window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

2020ko LEHEN AUKERA LAGUNTZA PROGRAMA

Ez galdu kontratazioetarako diru-laguntzen aukera hauek! Lanik gabe dauden gazteak kontratatzeko laguntzak. Praktikaldiko lan-kontratuentzat eta lan-kontratu mugagabeentzat dirulaguntzak ematen dira, tituluaren eta kontratu motaren arabera. Praktikaldiko lan-kontratu bakoitzeko 9.328 €-ra arteko diru-laguntza jaso daiteke, eta lan-kontratu mugagabe bakoitzeko 11.660 €-ra artekoa. Eskariak aurkezteko epea: 2020ko urriaren 30era arte. OINARRIAK...
EGAZ Txorierri ‘Elkarrekin Mundura’ proiektua aurkeztuko du hurrengo urtarrilaren 30ean, inguruko ETEak merkatu berrietara sartzeko asmoarekin

EGAZ Txorierri ‘Elkarrekin Mundura’ proiektua aurkeztuko du hurrengo urtarrilaren 30ean, inguruko ETEak merkatu berrietara sartzeko asmoarekin

EGAZ Txorierrik inguruko ETEak Perú, Maroko eta Frantziako merkatu berrietan sartzea sustatuko du ‘Elkarrekin Mundura’ proiektuaren bitartez, Bizkaiko lau garapen-agentziarekin eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin (Garapen) lankidetzan. Programa horren laugarren edizioa datorren urtarrilaren 30ean aurkeztuko da, Inguralderen Innobak enpresa-zentroan (Ugartebeitia kalea 7, Barakaldo) egingo den informazio-saioan. 80 enpresa baino gehiago izan dira dagoeneko programa horren onuradun, eta aurten Bizkaiko hogei bat enpresak parte hartzea aurreikusten da. Jardunaldi horretan parte hartu nahi duten Txorierriko enpresek EGAZ Txorierriren bitartez eman beharko dute izena, hark kudeatuko baitu eskualdeko enpresen parte-hartzea. Jardunaldian emango da proiektuak aurreikusten dituen merkataritza-misioei buruzko informazio guztia, eta, zehazki, misio horiek Perún, Marokon eta Frantzian egingo dira. Gauzak horrela, interesa duten Bizkaiko enpresa guztientzako da proiektua, beren jarduera-sektorea edozein dela ere. Bizkaiko bost eskualdetan egingo da (Meatzaldea, Txorierri, Mugialdea, Enkarterri eta Ezkerraldean) Meatzaldeko Behargintza, EGAZ Txorierri, Mungialdeko Behargintza, Enkartur eta Inguralde garapen-agentzien laguntzarekin. Jardunaldiaren programa: 09:00 – 09:30 | Enpresei harrera eta ongietorria. 09:30 – 09:40 | Ongi etorria, Barakaldoko alkatearen eskutik, Amaia del Campo 09:40 – 10:00 | Elkarrekin Mundura 2019 programaren misioen xehetasunak – Ana Sonia Elorriaga, EGAZ Txorierri 10:00 – 10:15 | Esperientziaren ahotsa: Formesa empresak —Forjas de Metale Especiales, S.A.— bere esperientzia kontatuko digu Alemaniara 2018ko egindako misioi komertzialan. Juan José Guillén, gerentea. 10:15 – 10:30 | Peru-ra misio komertziala. Misioaren ezaugarriak eta aukerak. Eñaut Guereñu, Gertuko, S.L. enpresaren aholkularia. 10:30 – 10:45 | Maroko-ra misio komertziala. Misioaren ezaugarriak eta aukerak. Josep M. Puig, IC Groupe enpresaren aholkularia. 10:45 – 11:00 | Frantzia-ra misio komertziala. Misioaren ezaugarriak eta aukerak. Leire Iturbe, ieTeam enpresaren aholkularia. 11:00 – 11:15 | Galderak egiteko txanda eta zalantzen azalpenak. 11:15 – 11:45 | Jardunaldiaren amaiera eta networking kafea. Esteka interesgarriak:...