window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Enplegua sustatzeko programa – Derioko Udala

Enplegua sustatzeko programa – Derioko Udala

Behin betiko zerrenda Behin behineko onartuen zerrenda Administrari Laguntzailerako posturako Ikastaro teoriko-praktikorako onartutako pertsonen zerrenda Bandoa Kontratazioaren oinarriak Kontrataziorako eskaera Ikastaroen programa Ikastaroetarako...
Hamabost pertsonak baino gehiagok “ilusionatuta” amaitu dute Hazilan ekimenaren hamargarren edizioa

Hamabost pertsonak baino gehiagok “ilusionatuta” amaitu dute Hazilan ekimenaren hamargarren edizioa

Guztira 18 pertsonak, 20 eta 44 urte bitartekoak eta goi-mailako titulazioak dituztenak, amaitu zuten aurreko astean Hazilan ekimenaren hamargarren edizioko prestakuntza, zeinak lanean beharrezkoak diren trebetasun pertsonal eta profesionalak indartzen lagundu baitzien, hala nola proaktibotasuna, talde-lana, iniziatiba, parte-hartzea, egoten jakitea eta, batez ere, jarrera. Ikastaroak 80 orduko iraupena izan zuen, eta joan den urriaren 7an hasi zen. Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik finantzatu dute (% 50), eta, motibazio-saioen eta coaching tekniken bidez, parte-hartzaileek ikusi ahal izan zuten beren trebetasun pertsonalak curriculum akademikoa bezain garrantzitsuak direla enpresentzat. Edizio honetarako izena eman dutenen artean honako profil hauek zeuden: Psikologian, Matematikan, Ingeniaritzan, Turismoan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan tituludunak. Orain, beren prestakuntza akademikoari beste osagai bat gehitu diote: jarrera. Aitor Duran izan da hamargarren edizioan izena eman dutenetako bat, eta balorazio positiboa eman dio Hazilan esperientziari: “komunikatzeko gaitasuna eta konfiantza irabazten lagundu dit, baita lan-bizitzan lehen ez nuen ausardia hori ere”. Aitor Duran goi-mailako teknikaria da fabrikazio mekanikoko diseinuan, eta nazioarteko esperientzia du proiektuen kudeaketan. Gaur egun, aukera bat ari da bilatzen lan-munduan. “Orain arte, ez dut denborarik izan nire karreraren orientazioaren inguruan hausnartzeko. Alde horretatik, ikastaroa baliagarria izan da, asko lagundu baitit”. Balorazio positiboa egin du Eva Canok ere, zeinak administrazio-prestakuntza baitu. Bi urte baino gehiago damaratza langabezian, haurdunaldiaren osteko etenaldi baten ondorioz. “Berriro lanean hasi nahi nuen, eta Hazilan aukera ona iruditu zitzaidan. Ikastaroa gomendagarria da guztiz; barruan nuen onena atera ahal izan dut”. Orain, praktikak egiteko aukera duenez, ilusioz beteta dago lan-merkatura itzultzeko abagunea lortzeko. Horrela, Hazilanek pertsona bakoitzari bere potentziala baliatzen eta teknika- eta ezagutza-sorta bat eskuratzen laguntzen dio, enpresei hobeto azaldu ahal izateko zergatik kontratatu beharko...
Datorren azaroaren 19an, Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoentzako jardunaldi akademiko-profesionala

Datorren azaroaren 19an, Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoentzako jardunaldi akademiko-profesionala

