window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Hazilanen zortzigarren edizioa urtarrilean hasiko da. Horren helburua izango da pertsonei telekomunikazio eta informatika instalazioak eta mantenua egiten irakastea

Hazilanen zortzigarren edizioa urtarrilean hasiko da. Horren helburua izango da pertsonei telekomunikazio eta informatika instalazioak eta mantenua egiten irakastea

2019ko urtarrilaren 21ean, EGAZ Txorierrin Hazilan proiektuaren zortzigarren edizioa hasiko da. Bertan, honako hauek landuko dira: konpetentzia pertsonalen garapena eta sareak instalatu eta mantentzeko prestakuntza teknikoa. Ikastaroa % 100ean dago diruz lagunduta eta 10 plaza daude eskuragarri. Hain zuzen, 20 eta 44 urte arteko langabeei zuzentzen zaie, telekomunikazio edo informatika adarreko goi-mailako graduren batean titulua dutenei. Proiektua 2019ko urtarrilaren 21etik apirilaren 5era garatuko da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Ikastaroa % 50ean finantzatzen dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta guztira 80 ordu izango dira konpetentziak eta gaitasun teknikoak lantzen. EGAZ Txorierriren egoitzan, Sondikan, egingo da. Bilatuko den helburua honako hau da: gaitasun pertsonalak eta sareak instalatzen eta mantentzen prestakuntza teknikoa eskuratzea. Horrez gain, 200 praktika ordu egingo dira Sermico enpresan, eta kontratua lortzeko aukerak oso altuak dira. Izen-emateak zabalik daude. Horretarako, bete ezazu formulario hau, deitu 944 53 63 70 telefonora edo idatzi egaz@txorierri.eu...
70 pertsona baino gehiago izan ziren orientazio akademiko-profesionalerako jardunaldian

70 pertsona baino gehiago izan ziren orientazio akademiko-profesionalerako jardunaldian

70 pertsona baino gehiago bertaratu ziren aurreko asteartean, azaroaren 20an, Derioko Kultur Birikan egindako orientazio akademiko-profesionalerako jardunaldira. Hitzordua 18:00etatik 19:30era izan zen, eta DBHko 3. eta 4. mailan seme-alabak dituzten gurasoei zuzendu zitzaien. Beste gauza askoren artean, gurasoek aukera izan zuten honako hauek ezagutzeko: prestakuntza ibilbideak, eskualdeko hezkuntza-eskaintza eta lan merkatuan eskaririk handiena duten konpetentziak. Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi programako jardueretako bat da, eta Txorierriko Mankomunitatearekin batera sustatu da, eskualdeari begira. Arratsaldeko lau hitzaldietatik lehenengoa Politeknika Ikastegiko orientatzaile Ainhoa Sáenzena izan zen. Bertan, DBHtik unibertsitate master batera heltzeko prestakuntza-ibilbideen berri eman zuen; haien artean honako hauek daude: erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloak eta unibertsitate graduak. Era berean, eskualdean batxilergoa egiteko aukerak ere aipatu zituen. Ondoren, José Manuel Tubio koordinatzaile pedagogikoak lekukoa hartu zion. Horrek sakonago hitz egin zuen heziketa zikloei buruz, baita Txorierrin eta lerro zientifiko-teknologikoan horiek duten eskaintzari buruz ere. Hurrengo hezkuntza-adarrak, unibertsitateak, bere tartea izan zuen ere bai. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Jokin Goroztizak honako kontzeptu hauek azaldu zituen: unibertsitate-kredituak, masterrak, kanpoko unibertsitateekin dauden hitzarmenak (Erasmus programa, besteak beste) eta hainbat enpresarekin dauden lankidetzak. Horrez gain, erakunde baten barruko postu guztien garrantzia azpimarratu zuen: “Postu guztiak dira garrantzitsuak erakunde batean; lanbide heziketak txertaketa-indize altua du eta enpresak bilatzen dituzten profilak dira”. Parte hartzen azkena Alex Loustanau izan zen, Txorierriko Enplegu eta Garapen Ekonomikoko Zerbitzuaren (EGAZ Txorierri) zuzendaria. Horrek oraingo lanpostuen joerak eta bilakaera azaldu zituen, baita IKTen alorrean eskaririk handiena duten lanpostuak ere (dagoeneko beteta ez daudenak). Horrez gain, berarentzat ezinbestekoak diren konpetentziak aipatu zituen: kanpoko hizkuntzak ezagutzea eta curriculuma konpetentzien arabera ordenatzea, lan eskarien aurreko jarrera, etab. Gainera, honako balio hauek ere aipatu ziren: kooperazioa, talde-lana,...