aurka lan egiten lagun dezake

Koronabirusaren pandemiak eragindako larrialdi-egoera dela eta, enpresa eta norbanako askoren ekimenak sortzen ari dira osasun-materiala eta norbere babeserako materiala egiten laguntzeko. Ekimen horietako bat maker komunitateak egindakoa da; LH zentroekin lankidetzan ari dira eta 3D inprimagailuak martxan jarri dituzte osasun-sistemaren beharrak asetzeko. Jakin badakigu Eusko Jaurlaritza material biosanitarioen hornidura lortzeko ahalegin titanikoa egiten ari dela. Beharrak ugariak dira, eta, horregatik, Txorierriko enpresen elkartasuna eskatzen dugu, existitzen den urritasuna arintzen laguntzeko: maskarak, eskularruak, garbiketa eta desinfekzio produktu bereziak, ura, nitrilo eskularruaren erreserbak, osasun eta erizaintzako langileentzako jantziak, bakterioen aurkako ehuna, jantziak egiteko baliabide eta langileekin, materiala bidaltzeko laguntza logistikoa… Edozer da lagungarria. Parte hartu TXORIERRIKO ENPRESEN SARE SOLIDARIOan EGAZen zure elkartasun proposamenak erakunde erantzuleei bidaltzeko konpromisoa hartzen dugu, ahalik eta azkarren ahalik eta gehien heldu daitezen. Lagun gaitzazu eta parte hartu! Jar zaitez gurekin harremanetan: aselorriaga@txorierri.eu (Ana Sonia...