window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Hogei pertsonak hartu dute parte Egaz Txorierriren ekintzailetza-ikastaroetan

Hogei pertsonak hartu dute parte Egaz Txorierriren ekintzailetza-ikastaroetan

Hogei pertsonak hartu dute parte EGAZ Txorierrik, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak, maiatzaren 19tik 26ra bitartean antolatu dituen ikastaroetan. Horien helburua da parte-hartzaileen proiektuen bideragarritasuna aztertzea, aurrez aurreko tutoretzen bidez negozio-plan bat egitea eta aurrerago negozio hori kudeatu ahal izateko behar duten prestakuntza ematea (marketina, teknologia, administrazioa, kontabilitatea eta berrikuntza). Prestakuntza-saio horien helburua da “sustatzaileei beren enpresa-ideiak bideratzeko behar duten informazioa, metodologia eta laguntza profesionala ematea”. Gainera, EGAZeko kideek adierazi dutenez, “beste enpresa-errealitate batzuk aztertzeak norberaren proiektuari aplikatzeko ideia eta ikuspegi berriak ematen ditu; gainera, networking-a oso erabilgarria da hutsetik hasteko”. Programan zehar, “aholkularitza-lan orokorra egiten da parte-hartzaileekin: ideiaren analisia, gaitasunen eta ekintzailetzarako trebetasunen arloko prestakuntza, forma juridikoa aukeratzeko orientazioa, lehentasunezko finantzaketa lortzeko laguntza (finantza-erakundeekin akordioak eginez), eskuragarri dauden laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza, enpresa-haztegi publikoetara sartzeko laguntza eta, azkenik, enpresa finkatzeko eta zabaltzeko laguntza”. Ikastaroa 30 ordukoa da eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2017ko otsailaren 28ko 15/2017 Foru Dekretuak zehazten duen moduan, nahitaezkoa da bertan zehaztuta datorren diru-laguntza jasotzeko. 40 enpresa-ekimen 2016an Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak 40 enpresa-ekimen gauzatzen lagundu zuen 2016an; gaur arte, enpresa horiek 59 enplegu sorrarazi dituzte. Proiektu horietarako 1.394.380 inbertitu behar izan ziren, eta 953.350 euroko finantzaketa lortu zen, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europako Gizarte Funtsak enplegua sustatzeko asmoz emandako laguntza publikoei esker. Geuk eginiko estatistiken arabera, hau da eskualdeko ekintzaileen profil nagusia: 35 eta 45 urte arteko gizonak, erdi- edo goi-mailako ikasketak dituztenak; horien atzetik daude 36 eta 45 urte arteko emakumeak, horiek ere erdi- edo goi-mailako ikasketadunak. Egaz Txorierri-k helburu gisa du eskualdeko enplegua eta laneratzea sustatzea. Horretarako, hainbat ekimen gauzatzen ditu,...
‘Ereiten Zamudio’ prestakuntza-programaren beste edizio bat jarriko dute abian, udalerriko langabeak enpresen beharrekin lotzeko

‘Ereiten Zamudio’ prestakuntza-programaren beste edizio bat jarriko dute abian, udalerriko langabeak enpresen beharrekin lotzeko

Datorren maiatzaren 23an jarriko da martxan ‘Ereiten Zamudio’ prestakuntza-programaren edizio berria. Zamudioko Udalak sortu du programa, Egaz Txorierri Mankomunitateko enplegu-zerbitzuarekin eta IE Team-ekin lankidetzan, eta FPK enpresaren (Batz taldea) laguntzarekin. Programaren helburua da pertsonen gaitasuna eta balioak “aktibatzea”, enpresek dituzten beharrekin lotzeko, enplegua lor dezaten. Hala, programak prestakuntza emango die herriko langabeei, enpresetan gehien eskatzen dituzten gaitasun sozialak, trebetasun profesionalak, balioak eta jarrera pertsonalak gara ditzaten; horrek enplegua aktiboki bilatzeko erraztasunak emango dizkie. “Denok daukagu balioa”, nabarmendu du programaren arduradun Susana Vidal Hornesek. Horrez gain, adierazi du honelako ekintzak oso baliagarriak direla alderdi horiek aktibatzeko eta jendeak ulertzeko “lan bila atera behar dela”. “Konponbidea ez da etxean zain geratzea, telefonoak noiz joko; lekuetara joan behar da eta barruan dugun potentziala atera. Hutsune bat dugula ikusi behar dugu, denok baitugu ahalmena eta potentziala”, azpimarratu du. Helburu horrekin eta enpresen benetako beharrei erreparatuz sortu zen ‘Ereiten Zamudio’, gaitasunak garatzeko eta enplegua bilatzeko gaitzeko programa bat, azken xede gisa Zamudioko enplegagarritasuna hobetzea duena. Hainbat saioren bidez, enpresek asko baloratzen dituzten zenbait gaitasun indartuko dira programan, hala nola erabakiak hartzeko ahalmena, gatazkak konpontzekoa, sormena, denboraren kudeaketa eta lehentasunak ezartzeko ahalmena. Horrez gain, beste zenbait gaitasun eta trebetasun ere landuko dira: besteak beste, enpatia, lidergoa, entzute aktiboa, komunikatzeko gaitasuna eta talde-lana. Eta hainbat jarrera garrantzitsu ere indartuko dira: jarrera egokia, estresaren kontrola, lasaitasuna… Izena-emateko, helbide honetara jo behar...

BEHIN BETIKO ZERRENDAK Derioko Udala Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa 2017. urterako

BEHIN BETIKO ZERRENDAK Udal estrategia ekonomia eta enplegua sustatzeko 2017ko Enplegu Plana Onartu dela 2017. urterako Derioko Udaleko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa. Onartutako programa horren arabera, bost lanpostu kontratatuko dira: 3 peoi-lanpostu (zerbitzu espezialistak) 2 lanpostu administrari laguntzaile gisa Eskabideak aurkezteko epea, 2017ko maiatzaren 19ra arte izango da. Bestalde, progamaren arabera, kontratatzeko 5 diru-laguntza eskainiko zaie enpresei, kontrataturiko pertsona bakoitzeko 2.000,00 eurokoa. “Enpresak parte hartzeko eskaera” aurkezteko epea, 2017ko azaroaren 1era arte izango da, betiere laguntza jaso dezakeen kontratazioa egin aurretik. Argibide gehiago nahi izanez gero, Egaz Txorierrira jo dezakezu, 944 563 370 telefonoan. Bandoa Oinarriak eta deialdia Ekonomiaren sustapenaren eta enpleguaren arloko udal-estrategia 2017ko Enplegu Plana I. eranskina -Eskaeraren eredua II., III., IV., V., VI., VII., VIII. eta IX. eranskinak 2017.ko Behin Behineko zerrenda Oinarrietako eta deialdiko akatsen zuzenketa Behin betiko...