window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
550 pertsonak baino gehiagok aurkitu zuten lana 2017an EGAZ Txorierriren bidez, horien % 16k kontratu mugagabeekin eta lanaldi osoan

550 pertsonak baino gehiagok aurkitu zuten lana 2017an EGAZ Txorierriren bidez, horien % 16k kontratu mugagabeekin eta lanaldi osoan

495 pertsonak besteren konturaaurkitu zuten lana, eta 59k autoenpleguarenbidez; kontratuen artetik % 16 mugagabeak izan dira. Horren ondorioz, besteak beste, Txorierriko langabezia-tasa puntu erdi baino gehiago gutxitu da, % 8ra; Bizkaiko batez bestekoa % 13,08 da, eta Euskadikoa, berriz, % 11,9 (2017ko abenduko datuak, Eustat). 370 enpresak jo zuten Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzura profesionalen bila. Azaroan, EGAZ Txorierrik eskualdeko lehen enplegu-azoka egin zuen, eta 1.500 pertsona eta enpresen 16 stand bildu zituen. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, 554 pertsonari eman zien lana 2017an. Horien artetik 549k besteren kontura aurkitu zuten lana, eta 59k, berriz, autoenpleguaren bidez.EGAZ Txorierrik hautaketa-prozesuetako bitartekari gisa egin duen lanaren bidez sinatutako kontratazio horien % 16 mugagabeak eta lanaldi osokoak izan ziren. Enplegua sustatzeko ahalegin horrekin batera, EGAZ Txorierrik Txorierriko I. Enplegu Azoka antolatu zuen azaroan; 1.500 lagun bertaratu ziren enplegu bila edo ibilbide profesionala berriz bideratzeko ideiak hartzera, eta enpresen 16 stand jarri ziren.325 pertsonak eman zuten izena 26 bisita gidatuetako batean parte hartzeko, eta mahai-inguru bat ere egin zen 6 aditurekin. 2017 urtea itxi zenerako, eskualdean % 8ko langabezia-tasa zegoen; zifra hori 2016koa baino 0,68 puntu hobea da. Gainera, Txorierriko enplegu-tasa Bizkaiko batez bestekoa baino hobea da (2017an, % 13,07ko langabezia-tasa zegoen Bizkai osoan), baita Euskadikoa baino hobea ere (% 11,90, EUSTATen arabera). EGAZ Txorierrira hautagai bila jo zuten enpresek, batik bat, profil hauek eskatu zituzten: teknikariak eta profesional zientifiko eta intelektualak (% 21), eskulangileak eta manufaktura-industrietako eta eraikuntzako langile kualifikatuak (% 17), laguntzaileak (% 17), administrariak (% 14), oinarrizko langileak (% 12) eta zerbitzuetako langileak (% 12). Ildo horretatik, EGAZ Txorierrira hautagai bila jo zuten enpresak, nagusiki, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorekoak (% 26,03), manufaktura-industriakoak (% 24,61) eta adar profesional eta...
EGAZ Txorierrik eta Txorierri Valleyk doako aholkularitza juridikoa eskaintzen dute, SPRI eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko autonomoentzat, mikroenpresentzat eta ekintzaileentzat, “Inplantalariak” programaren bitartez

EGAZ Txorierrik eta Txorierri Valleyk doako aholkularitza juridikoa eskaintzen dute, SPRI eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko autonomoentzat, mikroenpresentzat eta ekintzaileentzat, “Inplantalariak” programaren bitartez