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea, EGAZ Txorierrik eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Politeknika Ikastegiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, jardunaldi akademiko-profesional bat egingo du Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen gurasoentzat; azaroaren 19an izango da, 18:00etatik 19:30era, Derioko Kultur Birikan. Besteak beste, gurasoek prestakuntza-ibilbideen, eskualdeko hezkuntza-eskaintzaren edo lan-merkatuan gehien eskatzen dituzten trebetasunen berri izango dute. Jardunaldi hau Ezagutu Aukeratzeko programaren parte da, zeinaren helburua baita ikastetxeak eta ingurune soziolaborala elkarrengana hurbiltzea, ikasleei etorkizunean aukeratuko dituzten lanbideen berri emateko xedearekin. Ezagutu Aukeratzeko programak hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola enpresetarako bisitak, mahai sektorialak eta egonaldi eta esperientziak profesionalekin. Honako hauek izango dira jardunaldiko hizlariak: José Manuel Tubio, Txorierriko Politeknika Ikastegiko koordinatzaile pedagogikoa, zeinak prestakuntza-zikloen, Txorierriko eskaintzaren eta ildo zientifiko-teknikoko eskaintzaren berri emango duen. Ainhoa Saenz, orientatzailea, zeinak DBHtik unibertsitate-masterretara heltzeko ibilbidearen berri emango duen: horien artean daude, besteak beste, erdi- eta goi-mailako prestakuntza-zikloak eta unibertsitate-graduak. Eskualdean Batxilergoari begira dauden aukerak ere aipatuko ditu. Jokin Gorozika, Bilboko Ingeniaritza Eskolakoa. Unibertsitate-kredituen, masterren, atzerriko unibertsitateekiko lankidetzaren (Erasmus programa eta antzerakoak) eta enpresekiko elkarlanaren inguruan mintzatuko da. Alex Loustaunau, EGAZ Txorierriko zuzendaria, zeinak egungo lanpostuen joerak eta bilakaera, IKTen sektoreko eskari handieneko enpleguak (ez dutenak eskaintza beteta) eta ezinbestekotzat jotzen dituen trebetasunak jorratuko dituen. Izena emateko epea irekita egongo da azaroaren 19ra arte, beheko formularioaren bidez. IZENA EMATEKO...
200 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Txorierriko Mankomunitateak antolatutako Ekintzailetza eta Enplegu Egunean

200 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Txorierriko Mankomunitateak antolatutako Ekintzailetza eta Enplegu Egunean

200 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuen ostegunean Txorierriko Ekintzailetza eta Enplegu Egunean. Ekitaldia Zerbitzuen Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuten, Txorierriko Enplegu eta Garapen Ekonomikoko Zerbitzuaren (EGAZ Txorierri) laguntzarekin eta Gaztedi Bizkaia foru programaren esparruan. Ekitaldia Derioko Kultur Birikan egin zen, eta hainbat hitzaldi, ekintzailetza-dinamika eta enplegura bideratutako hizketaldi antolatu ziren. Goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte, bertaratu ziren eta aretoa bete zuten gazteek aukera izan zuten prestatzaile eta ekintzaileekin harreman zuzena ezartzeko. Gainera, azken horiek beren ekintzailetza-esperientzia partekatu zuten. Ekimenaren helburu nagusia, Txorierriko gazteen enplegagarritasuna hobetzeaz eta eskualdearen lehiakortasuna bultzatzeaz gain, lana bilatzen ari diren edo beren ibilbide profesionalak orientatzeari buruzko informazioa jaso nahi duten gazteak ekintzailetzaren errealitatera eta bere erronka eta aukeretara gerturatzea izan zen. Horixe transmititu zuen Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko presidente Josu Andoni Begoñak irekiera-hitzaldian, eta hau azpimarratu zuen: “Ideiak, ahalegina eta ilusioa oso garrantzitsuak dira edozein enpresaren arrakastari begira, baina ezin dugu alde batera utzi prestakuntza egokia izatea ere oso garrantzitsua dela, arrakasta-berme gehiago emango baitizkigu”. Horrez gain, Gazteria Zerbitzuak gazteen eta enpresa-ekimenak sortzearen alde egin duten pertsonen arteko topagune bat sortu zuen, esperientzia profesionalak trukatzeko aukera emanez, elkarrekiko ikaskuntza sustatze aldera. “Ziur gaude areto honetan ideia on asko daudela, eta Mankomunitateak eta udalek dugun konpromisoa da ideia horiek praktikara eramateko behar duzuen laguntza guztia ematea. Hitz batez, jardunaldi honen helburua da tresna guztiak eta babes osoa ematea, lan-merkatura sartzeko zuen bidean laguntzeko, eta zergatik ez, baita zuen enpresa-proiektuetan hastekoan ere. Mankomunitateak Kultur Birika bete zuten lagun guztiak motibatu nahi izan zituen. Horretarako, lehen hitzaldiak ekintzailetzaren bideari ekin dioten pertsonen benetako kasuak izan ziren. Antonio Laso izan zen lehen hizlaria, Aleovitro...