window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
1.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten Txorierriko Enplegu Azokaren bigarren edizioan, eta 20 enpresa eta erakunde baino gehiago ere izan ziren bertan

1.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten Txorierriko Enplegu Azokaren bigarren edizioan, eta 20 enpresa eta erakunde baino gehiago ere izan ziren bertan

Azaroaren 9an (ostirala), 1.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren Txorierriko Enplegu Azokaren bigarren ediziora. Egun horretan, Derioko Kultur Birika profesionalen bila zeuden enpresen eta aukera berrien edo lanpostu hobearen bila zeuden pertsonen arteko topagune izan zen. Topaketa Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuten, EGAZ Txorierriren laguntzarekin, Gaztedi Bizkaia programaren esparruan. Goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu bietara, gazteek enpresa eta erakunde enplegatzaileekin harreman zuzena ezartzeko aukera izan zuten. Bestalde, etengabeko prestakuntzari eta curriculumean gaitasun eta konpetentziak jasotzeko modu egokiari buruzko informazioa jaso zuten. Txorierriko II. Enplegu Azokara hainbat sektoretako 20 punta-puntako enpresa bertaratu ziren; hauek, adibidez: Grupo Lontana, Ferchau, ITP Aero, Fanox, Residencias Naguspea, RDT Ingenieros, SGS Formación, Ormazabal-Velatia eta Fundación Bizia. Azken horrek bestelako ahalmen fisiko eta intelektualak dituzten pertsonen txertatzea bultzatzen du. Horrez gain, zentro instituzionalak (EGAZ Txorierri) eta prestakuntza zentroak (Politeknika Ikastegia edo UPV-EHU) ere bertan izan ziren. Bizkaiko Foru Aldundiaren behatokiko zuzendari nagusi Maitane Leizaolak, ongietorri ofizialean, gazteak animatu zituen lanean interesa albait arinen jartzen eta “Txorierrik eta Bizkaiak eskaintzen duten enpresa-sarea aprobetxatzen”. Horrez gain, honako hau adierazi zuen: “irekita egon behar da, lanbide berri asko daudelako. Gainera, Txorierriko enpresek orokorrean aukerak ematen dituen tokiko enplegua eskaintzen dute”. Horretarako, Kultur Birikak hiru gune ezberdin izan zituen: Iparraguirre eta Lauaxeta gela, Atrio eremua eta Euskadi aretoa. Horietan enpresen aurkezpenak, hitzaldiak eta mahi-inguruak egin eta enpresa kolaboratzaileen standak jarri ziren. Lehenengo hitzaldia Ainhoa Oar orientatzaileak eman zuen. Hain zuzen, nazioarteko orientazio hezigarri eta profesionalari buruz hitz egin zuen. Egunean zehar mahai-inguru bat egin zen, Lan-merkatuaren analisia estrategia sektoreka izenburukoa. Horretan Luis Madariagak, Ana Arenazak, Paola Salanuevak eta Leire Gómezek parte hartu zuten. Horiek honako enpresa...