Maiatzean eta ekainean EGAZ Txorierrik (Txorierriko sustapen ekonomikoko zerbitzua) eta Txorierri Valley enpresen elkarteak doako aholkularitza teknologikoa eskainiko dute, SPRI eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskualdeko autonomoentzat, mikroenpresentzat (gehienez ere 10 langile) eta ekintzaileentzat honako alor hauetan: Sustapen Digitala (maiatzak 10), Enpresan gailu mugikorren aukerak baliatzea (maiatzak 24) eta Zibersegurtasuna (ekainak 13). “Inplantalariak” programaren barruan eskainiko dira aholkularitza-saio horiek. Inplantalariak programa beren egunerokoan teknologiak integratu nahi dituzten edozein enpresa-sektoretako pertsonentzat dago pentsatuta (merkataritza eta ostalaritzakoentzat izan ezik). Programak doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen die horiei guztiei, baita enpresari ondoen egokitzen zaizkion konponbide teknologikoen inplantazio (aholkularitza, hautaketa eta egokitzapena) pertsonalizatua eta praktikoa ere. Zerbitzu horiek diruz lagundutakoak dira erabat, eta ikuspegi berritzaile eta bereziki praktikoa dute. Aurreko edizioetan parte hartu duten enpresek hobetu egin dute beren maila teknologikoa, eta, horri esker, berehala eta nabarmen hobetu dituzte beren negozio-prozesuak. Gainera, horrek beren enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu die. Aurten, programak hiru aholkularitza mota eskainiko ditu, denak EGAZ Txorierriren egoitzan (Txorierri etorbidea 46, Berreteaga poligonoa, 13A pab., Sondika). Maiatzaren 10ean, 10:00etatik 14:00etara, ‘Mikroenpresaren sustapen digitala’ aholkularitza emango da, marketin digitaleko tresnei buruzkoa. Saio horretan, aholkatuko da nola ezagutarazi enpresa Interneten, nola iritsi ahalik eta bezero gehienengana kanal honen bitartez, eta nola fidelizatu bezero horiek sustapen-programa zuzenduen bidez. Maiatzaren 24an, berriz, ‘Gailu mugikorrak’ aholkularitza emango da, 12:00etatik 14:30era. Saio horretan, ikusiko da nola gailu mugikorrek negozioa arindu eta eraginkorrago bihur dezaketen. Azken aholkularitza, ekainaren 13an 10:00etatik 14:00etara egingo dena, ‘Mikroenpresarako zibersegurtasuna’-ri buruzkoa izango da. Saio horretan landuko da nola ezagutu eta nola sartu enpresan baliabide digitalen erabilera seguruago bihurtzen duten praktikak eta tresnak, informazioa segurtasunez partekatzeko eta segurtasunez nabigatzeko.     Parte hartzeko, aholkularitza bakoitzaren bezperako...
Hazilan egitasmoaren azken edizioko parte-hartzaileak hasi dira enpresetan praktikak egiten

Hazilan egitasmoaren azken edizioko parte-hartzaileak hasi dira enpresetan praktikak egiten

Otsailean eta martxoan, hainbat gaztek prestakuntza jaso zuten EGAZ Txorierrin, Hazilan egitasmoaren barnean. Prestakuntza horren helburua zen haien zeharkako gaitasunak hobetzea eta, batez ere, haien gaitasun pertsonalak identifikatzea eta indartzea; izan ere, curriculum akademikoan agertzen ez badira ere, garrantzitsuak dira enplegua bilatzeko garaian. Orain, prestakuntza-aldia amaitu ondoren, egitasmoari laguntzen dioten enpresetan praktikak egiteko eskaera egin zuten parte-hartzaileen % 80 horretan ari dira; besteak beste, Cramix eta Azti Tecnalia enpresetan. Gainera, parte-hartzaileetako bat kontratatuta sartu da enpresa batean, eta beste batek Txorierri Beka eskuratu du, bederatzi hilabetez praktikak egiteko. Ikastaro horren % 50 Europako Gizarte Funtsak finantzatu du eta beste % 50 EGAZ Txorierrik, eta Goi Mailako Heziketa Zikloa edo Unibertsitate Gradua egina duten 20 eta 44 urte bitarteko langabetuentzat antolatu da. Aldez aurreko prestakuntza 95 ordukoa izan zen, eta gaitasun pertsonalak identifikatu eta landu zituzten. «Zeure buruari buruz hausnartzen laguntzen dizute, baita gainerakoei ematen diezun irudiari buruz ere», azaldu zuten parte-hartzaileek prestakuntza-aldia amaitu ondoren.     Ildo horretan, gauzatutako jardueren artean, azpimarratzekoa da LEGO Serious Play-ren dinamiketako bat. Horren bidez, beren nortasuna eta helburuak osatu behar zituzten piezekin, eta ondoren «elkartu, zeinen gertu zeuden ikusteko». Motibazio- eta sormen-saio horiek dira Hazilan egitasmoaren oinarrietako bat, eta horien helburua da parte-hartzaileei laguntzea «beren trebetasunak indartzen eta praktikan jartzen».     Horrez gain, taldeko dinamikak ere nabarmendu zituzten. Dinamika horiei esker, elkarrekin hitz egin, elkar ezagutu eta «beldur eszenikoa galdu» dute. «Dinamikak baliagarriak izan dira elkar hobeto ezagutzeko eta geure burua ezagutarazten ikasteko; esaterako, minutu batean geure burua saltzen ikasi dugu, ‘speed-dating’ erako hitzorduetan bezala», azaldu zuten parte-hartzaileek. Asko eskertzen zuten, halaber, «lan-elkarrizketetan egiten diren galderen erakoak» landu izana.     Parte-hartzaileen...
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 19 enpresak Hazilan eta Global Training enplegua sustatzeko programen aurkezpenen batean parte hartu zuten martxoan

