window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Azaroaren 30ean Txorierriko lehen Enplegu Azoka egingo da, 15 empresa eta erakunderekin baino gehiagorekin

Azaroaren 30ean Txorierriko lehen Enplegu Azoka egingo da, 15 empresa eta erakunderekin baino gehiagorekin

Datorren azaroaren 30ean, Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierrin Enplegua eta Garapen Ekonomikoa sustatzeko EGAZ Zerbitzuarekin batera, Txorierriko I. Enplegu Azoka antolatuko du Derioko Kultur Birikan. Horren helburua da enpresen eta lan bila ari diren edo ibilbide profesionalaren norabidea aldatzeari buruzko informazioa jaso nahi duten gazteen arteko topaleku bat sortzea. Goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte, gazteak zuzenean jarri ahalko dira harremanetan enplegua eskaintzen duten enpresa eta erakundeekin. Gainera, etengabeko prestakuntzari buruzko informazioa jasoko dute eta gaitasunak eta konpetentziak curriculumean nola txertatu ikasiko dute. Programazio guztia, azokaren webgunean ikus daiteke. Igotz López Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak eta Zamudioko alkateak emango dio hasiera egunari. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiaren bulegoko Jonatan Moreno, EGAZ Txorierri eskualdeko enplegu-agentziako zuzendari Alex Loustanau, Derioko alkate Esther Apraiz eta Lanbideren lurraldeko zuzendari Izaskun Uriarte ere bertan izango dira. Halaber, egun osoan erakundeetako beste hainbat ordezkari ere bertaratuko dira: Lezamako alkate Jon Ander Aurrekoetxea; Derioko alkate eta Behargintza Txorierriko buru Esther Apraiz; Loiuko alkate Josu Andoni Begoña; Sondikako alkate Xabier Zubiaur, eta Larrabetzuko alkate Iñigo Gaztelu, besteak beste. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko buru Igotz Lópezek gazteak animatu nahi ditu “enpresei galderak egitera eta enpresekin harreman zuzena izateko aukera aprobetxatzera”. “Txorierriko I. Enplegu Azoka aukera paregabea da merkatuan zeuen burua ezagutarazteko eta, aldi berean, eskualdeko erakundeek behar dituzten profil profesionalen berri izateko”, azpimarratu du; izan ere, ikusi duenaren arabera, “Txorierriko hainbat enpresak ez dituzte aurkitzen zenbait lan-eskaintza betetzeko moduko profilak”. Txorierriko I. Enplegu Azokan 17 stand egongo dira, bestek beste enpresa hauenak: ITP, Ingeteam, Matrici, NorayBIo/Histocell, ZTE, RDT Ingenieros, SGS, Ieteam, Iddtek, AGA eta Lontana. Erakunde hauek ere egongo dira: EGAZ Txorierri, Txorierriko...
Txorierriko gazteen 24 familiak parte hartu zuten BTEK jardunaldian, eskualdeak dituen lan-irteerei eta prestakuntza-eskaintzari buruzko orientazioa jasotzeko

Txorierriko gazteen 24 familiak parte hartu zuten BTEK jardunaldian, eskualdeak dituen lan-irteerei eta prestakuntza-eskaintzari buruzko orientazioa jasotzeko

Azaroaren 21ean, seme-alabak DBHko 3. eta 4. mailan dituzten Txorierriko 24 familiak parte hartu zuten BTEK jardunaldian, eskualdeak dituen lan-irteerei eta prestakuntza-eskaintzari buruzko orientazioa jasotzeko. Jardunaldiaren bidez, hezkuntza-ibilbidea hautatzeko laguntza eman nahi izan zaie. Gazteen politika integrala sustatu eta garatzeko “Gaztedi Bizkaia” programaren barruan antolatu da jardunaldia. Gaztedi Bizkaia programa, hain zuzen ere, Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuak, Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dute, eta Txorierriko Enplegu eta Garapen Ekonomikoko Zerbitzuarekin (EGAZ Txorierri) lankidetzan kudeatzen da. Jardunaldian honako hauek parte hartu zuten: Egaz Txorierriko gerente Alex Loustaunauk, eskualdeko enpresek gehien eskatzen dituzten prestakuntza-profilei buruz hitz egiteko; Politeknika Ikastegia Txorierri Koop. S.-ko koordinatzaile pedagogiko eta Ekintzailetzako arduradun Marivi Cuartangok, lanbide heziketako eskaintza azaltzeko; Esteban Laraudogoitiak (EHU/UPV), unibertsitateko ikasketen eskaintzari buruz hitz egiteko; Bizkaiko Teknologia Parkeko kooperazio eta zerbitzuen arloko Alex Urracak; eta Ainhoa Saenzek, hezkuntzaren arloko...