Prestatu zure enpresa 4.0 ingurunera

                      NORI ZUZENDUTA Enpresetako zuzendari eta gerenteak, Txorierriko enpresa txiki eta ertainetako ingeniaritza, ekoizpen, mantenimendu, eta informazio-sistemen sailetako arduradun eta teknikariak, ezagutzak jaso eta 4.0 industrian aplikatutako teknologiak garatzeko/erabiltzeko interesa dutenak, euren prozesu eta produktuetan aplika ditzaten.   HELBURUAK 4.0 ingururenarekin lotutako irtenbideak eta joerak ezagutzea beste enpresa batzuen eskutik, zibersegurtasunaren eta robotika malgu kolaboratiboaren arloan. Kontzeptuak argitzea eta 4.0 inguruneak ETEei eskaintzen dizkien aukerak identifikatzea. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren inguruan eginiko lana aurkeztea eta enpresen parte-hartzea sustatzea, Ris3 eremuetan I+G+b proiektu berriak sor ditzaten.   PROGRAMA 09:00-09:15 – Parte-hartzaileei harrera egin eta akreditazioak banatzea 09:15-09:30 – Jardunaldiari aurkezpena – Josu Orbe: Politeknika Ikastegia Txorierriko Zuzendaria 09:30-09:45 – 4.0 Industriaren esparru kontzeptuala – Innobasque. SPRI Fabrikazio Estrategia Aurreratuaren testuingurua eta oinarrizko kontzeptuak Laguntza-tresnak eta Finantziazioa 09:45-11:00 – Prestatu zure enpresa 4.0 ingurunera. Tkgune Fabrikazio Programa – Ángel Lázaro Zibersegurtasuneko tresnak eta kasu praktikoak: –Sarenet – Aitor Lejarzegi –Purple Blob – Gorka García Robotika malgu eta kolaboratiboko tresnak eta kasu praktikoak: –M&C Aplicaciones – Javier Patiño –TECNALIA Research&Innovation – Damien Salle 11:00 – Jardunaldiaria amaiera emateko, kafe-networking-erako aukera izango da PLAZA MUGATUAK Baieztatu bertaratuko zaretela:   Tfno: 94 453 63 70 Att: Ana Sonia Elorriaga Azcorra E: aselorriaga@txorierri.eu TOKIA Politeknika Ikastegia Txorierri   Tfno: 94 403 40 60 Untzaga Ibaia Kalea 1 48160 Derio,...
Eskualdeko 2018ko Enplegu Planak 18 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

Eskualdeko 2018ko Enplegu Planak 18 kontratazio sustatuko ditu Txorierrin

2018ko azaroaren 12tik 23ra bitartean egongo da zabalik Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako eta Zamudioko udalek, Mankomunitatearekin eta EGAZ Txorierrirekin batera, eskainiko dituzten 18 eskaintzetan izena emateko. Horien helburua da Txorierrin enplegagarritasuna sustatzea. Jarduera hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren baitan dago (2018ko ekainaren 20ko EHAA), eta arreta berezia ematen die laneratzeko arazo larriak dituzten pertsonei. Kontratazio horiek eskuratzen dituzten pertsonek, aldi baterako lan-esperientziaren bidez, euren kualifikazioa eta gaitasun pertsonalak zein motibazioa indartuko dituzte, onura publikoko edo gizartearen intereseko jarduerak eginez toki-mailan Kontratuak gutxienez hiru hilabetekoak izango dira, eta lanaldi osoko edo lanaldi partzialekoak (gutxienez lanaldiaren % 50) izango dira. Enplegu-eskaintzen bidez, administrariak, teknikariak eta peoiak kontratatuko dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu EGAZ Txorierrirekin batera. Izen-emateak Lanbidek Bilbon duen egoitzan (Katalunia kalea 1, 3. 48105 Bilbao) eta EGAZ Txorierrin (Txorierri Etorbidea 46, 13A Sondika) egin behar dira, 09:00etatik 13:00etara. Agiri hauek aurkeztu behar dira: errolda-ziurtagiria, NAN, lan-bizitza eta prestakuntza-tituluak, halakorik izanez gero. Eskaintzetara jo ahal izateko, izangaiek langabeak izan behar dute eta Lanbiden inskribatuta egon behar dute enplegu-eskatzaile gisa. Halaber, ez dira izango aurreko deialdietan kontratatutakoak. Gainera, kontratazioen % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titularrentzat edo onuradunentzat izango dira. Gainerako kontratazioak 35 urtetik behera edo 45 urtetik gora duten eta kontratatu aurreko 180 egunetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonentzat izango dira, edo 55 urtetik gorakoentzat, edo denbora luzean langabezian daudenentzat, edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenentzat. Horrez gain, kontratatutako pertsonen % 40 baino gutxiago emakumeak izango dira eta kontratatuko guztien % 15 55 urtetik gorakoak izango...