window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
1.500 gazte baino gehiago bertaratu dira Txorierriko lehen Enplegu Azokara

1.500 gazte baino gehiago bertaratu dira Txorierriko lehen Enplegu Azokara

Derioko Kultur Birika elkargune bilakatu da azaroaren 30ean lanpostu baten bila edo ibilbide profesionalaren norabidea aldatzeko asmoz bertaratu diren 1.500 gazterentzat eta hainbat sektoretako puntako 15 enpresa eta erakunderentzat. Zifra horiek erakusten dute Txorierriko lehen Enplegu Azoka oso arrakastatsua izan dela. Azoka honako hauek antolatu zuten: Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzua, Erandioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Txorierrin Enplegua eta Garapen Ekonomikoa sustatzeko Zerbitzua (EGAZ Txorierri). Gaztedi Bizkaia foru-programaren parte den ekimen honen helburua da enpresen eta lana bilatzen ari diren edo haien ibilbide profesionalaren norabidea aldatzeari buruzko informazioa jaso nahi duten gazteen arteko topaleku bat sortzea. «Enpresek prestakuntza egokia duten gazteak aurkitu nahi dituzte, enpresa horien etorkizuna bermatu ahal izateko», nabarmendu zuen Txorierriko Mankomunitateko buru Igotz Lópezek. Lópezek, gainera, azpimarratu zuen Azoka eskualdeko gazteen artean prestakuntza eta enplegua sustatzeko antolatuko diren ekimen ugarietan lehena izan zela. Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren bulegoko kide Jonatan Morenok azpimarratu zuen «Bizkaia aukeraz beteriko lurraldea» dela, eta era honetako jardunaldiak ezinbestekoak dira aukera horiek «ezagutarazteko». Azokan honako hauek ere parte hartu zuten: Alex Loustanau, Eskualdeko Enplegu Agentziako, EGAZ Txorierriko, zuzendaria; Esther Apraiz, Derioko alkate eta Behargintza Txorierriko burua, eta Izaskun Uriarte, Lanbideko lurralde-burua. Halaber, egunean zehar erakundeetako beste hainbat ordezkari ere bertaratuko dira: Lezamako alkate Jon Ander Aurrekoetxea; Derioko alkate eta EGAZ Txorierriko buru Esther Apraiz; Loiuko alkate Josu Andoni Begoña; Sondikako alkate Xabier Zubiaur, eta Larrabetzuko alkate Iñigo Gaztelu, besteak beste. Jardunaldiak agerian utzi zuen beharrezkoa dela prestakuntza lantzea, eta horixe adierazi zuten “Lan-merkatuaren analisia, sektore estrategikoak” izenburupean egin den mahai-inguruan. Honako hauek hartu zuten parte bertan: María Pascual de Zulueta, Basque Health Clusterreko managing director (kontseilari delegatua), Mario Bilbao...
Ekintzailetzari buruzko ikastaro bat eta sentsibilizazioari eta motibazioari buruzko tailer bat, Txorierrin ekintzailetza sustatzeko

Ekintzailetzari buruzko ikastaro bat eta sentsibilizazioari eta motibazioari buruzko tailer bat, Txorierrin ekintzailetza sustatzeko

Azaroaren 20tik 27ra bitartean, 20 pertsonak 30 orduko ikastaroetako batzuetan parte hartu dute EGAZ Txorierrin. Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren Foru Dekretuan adierazten zenez, ikastaro hori egin beharra zuten dekretu horretan aipatzen zen diru-laguntza eskuratzeko. Gainera, azaroaren 27tik ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio- eta motibazio-tailer bat hasi zen 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat. Ikastaroa abenduaren 1ean bukatu zen. Bi ikastaro horien bitartez, EGAZ Txorierrik ekintzailetza indartu nahi du eskualdean, eta sustatzaileei ahalik eta informazio nahiz laguntza profesional handiena eman nahi die euren negozio-ideiek arrakasta izan dezaten. Aholkularitza-lan globala Ekintzailetza-ikastaro hauen helburua da proiektuaren bideragarritasuna aztertzea, negozio-plana egitea aurrez aurreko tutoretzen bidez eta, gero, marketinaren, teknologiaren, administrazioaren, kontabilitatearen eta berrikuntzaren arloetan kudeatzeko beharrezko prestakuntza jasotzea. Horrela, sustatzaileek behar duten informazioa, metodologia eta laguntza profesionala jasoko dute euren enpresa-ideiak bideratzeko. Gainera, beste enpresa-errealitate batzuen berri izateak aukera ematen du ezagutza berriak eskuratzeko eta proiektuari aplikatzeko bestelako ikuspegi batzuk izateko; era berean, networkinga oso baliagarria da hutsetik abiatzeko. Helburua aholkularitza-lan global bat egitea da, eta lan horrek honako hauek barne hartuko ditu: ideia aztertzea, ekintzailetzarako gaitasunetan eta trebetasunetan prestakuntza jasotzea, forma juridikoa hautatzeko gidaritza jasotzea eta enpresa eratzeko eta martxan jartzeko izapideetan laguntza jasotzea. Gainera, ikastaroen bidez finantzaketa jasotzeko lehentasuna izango dute parte-hartzaileek, finantza-erakundeekin egindako hitzarmenen bitartez. Gainera, eskura dauden laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza ere jasoko dute. Horrez gain, enpresa-haztegi publikoetara errazago sartu ahal izango dira, eta gerora babesa lortu ahal izango dute enpresa sendotu eta handiagotzeko. Ekintzailetzari buruzko sentsibilizazioa eta motibazioa EGAZ Txorierrik eskualdeko ekintzailetza indartzeko egiten dituen ahaleginen harira, azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean ekintzailetzari buruzko sentsibilizazio- eta motibazio-tailer bat erin zen. Ikastaroak 25 orduko...