window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Martxan da Hazilan proiektuaren hamargarren edizioa, zeinak, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko xedearekin, praktikak eskaintzen dituen enpresetan

Martxan da Hazilan proiektuaren hamargarren edizioa, zeinak, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko xedearekin, praktikak eskaintzen dituen enpresetan

Proaktibotasuna, talde-lana, iniziatiba, inplikazioa, egoten jakitea eta, azken finean, jarrera norberaren curriculuma bezain garrantzitsuak dira jardun profesionalean. Langabezian dauden goi-mailako tituludunek gaitasun horiek guztiak lantzeko xedearekin, urriaren 7an hasi zen EGAZ Txorierrin –eta urriaren 28ra arte egongo da martxan– Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik berak diruz lagundutako Hazilan proiektuaren hamargarren edizioa. Laurogei orduko ikastaroa da, eta motibazio-saioen eta coaching tekniken bitartez, dozenatik gora kideko talde batek gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko egingo du lan. Aipatzeko modukoa da taldekideen profil akademikoak oso ezberdinak direla, besteak beste, ingeniaritzako, matematiketako, giza baliabideetako, arkitekturako eta psikologiako ikasketak egin baitituzte. Prestakuntza akademiko horri beste gaitasun batzuk gehituko dizkiote orain. Gaitasun berri horiek pertsonalak dira, curriculum akademikoetan agertu ohi ez diren arren, enpresetako lan-taldeetan sartzeko garrantzitsuak direnak. Horren jakitun, egungo lan-merkatuan eskatu egiten da langileek gaitasun horiek edukitzea. Horregatik guztiagatik, prestakuntza honek parte-hartzaile bakoitzari haren potentzialari ahalik eta probetxu gehien ateratzen eta zenbait teknika eta ezagutza eskuratzen lagunduko dio. Modu horretan, hobeto transmitituko dizkiete gaitasun horiek enpresei, zergatik kontratatu behar dituzten argudiatzen dutenean. Prestakuntza horri 200 ordu praktika gehituko zaizkio, eta horri esker, beren talentuaren eta ikasitakoaren balioa azpimarratu ahal izango dute parte-hartzaileek, ikastaro honen azken xedea kalitatezko laneratzea lortzea...
Urriaren 24an, ETEetan berrikuntza sustatzeko Hazinnova programari buruzko informazio-jardunaldia

Urriaren 24an, ETEetan berrikuntza sustatzeko Hazinnova programari buruzko informazio-jardunaldia

Urriaren 24an (osteguna), EGAZ Txorierri, Innobasque eta SPRIk HAZINNOVA programari buruzko informazio-jardunaldia egingo dute, 09:00etatik 11:00etara: “Hazinnova, de comarca en comarca” (“Hazinnova, eskualdez eskualde”), Leioako Behargintza, Mungialdeko Behargintza eta Uribe kostako Behargintzako agenteekin lankidetzan. Bertan azalduko dituzte doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu horri buruzko xehetasunak. Zerbitzuaren helburua da enpresen errentagarritasuna kontrolatzeko modu berriak ezartzen, prozesuetako eraginkortasuna hobetzen, entrega-gastu edo -epeak murrizten, lana antolatzen, erakundeko langileak motibatzen, merkatu-kuota hobetzen, bezeroen segmentu berrietan sartzen, eta marka eta diseinu industrialak babesten laguntzea. Zerbitzuaren barnean, 40 agentek osatutako sarea dago ETEen esku (toki-garapenerako agentziak, klusterrak, merkataritza-ganberak eta enpresa-elkarteak), prozesu osoan laguntzeko prest. Hazinnova nagusiki 6 eta 99 pertsona artean dituzten industria eta zerbitzuen sektoreko ETEei zuzentzen zaie: manufaktura-industria, erauzketa-industriak, energiaren hornidura, ur eta hondakinen kudeaketa, IKTen jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza-jarduerak, aseguruak, industriari lotutako zerbitzuak. Programak honako hauek eskaintzen ditu: doako aholkularitza espezializatuko 50 ordu eta prozesu osoan ETEari behar dituen irtenbide berritzaileko mikroproiektuak definitzen eta ezartzen, programaren izapidetze administratiboa egiten eta hiru hilabetean emaitzak lortzen lagunduko dion Hazinnovako agente bat. EGAZ Txorierri da Txorierriko ETEentzako Hazinnovako agentea. Eman izena! Informazio gehiagorako, Ana Sonia Elorriagarekin jar zaitezke harremanetan (aselorriaga@txorierri.eu, 944536370).      ...
Eskualdeko 2019ko Enplegu Planak 16 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

Eskualdeko 2019ko Enplegu Planak 16 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

2019ko urriaren 15era arte egongo da zabalik Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako eta Zamudioko udalek, Mankomunitatearekin eta EGAZ Txorierrirekin batera, eskainiko dituzten 16 lan-postuetan izena emateko epea. Horien helburua da Txorierrin enplegagarritasuna sustatzea. Jarduera hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren baitan dago (2019ko martxoaren 25eko EHAA), eta arreta berezia ematen die laneratzeko arazo larriak dituzten pertsonei. Kontratazio horiek eskuratzen dituzten pertsonek, aldi baterako lan-esperientziaren bidez, euren kualifikazioa eta gaitasun pertsonalak zein motibazioa indartuko dituzte, onura publikoko edo gizartearen intereseko jarduerak eginez toki-mailan Kontratuak gutxienez hiru hilabetekoak izango dira, eta lanaldi osoko edo lanaldi partzialekoak (gutxienez lanaldiaren % 50) izango dira. Enplegu-eskaintzen bidez, administrariak, teknikariak eta peoiak kontratatuko dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu EGAZ Txorierrirekin batera. Eskaintzetara jo ahal izateko, izangaiek langabeak izan behar dute eta Lanbiden inskribatuta egon behar dute enplegu-eskatzaile gisa. Halaber, ez dira izango aurreko deialdietan kontratatutakoak. Gainera, kontratazioen % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titularrentzat edo onuradunentzat izango dira. Gainerako kontratazioak 35 urtetik behera edo 45 urtetik gora duten eta kontratatu aurreko 180 egunetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonentzat izango dira, edo 55 urtetik gorakoentzat, edo denbora luzean langabezian daudenentzat, edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenentzat. Horrez gain, kontratatutako pertsonen % 40 baino gutxiago emakumeak izango dira eta kontratatuko guztien % 15 55 urtetik gorakoak izango dira.   LAN-ESKAINTZAK Derioko Udala: Administraria (1) Bandoa Larrabetzuko Udala: Herri-lanetako peoiak (2) Lezamako Udala: Administraria (1) Loiuko Udala: Administraria (1) Loiuko Udala: Herri-lanetako peoiak (1) Sondikako Udala: Hirigintzako erdi-mailako teknikaria (1) Zamudioko: Administraria (2) Egaz Txorierri: Programatzaile informatikoa (1) Egaz Txorierri: Administraria...