window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

BEHIN-BETIKO ZERRENDA-Zerbitzu askotarako peoi espezialistaren bi lanpostu hornitzeko deialdiak, Derioko Udalan

Deialdi honen xedea da zerbitzu askotarako peoi espezialistaren bi lanpostu aldi baterako hornitzea, uztailaren 3ko 86/2018 zenbakiko Alkatetza Dekretuaren bitartez onetsitako 2018ko Enplegu Plana garatzeko. Horren bidez, Derio udalerriko herritarren enplegagarritasuna sustatu nahi da. Bandoa Oinarriak Zuzenketa eskaria Behin-behineko zerrenda Behin-betiko...
EGAZ Txorierrik 420 enplegu-eskaera baino gehiago kudeatu ditu eta 170 pertsona laneratu ditu urtearen lehenengo sei hilabeteetan

EGAZ Txorierrik 420 enplegu-eskaera baino gehiago kudeatu ditu eta 170 pertsona laneratu ditu urtearen lehenengo sei hilabeteetan

Txorierri eskualdeko enplegu-zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, 16 urte baino gehiago daramatza bitartekaritza-prozesuak eta pertsonak hautatzeko prozesuak kudeatzen, enpresak eta euren beharretara hobekien egokitzen diren pertsona-profilak harremanetan jartzen eta pertsonei aholkularitza ematen beren gaitasunak identifikatzen eta sendotzen eta enpresei horien berri ematen. Ikuspegi horri jarraikiz, EGAZ Txorierrik 420 enplegu-eskaera baino gehiago kudeatu ditu urtearen lehenengo sei hilabeteetan eta 170 pertsona laneratu ditu bitartekaritza-zerbitzuen bidez. Horretarako, hainbat tresna ditu, besteak beste: prestakuntza-jarduerak, gaitasunen araberako curriculumak eta bideocurriculuma. Horiekin, 2017an EGAZ Txorierrik enplegurako sarbidea ahalbidetu zien 554 pertsonari eta bitartekari-lanetan aritu zen 370 enpresetako 1360 lanpostu betetzeko hautaketa...
Irailetik aurrera eman ahal izango da izena Hazilanen edizio berrian, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko eta enpresetan praktikak egin ahal izateko

Irailetik aurrera eman ahal izango da izena Hazilanen edizio berrian, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko eta enpresetan praktikak egin ahal izateko

Pertsonak lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasun sozial eta profesionaletan prestatzea eta lortu nahi duten lanpostuan esperientzia hartzen laguntzea, neurrira egindako praktikaldi baten bidez, tutoretza eta guzti. Helburu horrexekin hasiko da, irailaren 17an, Hazilan programaren beste edizio bat. Goi mailako prestakuntza duten 20 eta 44 urte bitarteko langabeak aktibatzeko programa bat da, eta sei bat hilabete iraungo du. Izen-ematea irekita dago, eta EGAZ Txorierrin egin daiteke. Han emango da programaren prestakuntza-fasea, irailaren 17tik urriaren 5era, 09:00etatik 14:00etara. Ikastaroa erdi bana finantzatu dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta guztira prestakuntza integraleko 80 ordukoa izango da. Prestakuntza praktikoa izango da, eta pertsonaren gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzeari eta lan-merkatuan kokatzeari begirako alderdi guztiak landuko dira. Gainera, 15 orduko banakako tutoretzak emango dira, banan-banango segimenduarekin, helburua finkatzeko eta pertsonaren prozesuaren eboluzioa baloratzeko. Ondoren, “Kokatu” fasean praktikak egin ahal izango dira sektoreko enpresetan, 2 eta 6 hilabete artekoak. Hazilan programa 20 eta 44 urte bitarteko pertsonentzat da, kualifikazio profesionala edo unibertsitate-ikasketak...
“Egokitu egin beharra dago, bizitzak ez baitu itxaroten”

“Egokitu egin beharra dago, bizitzak ez baitu itxaroten”

