window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Nazioarteko 21 proiektuk hautagaitza aurkeztu dute Egaz Txorierrin, Global Training beketan parte hartzeko

Nazioarteko 21 proiektuk hautagaitza aurkeztu dute Egaz Txorierrin, Global Training beketan parte hartzeko

Txorierriko Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak (EGAZ Txorierri) nazioarteko 21 proiekturen hautagaitzak jaso ditu hainbat enpresatatik, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen 2017ko Global Training Nazioarteko Beken programan parte hartzeko. Onesten diren hautagaitzek beren proiektuak gauzatzeko aukera izango dute, eta, horri esker, proiektu bakoitzean parte hartzeko hautatuko diren gazte profesionalek prestakuntza jaso ahal izango dute. Enpresek eta erakundeek honako hamar herrialde hauetan aurkeztu dute nazioarteko proiektuetarako hautagaitza: Afrika (Aljeria), Amerika (Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguay), Asia (India) eta Europa (Frantzia eta Erresuma Batua). Proiektu horietan parte hartzeko, arlo hauetako profesionalak behar dituzte: merkataritza, bide-ingeniaritza, arkitektura, ingeniaritza industriala, ingeniaritza teknikoa eta marketina eta kanpo-merkataritza. Global Training programaren helburua da lanik gabe dauden eta edozein profiletako unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urte bitarteko gazteak trebatzea, aukera emanez munduko edozein herrialdetan harrera-erakunde gisa bat egin nahi duten enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko. Enpresa horiek, bestalde, aukera dute beren nazioarteko proiektuak sakontzeko eta garatzeko, gazte profesionalen parte-hartzeari esker. Lan hori egin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak oso-osorik ordaintzen ditu bekari dagozkion sei hilabeteak, eta Egaz Txorierrik enpresen eskura jartzen ditu goi-mailako kualifikazioa duten, hizkuntzak dakizkiten eta, batez ere, gogoa eta ilusioa duten...
Hogei pertsonak hartu dute parte autoenplegurako eta enpresak sortzeko ikastaroan

Hogei pertsonak hartu dute parte autoenplegurako eta enpresak sortzeko ikastaroan

Hogei ekintzailek jaso dute formakuntza-ikastaroa martxoaren 13tik 20ra Egaz Txorierriko instalazioetan, 2017ko otsailaren 28ko 15/2017 Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretuak onesten dituen laguntza berrietan jasotakoa. Dekretu horrek, langabezian edo bazterkeria-arriskuan dauden pertsonek enpresa txikiak eta autoenplegu-proiektuak sortzea eta martxan jartzea babesten du. Astebetez, hainbat gai landu dituzte, hala nola bideragarritasun-plana, merkatu desberdinen egoera, lehiakideen analisia, finantzazio-bilaketa eta abar. Ikastaro hori ezinbestekoa da foru-dekretuan jasotzen diren laguntzak eskatu ahal izateko. Egaz Txorierri Ekintzailetza Zerbitzuak maiatzaren bigarren hamabostaldian antzeko beste ikastaro bat eskaintzea aurreikusten du. Informazio gehiago:...
Berrikuntza elektrikoaren erdian, Lemoako Ormazabal instalazioan

Berrikuntza elektrikoaren erdian, Lemoako Ormazabal instalazioan

Eremu batean makina batzuek xaflak mozten dituzte era automatizatuan, eta mozketa bakoitza banatuta uzten dute. Beste batean, laser bidezko galdaketa-prozesua egiten da. Beste eremu batean, programatutako galdaketa. Eta, prozesu horren guztiaren amaieran, amaierako produktuari kalitate-proba bat egiten zaio, zamalanen eremuan egiten den amaierako paketatzeraino. Ormazabal enpresak aurtengo martxoan bere 50. urteurrena ospatzen du; enpresaren Lemoako instalazioa sektore elektrikoko berrikuntzetara eta irtenbide fidagarriak ematera zuzenduta dago. Politeknika Ikastegia Txorierriko batxilergoko hogei bat ikaslek instalazioak bisitatu zituzten, eta helburu hori lortzeko nola lan egiten duten ikusi ahal izan zuten. Bisita hori Txorierri Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuaren “Ezagutu Aukeratzeko” programan jasota zegoen, EGAZ Txorierrik kudeatzen duena; bisitan zehar ikasleek instalazioak gertutik ikusi, bertako langileen lan-profila nolakoa den ezagutu eta, gainera, egunero nola lan egiten duten ikusi ahal izan zuten. Marketing Globala eta Salmenta Estrategiak Saileko Javier Benito eta Jesús María Lodeirok Lemoako instalazioetan barrena eraman zituzten. Instalazioak bi jarduera nagusi ditu: xaflen transformazioa eta mozketa, eta muntaia-kate elektronikoa. Bisitan zehar lan nagusiak nola egiten dituzten ikusi ahal izan zuten. “Ezagutu Aukeratzeko” programa lan-mundua nolakoa den bertatik bertara ikusarazteko helburuarekin jaio zen, eta ikasleei egiazko esperientziak erakusten dizkie, etorkizunean ikasketa-arloko erabakiak horretan oinarrituta har ditzaten. Gainera, programa horrek eskualdeko enpresekin lan egiten du, eta enpresok lanaren eta ikasketen arloko orientazio-jardunaldietan parte hartzen dute ikastetxeetan. Horrela, DBHko bigarren zikloko eta batxilergoko ikasleek zuzenean ezagutu dezakete enpresa-munduko errealitatea eta horretarako prestatzeko modurik...
Politeknika Ikastegiko ikasleak, Euskotrenen instalazioetan: ‘Prestakuntza oso garrantzitsua da’

