window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Zamudio Empresa 2019: lehen topaketa

Zamudio Empresa 2019: lehen topaketa

Urtarrilaren 22an, EGAZ Txorierriren eskutik (Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Sustapen Ekonomikoko Zerbitzua), Udalaren eta Zamudioko enpresen arteko 2019ko lehen topaketa bateratura izango da. Eguna: 2019ko urtarrilaren 22a Ordua: 09:30etik 11:30era Tokia: Zamudiotorre (Elexalde Enparantza, 2, 48170 Zamudio) Hartzaileak: Zamudioko industria-poligonoetan kokatutako enpresetako arduradunak (Torrelarragoiti, La Cruz, Parke Teknologikoa, Pinoa, Ugaldeguren I eta Ugaldeguren II) Jardunaldian 2019rako aurreikusi diren udal-ekimenen inguruko informazioa banatuko da, Zamudioko industria-poligonoetan kokatutako enpresei zuzenean eragiten diena. Besteak beste, honako alderdi hauek jorratuko dira: Hondakinen Tasak Ordaintzeko Sistema berria, 2019an zehar ezarriko dena. Sistemaren ingelesezko izena pay-as-you-throw (PAYT) da (zaborra botatzen duzunean ordaindu) Industria-poligonoetako errepideetako ibi eta bide-zoruak egokitzeko plana Udal-larrialdietarako plana eta enpresa askoren babeserako planak ezartzeko beharra EGAZ Txorierrik eskaintzen dituen Enpresa-Zerbitzuak Jardunaldian zehar aukera egongo da, gainera, alderdi horien eta beste batzuen inguruan eztabaidatzeko eta parte-hartzaileen kezka eta beharren berri izateko. Topaketa aukera paregabea da Zamudioko beste enpresekin harremanetan jartzeko, eta, horrez gain, guztiei interesatzen zaizkien gaien eta Zamudioko enpresa-parkearen hobekuntzaren inguruan hausnartzeko espazioa ere...
EGAZ Txorierrik 798 lan-eskaintzaren kudeaketarekin itxi du 2018a

EGAZ Txorierrik 798 lan-eskaintzaren kudeaketarekin itxi du 2018a

EGAZ Txorierrik, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak, guztira 798 lan-eskaintza kudeatuta itxi zuen 2018a, behin-behineko datuen arabera. Kudeatutako eskaintzak EGAZek sustatutako ekintzen barruan dauden. Ekintza horietako beste batzuk honako hauek dira: orientazio zerbitzua, kontratazio-laguntzen kudeaketa eta informazioa, Txorierriko Enpleguaren Azoka edo enpresa lehiakortasuna hobetzeko hainbat ikastaro eta prestakuntza hitzaldiak. Oraindik azterketa oso bat eta datu ofizialak argitaratzea falta den arren (hurrengo martxorako espero dira), 800 inguru izan dira izapidetutako lan-eskaintzak. Horrela, eskaria eta eskaintza partekatu dira Txorierriko...
EGAZ Txorierrik Garapenekin batera sustatuko du inguruko ETEak merkatu berrietara sartzea, ‘Elkarrekin Mundura’ proiektuaren bitartez

EGAZ Txorierrik Garapenekin batera sustatuko du inguruko ETEak merkatu berrietara sartzea, ‘Elkarrekin Mundura’ proiektuaren bitartez

EGAZ Txorierrik inguruko ETEak Ameriketako eta Europako merkatu berrietan sartzea sustatuko du ‘Elkarrekin Mundura’ proiektuaren bitartez, Bizkaiko lau garapen-agentziarekin eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin (Garapen) lankidetzan. Programa horren hirugarren edizioa datorren urtarrilaren 30ean aurkeztuko da, Inguralderen INNOBAK enpresa-zentroan (Ugartebeitia kalea 7, Barakaldo) egingo den informazio-saioan. 80 enpresa baino gehiago izan dira dagoeneko programa horren onuradun, eta aurten Bizkaiko hogei bat enpresak parte hartzea aurreikusten da. Jardunaldi horretan parte hartu nahi duten Txorierriko enpresek EGAZ Txorierriren bitartez eman beharko dute izena, hark kudeatuko baitu eskualdeko enpresen parte-hartzea. Jardunaldian emango da proiektuak aurreikusten dituen merkataritza-misioei buruzko informazio guztia, eta, zehazki, misio horiek Kolonbian, Txilen eta Frantzian egingo dira. Gauzak horrela, interesa duten Bizkaiko enpresa guztientzako da proiektua, beren jarduera-sektorea edozein dela ere. Bizkaiko 5 eskualdetan egingo da (Meatzaldea, Txorierri, Mugialdea, Enkarterri eta Ezkerraldean) Meatzaldeko Behargintza, EGAZ Txorierri, Mungialdeko Behargintza, Enkartur eta Inguralde garapen-agentzien laguntzarekin. ‘Elkarrekin Mundura’ proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren Nazioarteko partzuergoak sustatzeko programaren barruan dago, eta Garapenen nazioartekotze-estrategian zentratzen da. 2013an onartu zen estrategia hori, eta lankidetza sustatzea, tokiko garapenaren arloan beste lurralde batzuekin harremanak ezartzea eta enpresen nazioartekotzea sustatzea ditu xede. Hori eginez, honako hauek lortzea ere bilatzen da: Amerikako kontinenteko nazioarteko merkatuetan sartzea erraztea, nazioartekotze-kostuak murriztea, merkataritza-akordio posibleetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira ateratzea, negozio-aukera berriak sortuz lehiakortasunaren ikuspuntutik enpresek duten posizioa hobetzea eta hiru herrialdeetako enpresen sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak aprobetxatzea. EGITARAUA: 09:00 | Izen-emateak 09:10 | Jardunaldiaren aurkezpena. 09:15 | Merkataritza-misioa Txilera. Aukerak eta misioaren inguruko xehetasunak. Eñaut Guereñu, Gertuko SLko aholkularia 09:30 | Merkataritza-misioa Kolonbiara. Aukerak eta misioaren inguruko xehetasunak. Alex Garate, Hamar Top, Trading&Distribution-eko aholkularia 09:45 | Merkataritza-misioa Frantziara. Aukerak eta misioaren inguruko xehetasunak....