window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Hilaren amaierara arte, Txorierriko establezimenduek beren gastronomia-eskaintza erakutsiko dute Uribeko VI. Urri Gastronomikoan

Hilaren amaierara arte, Txorierriko establezimenduek beren gastronomia-eskaintza erakutsiko dute Uribeko VI. Urri Gastronomikoan

Beste behin ere, Txorierriko zenbait ostalaritza-establezimenduk bat egin dute ‘Uribeko Urri Gastronomikoa’ ekimeneko jarduerekin. Aurten seigarren aldiz egin da eta helburu du eskualdea ezagutaraztea, bertako sukaldaritzako berezitasunez gozaraziz. Ekimena hilaren 31n amaituko da, eta horren barnean askotariko ekintzak aurki ditzakegu: menu eta pintxo bereziak, bisitaldiak, dastaketak, tailer eta ekitaldi gastronomikoak, etab. Besteak beste, establezimendu hauek hartzen dute parte kanpainan: Eleizpe (Loiu), Izarza (Sondika) eta Aspaldiko Jatetxea (Loiu) jatetxeak, eta Magalarte Zamudioko Txakolina eta Magalarte Lezama upeltegiak. Gainera, Urri Gastronomikoaren seigarren edizio honetan Uribe eskualdeko beste herri batzuetako establezimenduek ere hartu dute parte: Gorliz, Plentzia, Bakio, Mungia, Erandio, Maruri-Jatabe, Urduliz eta Gamiz-Fika. Oraindik ere badago aukera zaporez beteriko esperientziez gozatzeko Txorierrin! Txorierriko establezimenduek proposatutako planen artean daude upeltegietarako bisitaldi gidatuak, hala nola Magalarte Lezamako Txakolina upeltegiak eskainitakoa. Asteburuetan, ordu eta erdiz izugarri ondo pasatzeko aukera izango dute haur eta helduek Lezaman; gurasoek txakolina dastatu ahal izango dute eta haurrek poneyetan ibili, 10 euroren truke. Txorierri Garagardoak enpresak ere bisitaldia egiteko aukera eskainiko du; zehazki, ate irekien jardunaldia antolatu dute urriaren 26rako, 16:00etan. Bertan, garagardoa probatzeko aukera egongo da, zuzeneko musikarekin girotuta. Eta hurrengo egunean, urriaren 27an, Fresh Hops garagardo berria aurkeztuko dute, goizeko 11:00etan. Magalarte Zamudioko Txakolinak ere bisitaldia egiteko aukera emango du; hain zuzen, mahastia bisitatzeko aukera egongo da asteburuetan, erabiltzen dituzten mahats mota desberdinei eta upeltegian bertan ardoa egiteko erabiltzen duten prozesuari buruzko azalpen eta guzti. Horrez gain, txakolinak eta inguruko produktuekin eginiko pintxoak probatzeko aukera egongo da. Urriko ekimen honen barnean, bereziki garrantzitsuak dira jatetxeek berariaz prestatu dituzten menu bereziak. Esaterako, Eleizpe jatetxeak (Urbal Loiu hotela) menu hau eskaintzen du: gosegarri gisa, ziazerba-krema ahate-urdaiazpikoarekin eta boilur-olioarekin; ondoren,...
II. Bizkaia Orekan Prestakuntza, pymeen oinarrizko enpresa kudeaketa hobetzeko

II. Bizkaia Orekan Prestakuntza, pymeen oinarrizko enpresa kudeaketa hobetzeko

ZER DA? OINARRIZKO KUDEAKETAN TREBATZEKO PROGRAMA bat da, Bizkaiko iparraldeko enpresei zuzendua Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Lurralde eta Garapena Sustatzeko Sailak eta BEAZek, sustatzen duten “Bizkaia lehiakorra eta lurraldez orekatua” proiektuaren barruan dago, EGAZ Txorierri eta beste eskualde garapenerako agentziekin elkarlanean, 2018 eta 2019 urteetan “Enpresa kudeaketaren hobekuntza sustatzea” erronkari, eskualdeko mikropyme eta pymeen oinarrizko enpresa kudeaketa hobetzeko. lehentasuna eman diote. NORI ZUZENTZEN ZAIO? Kudeaketan erantzukizunen bat duten pyme eta mikropymeetako langileei (plantilla maximoa: 15 pertsona) NOLA? Trebakuntza teoriko-praktikoa emateko programa bat da, enpresa bakoitzarentzat pertsonalizatua, eta tutoretza banakatuen bidez ETEen kudeaketa profesionalizatu nahi du. Programa guztiz independenteak diren lau modulutan banatuta dago, enpresa bakoitzak gehien interesatzen zaion trebakuntza-arloa aukeratu ahal dezan. Lau moduluetarako programa (kudeaketa estrategikoa, ekonomia-finantzakoa, komertziala eta gizarte sareak) berdin egituratzen da: Bi saio edo lantegi teoriko-praktiko taldean (4 ordu saio bakoitzeko). Banakako tutoretzak (4 ordu enpresa bakoitzeko). NOIZ ETA NON? Kudeaketa estrategikoa Non: Ibaiondo Plaza, 1 – 107 Bulegoa, 48940 Leioa Noiz: Plan Estrategiko eta Balio Proposamenari buruzko lantegia: azaroaren 6a, asteartea, 15:30-19:39 Negozio Eredu eta Kudeaketa Planari buruzko lantegia: azaroaren 8a, osteguna, 15:30-19:30 4 orduko tutoretza banakatua (norberarekin hitzartuko da) Ekonomia-finantza kudeaketa Non: Mungialdeko Behargintza (Gamiz Bidea, 30-32, 48100 Mungia Noiz: Costing eta Pricingari buruzko lantegia: otsailaren 5a, asteartea, 15:00-19:00 Diruzaintza eta Balantzeari buruzko lantegia: otsailaren 7a, osteguna, 15:00-19:00 4 orduko tutoretza banakatua (norberarekin hitzartuko da) Merkataritza kudeaketa Non: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta, 11, 48600 Sopela) Noiz: Merkataritza planifikazioari buruzko lantegia: martxoaren 26a, asteartea, 15:30-19:30 Merkataritza hazkundeari buruzko lantegia: martxoaren 28a, osteguna, 15:30-19:30 4 orduko tutoretza banakatua (norberarekin hitzartuko da) Gizarte sareen kudeaketa Non: Getxolan (Otoño, 1, 48930 Getxo) Noiz: Marketing eta Komunikazio...