Politeknika Ikastegiko ikasleak, Euskotrenen instalazioetan: ‘Prestakuntza oso garrantzitsua da’

Nola egiten da tren baten azterketa? Nola egiten dira errodaduren mantentze-lanak? Nola aldatu dira trenbideetatik zirkulatzen duten unitateak? Nola bermatzen da segurtasuna katenariak 1.800 volteko tentsioa duenean? Zein lanbide-profilek lan egiten dute trenbide-garraioko enpresa batean? Martxoaren 9an, Politeknika Ikastegiko batxilergoko 1. mailako hogei bat ikaslek galdera horien eta beste askoren erantzunak ezagutzeko aukera izan zuten, Euskotrenek Lebarion dituen instalazioetara egin zuten bisitan. Ekimen hori Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuaren “Ezagutu Aukeratzeko” programaren barruan sartzen da eta EGAZ Txorierrik kudeatzen du. Bisitari esker, ikasleek instalazioak zuzenean ikusi, bertan lan egiten duten pertsonen lanbide-profila ezagutu eta eguneroko lana nola garatzen den aztertzeko aukera izan zuten. “Ekimena oso ondo dago; izan ere, enpresan denbora asko ez badaude ere, parte-hartzaileek norantz jo ikus dezakete”, azpimarratu du Lebarioko lantegi mekanikoko buruak, Gorka Beriainek. Hura izan zen bisitan zehar instalazioen nondik norakoak azaldu zituen profesionaletako bat. Halaber, adierazi zuen bere garaian aukeratu behar izan zuenean, berak ere eskertu zuela enpresen gertuko ezagutza izatea. Eta helburu horrekin berarekin sortu zen “Ezagutu Aukeratzeko” programa: gazteei lan-munduarekiko harreman zuzena emateko, beren etorkizun akademikoari buruzko erabaki oinarridunak har ditzaten. Programan eskualdeko zenbait enpresek parte hartzen dute; eta ikastetxeetan orientazio-jardunaldietan parte hartzeaz gain, beren ateak irekitzen dituzte, DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleek zuzenean ezagut ditzaten enpresa-errealitatea eta horretarako prestatzeko modua. Bisita horietan, gazteek zalantzak argitu eta galderak egin ditzakete. Martxoaren 9ko bisitan egindakoen artean, lanbide-ibilbideari buruzkoak nabarmendu ziren. Euskotrenen kasuan, sartzeko modua oposizio askeen bidez da. Hala ere, lantegiko buruak honako hau azpimarratu zuen “onena prestakuntza jasotzea da, lanpostu hobea izateko”. “Gero eta prestakuntza hobea izan, orduan eta lanpostu hobea izateko aukera dago. Horregatik beti esaten diegu ikasleei prestakuntza oso...
Bilboko Ganberak eta Txorierriko Mankomunitateak enplegua eta enpresa-jarraitutasuna sustatzen dute

Bilboko Ganberak eta Txorierriko Mankomunitateak enplegua eta enpresa-jarraitutasuna sustatzen dute

Bilboko Ganberak, Egaz Txorierrik eta Txorierry Valley-k lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, BERRIZ ENPRESA programa sustatzeko Txorierriko enpresen eta ekintzaileen artean. Hitzarmena Bilboko Ganberako idazkari nagusi Juan Carlos Landetak, Egaz Txorierriko gerente Alejandro Loustaunauk eta Txorierri Valleyko presidente Francisco Piedrak sinatu dute. BERRIZ ENPRESA Eusko Jaurlaritzaren egitasmo bat da, Euskal Herriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta ostatuaren sektoreetako enpresei begirakoa. Hain zuzen ere, enpresen jarraitutasuna eta hazkuntza bultzatzen ditu, eta, aldi berean, martxan dauden negozioak erosteko aukera ematen die ekintzaileei. Egaz Txorierri Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak ikaskuntza-prozesuan lagunduko die programan parte hartzen dutenei, haien ideiaren bideragarritasuna aztertuz, negozio-plana eginez, prestakuntza emanez edo jarduera abian jartzeko diru-laguntzak eskura ditzatela ahalbidetuz. Txorierri Valley Enpresen Sustapenerako Elkarteak ahalegina egingo du enpresak eskualdatzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren programa hau ezagutarazi eta bultzatzeko. Bestalde, Bilboko Ganberak erosleari eta saltzaileari lagunduko die eskualdatze-prozesu osoan, ondo antolatuta eta planifikatuta egin dadin. Zehazki, beren negozioa saldu nahi duten pertsonei salmenta prestatzen lagunduko die; horretarako, salmenta-dosier bat egingo du, haien negozioa baloratuko du, erosleak bilatuko ditu eta eskualdatzea ixteko aholkularitza emango die. Negozio bat erosi nahi duten pertsonei, berriz, salgai dauden negozioak aztertzen lagunduko die, ikuspegi guztietatik: legeak, ekonomia- eta finantza-kudeaketa, bideragarritasun ekonomikoa, etab. Horrez gain, enpresa-plan bat egingo die eta aholkularitza emango die eskualdatzearen azken fasean eta negozio berria abian...