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 19 enpresak Hazilan eta Global Training enplegua sustatzeko programen aurkezpenen batean parte hartu zuten martxoan

Guztira, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko (Zamudion) eta Txorierriko beste udalerri batzuetako 19 enpresak parte hartu zuten martxoaren 9an Hazilan, Global Training eta Beka Txorierri enplegua sustatzeko programen aurkezpen-jardunaldian. Programa horiek Txorierriko Mankomunitateko Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Zerbitzuak (EGAZ Txorierri) kudeatzen ditu eskualdean.Jardunaldian, enplegu-programa horien xehetasunen berri eman zitzaien enpresei eta horietan parte hartzera gonbidatu zituzten, praktiketarako postuak eta bekak eskainiz. Informazio-jardunaldiaren ostean, bi enpresak beren nazioarteko proiektuak aurkeztu zituzten Global Training programan gazteak hartzeko, eta hiru enpresak bat egin dute Hazilan praktiken programan lankide ziren beste hiru enpresarekin.Gainera, hiru enpresak Beka Txorierri programako laguntzak eskatu dituzte 30 urte arteko Txorierriko herritar tituludunei praktikak eskaintzeko.   Global Training bekak Txorierriko Mankomunitatearekin batera Bizkaiko Foru Aldundiko Gaztedi Txorierri programaren bitartez Global Training beken programa aukeratu duten enpresek nazioarteko proiektuen zortzi hautagaitzaaurkeztu dituzte guztira.Programa hori Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du eta EGAZek Txorierriko pertsonen eta enpresen parte-hartzea kudeatzen du bertan. Enpresei proiektuak gauzatzeko aukera ematen diete eta, aldi berean, gazte profesionalak prestatzeko aukera eskaintzen du, parte hartzeko hautagaitza-prozesu bat gainditu ostean.  Hautagaitzak aurkeztu dituzten enpresek eta erakundeek 8 herrialdetako nazioarteko proiektuak aurkeztu dituzte. Hain zuzen, herrialde hauetarako: Amerika (Argentina, Txile, Kolonbia, Mexiko eta Peru), Asia (India) eta Europa (Frantzia eta Erresuma Batua).Proiektu horietan parte hartzeko, profesionalen profil hauek bilatzen dira: merkataritza, bide-ingeniaritzak, arkitektura, industria-ingeniaritza, ingeniaritza teknikoa, marketina eta kanpo-merkataritza. Global Training programaren helburua da 30 urte arte dituzten eta edozein profiletako unibertsitateko tituluak edo goi-mailako lanbide-heziketako tituluak dituzten langabe gazteak prestatzea, munduko edozein herrialdetan praktikak eginez harrera-erakunde gisa egitasmoarekin bat egin nahi duten enpresa eta erakundeetan.Enpresa eta erakunde horiek nazioarteko proiektuak sakontzeko edo garatzeko aukera dute, gazte profesionalen parte-hartzeari esker.Horretarako, Eusko Jaurlaritzak...