window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Kolonbiako misio komertzialerako azken plazak! Elkarrekin Mundura! Apunta zaitez!

Kolonbiako misio komertzialerako azken plazak! Elkarrekin Mundura! Apunta zaitez!

Oraindik garaiz zabiltza aurtengo Kolonbiako misio komertzialean izena emateko; maiatzaren 6tik 10era bitartean izango da. EGAZ Txorierrik, Bizkaiko lau garapen-agentziarekin, Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin (Garapen) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, aukera ematen die Bizkaiko enpresei merkatu berriak ezagutzeko, aukerak sortzeko eta kontaktuen sarea zabaltzeko, ‘Elkarrekin Mundura’ ekimenaren bidez. Horren barnean, EGAZ Txorierrik eskualdeko enpresen parte-hartzea kudeatzen du. Zer gastu estaltzen ditu? Enpresako langileen bidaia- eta ostatu-gastuak (mantenua ez). Konfiantzazko taxi-zerbitzua helmugan. Agenda komertzial pertsonalizatua, erakunde eta enpresetarako bisitak barne. Misio komertziala, Bizkaiko beste enpresa batzuekin lankidetzan, zure kontaktuen sarea zabaltzeko. Laguntza teknikoa jatorrian eta helmugan, programa osoan zehar. Dagoeneko sei enpresak izena eman dute Frantziako misio komertzialean parte hartzeko, eta zortzik Txileko misio komertzialerako. Ez galdu zure merkatua Kolonbiara zabaltzeko aukera! AZKEN PLAZAK: IZEN-EMATEA Martxoaren 1era arte. Informazio gehiago eta izen-emateak: Ana Sonia Elorriaga Azcorra...
Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2019ko deialdia. Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute 2 hilabetean enpresa-ideia kasuan eta 3 hilabetetan enpresa-proiektu berriak abiatzeko kasuan, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko. EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu. Zehazki, gehienez ere 30 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta 26, bestalde, negozioak martxan jartzeko. Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea. Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 1000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 1500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada. Enpresa ideia bat garatzeko laguntzen oinarriak eta eskariak Enpresa jarduera berriak abiarazteko laguntzen oinarriak eta...
Ireki da Global Training beken epea enpresentzat: 1.400 euro hilean pertsonak kontratatzeko nazioarteko proiektuetarako. Eska itzazu!

Ireki da Global Training beken epea enpresentzat: 1.400 euro hilean pertsonak kontratatzeko nazioarteko proiektuetarako. Eska itzazu!

EGAZ Txorierrik, Garapenekin elkarlanean (Euskadiko tokiko erakundeek osatutako garapen agentziak biltzen ditu), Euskal Jaurlaritzaren Global Training nazioartekotzeko beken bidez, aukera ematen die nazioarteko egoitza duten enpresei, profesional-kopurua handitu nahi badute. Bizkaiko Foru Aldundiak, GAZTEDI Txorierri programaren bidez, eta Txorierriko Mankomunitatearekin batera, hedapenean eta profilak bereganatzen laguntzen du. Zehazki, Global Trainingek aukera ematen die enpresei beren proiektua gazte profesionalekin garatzeko, hamaika edo hamabi hilabeteko epean, atzerriko herrialde batean. Hala, bekak lehen sei hiletako egonaldi-kostuak estaltzen ditu, 1.400 eurokoak, eta enpresak konpromisoa hartzen du egonaldia beste bost edo sei hilabetez luzatzeko. Global Training bekaren izangaiek bete beharreko eskakizunak hauek dira: 30 urte baino gutxiago izatea, goi mailako heziketa-ziklo bat, diplomatura, lizentzia edo unibertsitate-gradu bat izatea, ingeleseko C1 maila edo baliokidea izatea, eta 50 orduko prestakuntza-ikastaro bat egitea. Izangaien profilak askotarikoak dira: ingeniaritza, enpresa-administrazioa, nazioarteko merkataritza, informatika, eta abar. Enpresak has daitezke dagoeneko euren nazioarteko proiektuen hautagaitzak aurkezten, non gazte bat kontratatu nahi baitute. EGAZ Txorierrik Txorierriko eskualdean kudeatuko ditu hautagaitza horiek. Informazio gehiago...
EGAZ Txorierri, enpresen beharren eta enplegu bila dabiltzanen arteko zubia

