window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Eskerrak emateko bideoa. ‘Ezagutu aukeratzeko’ programa

Eskerrak emateko bideoa. ‘Ezagutu aukeratzeko’ programa

EGAZ Txorierritik, Txorierriko Mankomunitatearen Sustapen Ekonomikoko Zerbitzutik, eskerrak eman nahi dizkiegu ‘Ezagutu aukeratzeko’ programaren azken edizioan parte hartu duten enpresa, erakunde, profesional eta ikasleei, hilabete hauetan egin dizkiguten ekarpenengatik. 2009an Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuak abian jarri zuenetik (Txorierriko Politeknika Ikastegiaren eta Txorierri Institutuaren laguntzarekin), gero eta gehiago dira proiektuarekin bat egiten duten pertsona eta erakundeak. Zehazki, aurten, 147 ikaslek, 30 familiak eta 54 erakunde laguntzailek parte hartu dute; horiei esker 88 gaztek egun bateko egonaldia egin ahal izan dute enpresetan, lan-munduko erronkak bertatik bertara bizitzeko. Bisitak enpresetara, jardunaldiak familiekin, lan-munduan bizitako esperientzia pertsonalei eta beren enpresek eskatzen duten profilari buruz hitz egiteko ikastetxetara joaten diren profesionalak… Jarduera horiek dira lan-orientaziorako programa honek urtez urte arrakasta izaten jarraitzea bermatzen dutenak. Eskerrak emateko, 2016ko esperientziak jasotzeko prestatu dugun bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu. Eskerrik...
ZIV elektrizitate-enpresak aldaketetara egokitzearen garrantzia nabarmendu du Ezagutu Aukeratzeko programako mahai sektorial batean

ZIV elektrizitate-enpresak aldaketetara egokitzearen garrantzia nabarmendu du Ezagutu Aukeratzeko programako mahai sektorial batean

ZIV elektrizitate-enpresako neurketa-sistemen arloko arduradun Begoña Aranzabek ‘Ezagutu Aukeratzeko’ programaren barneko mahai sektorial batean hartu du parte, Politeknika Ikastegia Txorierrin. Batxilergoko 1. mailako 48 ikasleri adierazi die lan-munduan oso garrantzitsua dela malgua izatea, aldaketetara egokitzeko. Bere esperientzia oinarri, Aranzabek ondo daki enpresaren egunerokoan beharrezkoa dela egokitzen jakitea. ZIV enpresa duela 24 urte sortu zuten profil profesional desberdinetako 15 pertsonak. Berriki, 115 herrialdetan lan egiten duen Saudi Arabiako enpresa-talde batean sartu da. Aldaketa handia da, baina duela urte batzuk ere beste halako egoera bat bizi izan zuen; izan ere, Indiako enpresa-talde batek xurgatu zuen, eta langileek bat-batean ingelesa erabiltzen hasi behar izan zuten beren lanean. Aranzabek Telekomunikazioetako Ingeniaritza ikasi zuen, eta Politeknika Ikastegia Txorierriko ikasleei esperientzia horiek eta ZIV enpresaren eguneroko lanaren beste zenbait xehetasun kontatu dizkie. Parte hartu duen mahai sektoriala ‘Ezagutu Aukeratzeko’ programan sartzen da. Programa hori, hain zuzen, gazteei etorkizunerako erabakiak hartzen laguntzeko sortu zen, lan-mundua zuzenean ezagut dezaten ahalbidetuz. Horretarako, eskualdeko hainbat enpresaren laguntza dauka. Horiei esker, ikastetxeak inguruneko jarduera ekonomikoaren errealitatera gerturatzen dira, eta ikasleek erakundearen historiari, xedeari, ikuspegiari, jarduerari, egiturari eta politikari buruzko xehetasunak ezagutzen dituzte, baita enpresa horiek bilatu ohi dituzten gaitasunak eta profil profesionalak ere. Oraingoan, ikasleek Zamudioko Parke Teknologikoan dagoen ZIV enpresa ezagutzeko aukera izan dute. Aranzabek enpresak merkaturatzen dituen askotariko produktuak aipatu ditu: sare elektrikoa hobetzeko ekipo elektronikoak, azpiestaziorako ekipamenduak eta goi-tentsiotik erdi-tentsiora igarotzeko transformadoreak, etxeetarako kontagailu adimendunak, auto elektrikoetarako kargagailuak, etab. Bestalde, enpresaren balioei buruz hitz egin du; besteak beste: etengabeko berrikuntza, bizkortasuna (aldaketetara egokitzeko gaitasuna), hobetzeko gogoa eta hornitzaile nahiz bezeroekiko lankidetza (proiektuaren parte bihurtzen...