window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Hazilanen, goi-mailako prestakuntza duten pertsonentzako gaitasun pertsonalak indartzeko proiektuaren, beste edizio bat amaitu da

Hazilanen, goi-mailako prestakuntza duten pertsonentzako gaitasun pertsonalak indartzeko proiektuaren, beste edizio bat amaitu da

Hazilan Europako Gizarte Funtsaren eta EGAZ Txorierriren diru-laguntza jasotzen duen proiektu bat da, eta aste hauetan egin da EGAZ Txorierrin. Gaitasun pertsonalak indartzeko proiektu bat da, eta hainbat arlotako goi-mailako prestakuntza duten pertsonek parte hartu dute: haur-hezkuntza, arkitektura, zuzenbidea, ingeniaritzak… Horiek guztiak “ahalmen handiko pertsonak dira eta, batik bat, beren balioa praktikan jartzeko gogoa dute”. Kasu honetan, José María Bilbao (ITP Training Manager) jaunaren lankidetza izan da. Parte-hartzaileei beren buruak gainditzeko erronka egin die eta formatuaren helburuak berretsi ditu; “lan-merkatuaren aurrean, ekintzara konfiantzaz, segurtasunez eta ausardiaz igaro” behar da. Prestakuntza amaitu ondoren, parte-hartzaileak prest daude enpresetan programak eskaintzen dituen praktikak egiteko. Izan ere, programaren azken xedea da kalitatezko laneratzea lortzea. Hazilanek kontuan hartzen du “gaitasun pertsonal eta profesionalak” curriculumean ematen diren ezagutzak bezain garrantzitsuak direla. Horregatik, motibazio-saio, taldeko dinamika sortzaile eta berritzaile (‘Lego Serious Play’ bezalako metodologiekin) eta orientazio pertsonalizatuaren bitartez, prestakuntzak lagundu egiten dio pertsona bakoitzari bere ahalmen guztia...
EGAZek Gaztedi Bizkaia jarri du abian, gazteentzako ekintzak egitea eta gazteen enplegua sustatzea xede duen programa

EGAZek Gaztedi Bizkaia jarri du abian, gazteentzako ekintzak egitea eta gazteen enplegua sustatzea xede duen programa

Irailean abian jarri dira EGAZek Gaztedi Bizkaia programaren barnean gauzatuko dituen lehen ekintzak. Gazteriaren eta enpleguaren arloko programa hori Txorierriko Mankomunitateak abiarazi du Erandioko Udalarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera finantzatuta, eta horren barnean gazteentzako eta gazteen enplegua sustatzeko hainbat ekintza egingo dira, hala nola Ezagutu Aukeratzeko, Txorierri bekak, gaitasunak lantzeko tailerrak, nazioarteko bekak eta gazteak motibatzeko nahiz autoenplegua sustatzeko ekimenak. Programa horren barnean egingo da, halaber, Txorierriko lehenengo Enplegu Azoka; Derioko Kultur Birikan izango da, azaroaren 30ean. Enpresen eta beren lan-bizitza hobetzeko edo enplegua aurkitzeko asmotan dabiltzan gazteen arteko topagunea izango da. Bertan, gazteek eskualdeko prestakuntza-eskaintza ezagutzeko aukera izango dute eta han izango dira, besteak beste, IDDTEK Ingeniería bezalako puntako enpresen standak eta Parke Teknologikoko enpresen zenbait ordezkari. Mahai-inguru bat egitea ere aurreikusten da; bertan, enpleguaren etorkizuna landuko da, sektore jakin batzuen ikuspegitik (ingeniaritza, elikadura, bioteknologia…). Horrez gain, hilabete honetan jarri dira martxan Ezagutu Aukeratzeko programako jarduerak ere. Horien helburua da enpresen errealitatea gerturatzea Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleei, beren lan-etorkizunaren oinarri izango diren ikasketak aukeratzen laguntzeko. Eskualdeko 200 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte programa horretan, askotariko jardueretan: egonaldiak enpresetan bertako profesionalekin, enpresetarako bisitak, mahai sektorialak, profesionalen bisitak ikastetxeetara, etab. Programa horren barnean egingo da Btek jardunaldia ere, DBHko 3. eta 4. mailetako seme-alabak dituzten familiak orientatzea xede duena. Hala, eskualdeko prestakuntza- eta enplegu-eskaintza ezagutzeko aukera izango dute. Azaroaren 21ean egingo da eta lau hizlari izango dira bertan, bakoitza esparru batekoa: Lanbide Heziketa, unibertsitatea, enpresaren mundua eta enpleguaren mundua. Bestalde, EGAZ Txorierrik eskualdean kudeatzen duen Global Training programaren barnean, merkataritza, ingeniaritza eta arkitekturako profila duten zazpi pertsona praktikak egiten hasiko dira beste herrialde batean (Kolonbia,...