EGAZ Txorierri, enpresen beharren eta enplegu bila dabiltzanen arteko zubia

Enpresek merkatuko erronkei aurre egiteko eta hazteko duten gaitasuna oso lotua dago talentua eurenganatzeko, sustatzeko eta pertsonen trebetasunak hoberen garatu ditzaketen lanpostuetan aprobetxatzeko duten gaitasunarekin. Horregatik, pertsonak hautatzeko prozesuak ez dira garrantzitsuak hautagaitzak aurkezten dituztenentzat bakarrik, ebaluatzen dituztenentzat ere bai. Txorierriko eskualdeko enplegu-zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, 17 urte baino gehiago darama lan hori errazten, bitartekaritza- eta pertsonen hautatze-prozesuak kudeatzearen bidez. Horiekin, harremanetan jartzen dituzte enpresak eta euren beharretara hoberen egokitzen diren profilak, eta pertsonak orientatzen dituzte, euren gaitasunak identifikatu eta indartzeko eta enpresei nola transmititu ikasteko. Posible egiteko, EGAZ Txorierrik hainbat tresna ditu: formakuntza-jarduerak, nork bere gaitasunak identifikatzeko eta indartzeko tailerrak, trebetasunen araberako curriculum bat egiteko laguntza, eta bideo-curriculuma tresna berritzailea; bertan, pertsonak labur eta zehatz bere gaitasunak azaltzen ditu, akademikoez harago. Hala, 2017an, EGAZ Txorierrik 554 pertsonari erraztu zien laneratzea, eta agente bitartekari moduan jardun zuen hautatze-prozesuetan, 370 enpresatako 1.360 lanpostu...
10.890€ arte gazte langabeak kontratatzeagatik, Lehen Aukerari esker. Eskatu laguntza EGAZen!

10.890€ arte gazte langabeak kontratatzeagatik, Lehen Aukerari esker. Eskatu laguntza EGAZen!

Datorren urriaren 31ra arte irekita dago euskal enpresentzat EAEn erroldatutako gazte langabeak (30 urtetik beherakoak) kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea, 2019ko Lehen Aukera programaren barruan. Ekimen horren helburua da kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzea, esperientzia profesionala eskuratzearen bidez, baita haiek laneratzea finkatzea ere. Sinatutako kontratu-motaren arabera (mugagabea edo praktiketakoa), diru-laguntzak 9.000 euro artekoak izango dira kontratu mugagabeetan, 4.500 euro artekoak urtebete baino gutxiagoko kontratazioetan eta 7.200 euro artekoak 12 hilabeteko kontratazioetan. Kopuruak % 10 handituko dira emakumeekin egindako kontratuetan, azpi-ordezkatuak dauden lanbideetan; horiek Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko den taula batean jasoko dira. Egaz Txorierrik laguntza horiek izapidetzen eta kudeatzen lagunduko die enpresei. Hala nahi duten enpresek EGAZen bidez aurkeztu ahal izango dute eskaintza, eta kontratua egindakoan, laguntza-eskaeraren eranskina aurkeztu ahal izango dute EGAZen edo Lanbiden. Kontratuak 2019ko urriaren 31ra arte hasi ahal izango dira, lanaldi osokoak edo murriztukoak izan beharko dute (inoiz ez ezarritako lanaldiaren % 70 baino gutxiagokoak), eta kontratatutako pertsonaren ikasketa mailari edo prestakuntzari egokituta egon beharko dute. Praktiketako kontratuek 6 hilabete iraun beharko dute gutxienez. Informazio...