window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Urriaren 31ra arte zabalik egongo da langabe gazteak kontratatzeko Lehen Aukera laguntzen eskaerak aurkezteko epea

Urriaren 31ra arte zabalik egongo da langabe gazteak kontratatzeko Lehen Aukera laguntzen eskaerak aurkezteko epea

Urriaren 31 izango da langabe gazteak kontratatzeko Lehen Aukera 2018 laguntzetarako eskaerak aurkezteko azken eguna. EGAZ Txorierrik kudeatzen ditu eskualdeko bekak, eta enpresei laguntza ematen die eskaera aurkezteko eta euren eskakizunak beteko dituzten gazteak bilatzeko. Diru-laguntzak praktiketako kontratuetarako eta kontratu mugagabeetarako emango dira, titulazioa eta kontratu mota zein diren. Zehazki, 7.920 euroko diru-laguntzak emango dira praktiketako kontratuetarako, eta 9.000 eurokoak mugagabeetarako. Lanbideren deialdi honen helburu nagusia da gazteen lan-aukerak bultzatzea eta hobetzea, aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen langabezia-tasa % 43,43koa dela, eta langabezia-tasa orokorra, berriz, %70,74koa. Horrela, Lehen Aukeraren bitartez, titulazio edo kualifikazioren bat duten eta lan-eskarmentu urria duten (edo lan-eskarmenturik ez duten) 30 urtetik beherako langabeak kontratatuko dira euren titulazioarekin lotutako lanetarako.  ...

BIZKAIA OREKAN proiektuak Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, eta EGAZ Txorierrik bertan parte hartzen du 2016tik

EGAZ Txorierrik Bizkaia Orekan proiektuan (‘Bizkaia, lurralde lehiakor eta orekatua’) parte hartzen du 2016tik. Ekimen horrek askotariko fruituak eman ditu probintziako iparraldean bere lehen bi urteetan: ekintzaren, enpresak kudeatzeko gaikuntza pertsonalizatuaren eta sareen arloko prestakuntza eman die Bizkaiko iparraldeko 20 enpresa txikiri, lehiakortasuna hobetzeko; Bizkaiko enpresa-espezializazioaren azterlana egin du; industrialdeen kudeaketa eta mantentze-lanak hobetzeko politikak ezarri ditu; metalaren sektoreko balio-kateko 68 enpresaren arteko industria-lankidetza abiarazi du; Bizkaiko enpresa-jarduera berrietarako erabilgarri dauden guneak bilatu ditu… Emaitzen balantzea eta aurreikusitako hurrengo urratsak lan-jardunaldi batean aurkeztu ziren ekainaren 8an (ostirala), Boroa Enpresa Parkeko AIC Automotive Intelligence Centerren. Bide batez, bertako instalazioak ikusteko aukera ere egon zen. 100 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten topaketan, eskualdeko ordezkari politikoek barne, hala nola Zamudioko alkate eta Txorierriko mankomunitateburu Igotz Lópezek, Txorierriko mankomunitateburuorde Miguel Ángel Gazteluk, Sondikako alkate Xabier Zubiaurrek eta Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko buru Imanol Pradalesek. Bertan izan ziren, halaber, Bizkaiko eskualde guztietako garapen-agentzietako teknikariak. Agentzia horiek lau jarduketa-eremutan banatuta daude: iparraldea, ekialdea, hegoaldea eta mendebaldea. Jardunaldia baliagarria izan zen balantzea egiteko eta programa honen erronka berriak finkatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak jarri zuen abian programa, 2016an, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren laguntzarekin. Programaren helburua da lehiakortasunaren arloko politika publikoak ezagutaraztea eta horien eragina areagotzea Bizkaia osatzen duten eskualde guztietan, eta lurralde historikoaren lehiakortasuna hobetzea, bertako aniztasuna kontuan hartuta. Horretarako, Bizkaia Orekan programak lau eremu eta 12 eskualde barne hartzen ditu. Horiek guztiek erronka bateratuak dituzte, baina baita espezifikoak ere. Topaketan, ekimena abian egon den bi urte hauetan gauzatutako jarduerak partekatu zituzten, eta horrek aparteko aukera eman zien lurraldearen eremu guztietan egindako lorpenen berri izateko eta Bizkaia...
Txorierrik II. Enplegu Azoka egingo du azaroaren 9an