2009an, krisiak mundu osoa gogor jo zuen, eta, era berean, zenbait pertsona hutsetik proiektu berriak sortzera bultzatu zituen. Hala sortu zen Idertia: enpresa honek hiru langilerekin hasi zuen ibilbidea, 2010ean, eta, zortzi urte geroago, hogeita hamar bat langile ditu. Egunerokoan, automozio sektorearentzako piezak fabrikatzeko beharrezko tresneria egiten dute; bestalde, plastikozko pieza horiek injektatzen dituzte, eta horrek «prozesu osoa» egiten duen enpresa bihurtzen ditu, bai piezak industrializatzeko beharrezko makinak diseinatzea eta fabrikatzea, bai hori egiaztatzeko tresneria egitea, bai eta produkzio industriala bera ere. Joan den ikasturtean, hori guztia azaldu zieten ‘Ezagutu Aukeratzeko’ programaren egonaldietako batean enpresa bisitatu zuten bi ikasleri. EGAZ Txorierrik kudeatzen du programa hori, eta “Gaztedi Bizkaia”-ren ekimenetako bat da, gazteentzako politika integral bat garatzekoa, Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuak, Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dutena. Begoña Manso Idertako Giza Baliabideen arduradunak azaldu du esperientzia aberasgarria dela gazteentzat, baina enpresei ere laguntzen diela lan-munduan hastea nolakoa den ez ahazteko. Zer interesatu ohi zaie egonaldietara doazenei? Ikasgelan ikasten ari direnarekin lotutako proiektuak erakusten dizkiegu, eta esperientzia profesionalak azaltzen dizkiegu, ikus dezaten zer egin dezaketen enpresa batean etorkizunean. Eta profil profesionalen inguruan? Enpresan ditugun profilen gainean hitz egiten diegu. Baita haientzat batzuetan nahiko ilunak diren horietaz ere. Enpresetako lanbide batzuetarako, adibidez logistika edo kalitatea, ez dago karrera edo gradu espezifiko bat –ez erdi-mailakoa ez goi-mailakoa-. Eta, dena dela, lanpostu guztiz baliozkoak dira, eta berdin-berdin izan dezakete interesa haien gainean. Gazte hauek profil profesional desberdinak ezagutzeko aukera dute, baina enpresan, elkarrizketak egiteko orduan, zer bilatzen eta baloratzen duzue? Postuaren arabera, harekin bat datorren prestakuntzaz gain, elkarrizketatuaren jarrera eta motibazioa beti da garrantzitsua. Programa hauek oso onak dira gazteek ikus dezaten,...
Irekita dago Txorierri Bekak, Txorierriko gazte langabeak kontratatzeko laguntzak, eskatzeko epea

Irekita dago Txorierri Bekak, Txorierriko gazte langabeak kontratatzeko laguntzak, eskatzeko epea

Txorierri eskualdean erroldatuta dauden, profesionaltasun-ziurtagiria, heziketa-zikloa edo unibertsitate-gradua duten eta 18-30 urte artean dituzten pertsonak “lanekoak ez diren praktikak” egiteko hartzen dituzten enpresentzako diru-laguntzak martxan daude jada. Beka horiek Gaztedi Bizkaia Txorierri Erandio 2018 programaren esparruan sartzen dira, eta Txorierriko Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak jarri dituzte martxan. Sei hilabete iraungo dute eta zenbatekoa 3.600 eurokoa izango da. Diru-laguntza horiekin, Txorierriko gazteek enplegua lortzeko eta prestakuntza jasotzeko aukera izango dute; horrela, aurrenekoz hasi ahal izango dira lan-munduan, ordainduta eta tutore baten begiradapean, enpresa batean praktikak eginez. EGAZ Txorierrik 6 beka kudeatuko ditu. Diru-laguntza hori jasotzeko aukera izango dute gazte bat lanekoak ez diren praktiketan hartzen duten enpresek. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez egin beharko dute eta gazteek 6 hilabeteko egonaldia egingo dute. Praktikaldia 2018ko ekainaren 1a eta 2018ko abenduaren 31 bitartean hasi behar da. Eskaerak EGAZ Txorierri, eskualdeko enplegu eta sustapen ekonomikoko agentziaren bidez kudeatuko...