window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Zure enpresa indartu Hazinnovarekin

Zure enpresa indartu Hazinnovarekin

HAZINNOVA doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da lana antolatzeko modu berriak edo zeure enpresako produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko. Berrikuntza txikiei esker hazten dira gure produkzio-prozesuak eta gehiago nahiz azkarrago saltzen dugu. Hazinnova-k eskaintzen dizu: • Doako aholkularitza espezializatua (50 ordu) • Emaitzen lorpea 3 hilabeten • Hazinnova Agentea (Egaz Txorierri) prozesu osorako laguntza • Gutxieneko karga administratiboa Hazinnova lagungarria izan daiteke honexetarako: • Zeure enpresako errentagarritasuna hobeto kontrolatzeko • Zeure prozesuen eraginkortasuna hobetzeko • Banaketa gastuak edo epeak murristeko • Zeure erakundeko pertsonak motibatzeko • Merkatukuota handitzeko • Bezeroen segmentu berrietarra iristeko • Marka eta disenu industrialak babesteko Bereziki zuzendua Euskadin kokatuta dauden, 6-99 langile dituzten eta industria eta zerbitzuen sektore hauetan lan egiten duten ETEei: Manufakturako industria, Erauzketako industriak, Energia hornikuntza, Ur eta hondakinen kudeaketa, IKT jarduerak, Handizkako merkataritza, Garraioa, Biltegiratzea, Finantza jarduerak, Aseguruak, Industriarekin lotutako zerbitzuak. Ekimenean parte hartzen duten enpresak ezin izan dira Innobideak eta Hazitek programetako onuradunak izan 2016, 2017 edo 2018 urteetan, Innobideak-Kudeabide Kontrastea edota Innobideak-Kudeabide 2A Fasea programetako onuradunak bakarrik izan direnak izan ezik. Aholkularitza bat eta Hazinnova agente bat (Egaz Txorierri) enpresaren zerbitzura egongo dira prozesu osoan, premiak zehazteko eta berrikuntza-proiektua modu erraz, arin eta indibidualizatu batean ezartzeko, enpresarentzat inolako karga administratiborik gabe. Zure enpresak ekimen honetan parte har dezake. iva. Berritu merkaturatze-prozesuan eta kudeaketan. Haziko gara?, Deituguzu: Ana Sonia Elorriaga| Hazinnova Agentea | 94.453.63.70 |...
Hazilanen edizio berrian izena-emateko epea hasi da, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko eta enpresetan praktikak egin ahal izateko

Hazilanen edizio berrian izena-emateko epea hasi da, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko eta enpresetan praktikak egin ahal izateko

Pertsonak lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasun sozial eta profesionaletan prestatzea eta lortu nahi duten lanpostuan esperientzia hartzen laguntzea, neurrira egindako praktikaldi baten bidez, tutoretza eta guzti. Helburu horrexekin hasiko da, otsailaren 14an, Hazilan programaren beste edizio bat. Goi mailako prestakuntza duten 20 eta 44 urte bitarteko langabeak aktibatzeko programa bat da, eta 80 bat ordu hilabete iraungo du. Izen-ematea irekita dago, eta EGAZ Txorierrin egin daiteke. Han emango da programaren prestakuntza-fasea, otsailaren 14tik martxoaren 6ra arte, 09:00etatik 14:00etara. Ikastaroa erdi bana finantzatu dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta guztira prestakuntza integraleko 80 ordukoa izango da. Prestakuntza praktikoa izango da, eta pertsonaren gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzeari eta lan-merkatuan kokatzeari begirako alderdi guztiak landuko dira. Gainera, 15 orduko banakako tutoretzak emango dira, banan-banango segimenduarekin, helburua finkatzeko eta pertsonaren prozesuaren eboluzioa baloratzeko. Ondoren, “Kokatu” fasean praktikak egin ahal izango dira sektoreko enpresetan. Izena emateko...
Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2020ko deialdia. Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko. EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu. Zehazki, gehienez ere 30 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta 26, bestalde, negozioak martxan jartzeko. Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea. Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 1.000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 1.500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada. Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke otsailaren 18ra arte. ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK OINARRIAK ESKAERA ENPRESA JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO LAGUNTZAK OINARRIAK ESKAERA    ...
Prestakuntzaz gain, jarrera eta balioak izan dira protagonista “Ezagutu Aukeratzeko” jardunaldian

Prestakuntzaz gain, jarrera eta balioak izan dira protagonista “Ezagutu Aukeratzeko” jardunaldian

Ezagutzak, prestakuntza eta esperientzia, baina bereziki jarrera eta balioak. Horiek dira Ezagutu Aukeratzeko jardunaldiko sektore-mahaien aurtengo edizioan azpimarratu diren gakoetako batzuk. Horietan, Irene Rodriguez IDDTEKeko fundatzaile eta zuzendariak eta Begoña Aranzabe ZIVeko telekomunikazioen ingeniariak beren lan-esperientziaren berri eman diete Txorierriko Politeknika Ikastegiko Batxilergoko ikasleei, beren hurrengo prestakuntza-urratsak aukeratzen laguntzeko. Ekimena Gaztedi Txorierri programaren parte da, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Erandioko Udalaren gazteentzako ekintza-programa, enplegurako prestakuntzara bideratua. Gaztedi Txorierri osatzen duten jardueren barruan, sektore-mahaien helburua profil profesional ezberdinen funtzioa ezagutzera ematea da, eta, modu horretan, ikasleei ikasketa profesionalak hautatzen laguntzea. Horrela, aurtengo sektore-mahaietan Irene Rodriguezek hartu du parte, IDDTEKeko fundatzaile eta zuzendariak, zeinak azaldu baitzuen zertan datzan bere enpresak burutzen duen lanak, proiektu mekanikoen diseinuaren alorrean. “Bulegoko teknikoko lanak” egiten dituzte, hau da, “ondoren fabrikatuko den produktu edo pieza bat” diseinatzea xede dutenak. IDDTEK Derion dago eta gaur egun 70 pertsona baino gehiagori ematen die lana, baina Rodriguezek gogoratu zuen nola hasi zen bere enpresa zuzentzen “baliabiderik eta esperientziarik gabe”, baina “gogo handiarekin”. “Jarrerak bizitzan edozer lortzeko balio du. Gero eta jarrera hobea, orduan eta lorpen pertsonal eta profesional hobeak”, nabarmendu zuen Rodriguezek, zeinak gehitu baitzuen “ezagutza eta esperientzia garrantzitsuak direla, baina jarrera funtsezkoa dela”. Hori errepikatu zuen behin eta berriro, hori baita pisu handiena duena enpresarako profil berriak aukeratzeko orduan. “IDDTEKeko pertsonak ezagutzagatik hautatzen ditugu % 15ean, trebetasunengatik % 35ean eta jarreragatik % 50ean”, adierazi zuen. Begoña Aranzabek ere parte hartu zuen sektore-mahaietan, eta, ildo berari jarraituz, Txorierriko Politeknika Ikastegiko esku-hartzean azpimarratu zuen balioek garrantzi handiagoa dutela, prestakuntza akademikotik harago, “jendea kontratatzerako orduan”. Aranzabek azpimarratu zuen zer-nolako garrantzia duten ezaugarri horiek ZIVen, azken teknologiako ekipamendu elektronikoak...