Txorierrik II. Enplegu Azoka egingo du azaroaren 9an

Derioko Kultur Birikak Txorierriko Enplegu Azokaren bigarren edizioa egingo du azaroaren 9an. 2017an, lana bilatzen ari ziren edo lan-ibilbideak birbideratu nahi zituzten 1.500 gazte banio gehiago bildu zituen, beren sektoreetan punta-puntakoak ziren 15 enpresa eta erakunderekin. Ibilbide antolatuak, mahai sektorialak eta enpresekin eta erakundeekin eginiko standak izan ziren Txorierriko Mankomunitatearen Gazteria Zerbitzuak, Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekitaldiaren arrakastarako gakoak. Azoka Txorierriko Enplegu eta Garapen Ekonomikoko Zerbitzuarekin (EGAZ Txorierri) lankidetzan antolatu zen. Bideo honetan ikus daitezke une nabarmenenak....
Ekainaren 15ean irekiko da Global Training bekak eskuratzeko izena emateko epea

Ekainaren 15ean irekiko da Global Training bekak eskuratzeko izena emateko epea

Ekainaren 15ean irekiko da Global Training nazioarteko beken programan parte hartzeko izena emateko epea. Programa hori Eusko Jaurlaritzak eta Garapen elkarteak bultzatzen dute. 30 urte arteko gazteentzat da, unibertsitate-titulua eta goi-mailako lanbide-heziketako titulua dutenentzat; ingeles-maila altua ere beharrezkoa da eta, kasu batzuetan, baita helmuga-herrialdeko hizkuntzaren maila altua ere. Ekimenean Txorierri eskualdeko hainbat enpresak parte hartzen dute, EGAZ Txorierriren bitartez. 5 beka daude eskuragai eta Garapenek eskualdean eskaintzen dituen gainerako bekak kudeatzen ditu. Izena emateko epea eta hautatze-prozesua irekita egongo dira uztailaren 16ko 12:00ak arte. Bekek 10 hilabete iraungo dute gutxienez eta hilean 1.400 euroko finantzaketa jasoko da. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da 30 urte beteta ez izatea 2018ko urtarrilaren 1ean, eta Euskadin erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe, data horretan bertan. Gazteak irailetik abendura bitartean joango dira atzerrira. Iaz, merkataritzaren, ingeniaritzaren eta arkitekturaren arloko profilak zituzten eskualdeko zazpi pertsonak hartu zuten parte Global Training beketan EGAZen bitartez, eta praktika profesionalak egin zituzten Kolonbia, Polonia, Txile, Erresuma Batua, India eta...
Irailean, Hazilanen edizio berria, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatzeko

Irailean, Hazilanen edizio berria, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatzeko

Irailaren 17an jarriko da abian EGAZ Txorierrin Hazilan proiektuaren edizio berria. Konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatuko dira bertan, coaching tekniken eta metodologia berritzaileen bitartez (besteak beste, Lego Serious Play), goi-mailako prestakuntza duten 20 eta 44 urte arteko langabeak aktibatzeko asmoz. Ikastaroa % 50ean finantzatzen dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta 80 ordu izango ditu. Proiektuaren azken edizioan parte hartu duten pertsonak, eta prestakuntza otsailean eta martxoan osatu dutenak, praktikak egiten ari dira jada enpresa laguntzaileetan, hala nola Cramix eta Roxall enpresetan. Gainera, parte-hartzaile bat enpresa batean hasi da lanean kontratupean, eta beste batek Txorierri beka bat eskuratu du praktikak egiteko sei...