window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Txorierriko 31 herritar izan ziren Btek 2016 jardunaldian

Txorierriko 31 herritar izan ziren Btek 2016 jardunaldian

Abenduaren 13an egin zen Btek 2016 jardunaldia, Ezagutu Aukeratzeko programaren barruan. Programaren helburua da Txorierriko Mankomunitateko ikasleei beren etorkizun akademikoa aukeratzeko behar duten informazioa ematea.   Ezagutu Aukeratzeko programak ikasleentzako hainbat jarduera barne hartzen ditu, baina Btek jardunaldia gurasoentzat da; izan ere, haien rola funtsezkoa da seme-alabei laguntzeko eta aholkuak emateko. Hain zuzen ere, hiru alderdiri buruzko informazioa jaso zuten: heziketa-zikloak, unibertsitatea eta enplegua. Mankomunitateko Gazteria Saileko teknikari Fernando Gardeazabalek eman zion hasiera jardunaldiari, eta haren atzetik Ezagutu Aukeratzeko programaren koordinatzaile Isabel Pintor aritu zen; azken horrek programa jendaurrean aurkeztu zuen. Politeknika Ikastegia Txorierriko orientatzaile pedagogiko Ainhoa Sanzek ikasleek beren ikasketetan har ditzaketen askotariko bideak azaldu zituen. Politeknika Ikastegia Txorierriko ekintzailetza-arduradun Marivi Cuartangok, berriz, bide horietako bakoitzeko zikloen eta lan-irteeren berri eman zien. Esteban Laraudogoitiak, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako enpresekiko harremanetako eta komunikazioko zuzendariordeak, unibertsitateko eskaintzari buruz hitz egin zuen, eta eskualdeko Tokiko Garapen eta Enplegu Agentziako zuzendari Alex Loustaunauk eman zion amaiera jardunaldiari, lan-eskaintzari buruz hitz eginez. Gaur egungo gazteen langabezia-tasa altuak arriskuan jartzen du euren etorkizuna; hori aintzat hartuta, arazo horri aurre egiteko funtsezko hiru alderdi hauek landu zituzten jardunaldian: zertan garen onak jakitearen garrantzia, gaitasun pertsonalen eta profesionalen garapena eta hainbat hizkuntza ezagutzeko beharra. Jardunaldiari amaiera emateko, bisitaldia egin zuten Btek zientziaren interpretazioaren museora, bertako zuzendari Xabier Díazek...
Egaz Txorierriren aholkularitzarekin sortutako enpresen % 97k martxan jarraitzen dute

Egaz Txorierriren aholkularitzarekin sortutako enpresen % 97k martxan jarraitzen dute

“Negozio-ideia ona izatea ez da nahikoa arrakasta ziurtatzeko; lantzea bai, ordea”. Horiek dira Iñigo Mazok, Egaz Txorierriko sustapen ekonomikoko teknikariak, esandako hitzak. “Zenbat eta gutxiago inprobisatu, orduan eta gaitasun handiagoa izango dugu enpresaren egunerokotasunerako”, dio. “Nahiz eta krisi ekonomikoaren ondorioz ekintzailearen profila aldatu den (langabezian dauden pertsonak gehienbat, prestazio ekonomikorik dagoeneko ez dutenak eta besteren kontura merkatuan lekurik aurkitzen ez dutenak), ekintzailetzaren datuak positiboak dira”, dio Iñigok. Urtea ixteko hilabete falta da, eta Txorierrin eratutako enpresetan % 12ko gorakada izan dugu; Espainiako estatuko batezbestekoa baino nabarmen gorago gaude (estatuko batez bestekoa % 1,8 eta % 5,5 bitartean dago, ekintzailetza korporatiboan eta indibidualean). Baita Euskadiko batezbestekoa baino gorago ere (bertan, % 2,1 eta % 5,8 bitartean dago). Gainera, Egaz Txorierriren aholkularitzarekin sortutako enpresen % 97k martxan jarraitzen dute 3 urte geroago. Horrek gainditu egiten du enpresa berriaren batez besteko bizitza-zikloa, 2 urtekoa baita.   Datu horien arrakasta ideia sakon lantzean datza. Ideia aztertzea, hura abian jartzeko kostuak eta denbora baloratzea, merkatua aztertzea, eta baita ahultasunak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak ere. Hori guztia egin behar da zehazteko proiektua bideragarria den, bai teknikoki bai ekonomikoki, eta abian jarritako enpresen segimendu-lana egiteko.   Ekintzailetzako ikastaroek lanbide-proiektuen lehen urratsak errazten dituzte Egin ohi ditugun ekintzailetzako ikastaroen helburua da proiektuaren bideragarritasuna aztertzea, negozio-plana egitea aurrez aurreko tutoretzen bidez eta, gero, marketinaren, teknologiaren, administrazioaren, kontabilitatearen eta berrikuntzaren arloetan kudeatzeko beharrezko prestakuntza jasotzea. Ikastaro honen edizio berrian 17 pertsonak parte hartu dute; azaroaren 21etik 28ra egin da. Enpresari eta horren kudeaketari buruzko ezagutzak jaso dituzte, 30 orduko taldeko saioen bidez. “Beste enpresa-errealitate batzuk ezagutzeak ahalbidetzen du ezagutza berriak eskuratzea eta proiektuari aplikatzeko ikuspegi desberdinak izatea; era berean, networkinga oso baliagarria da hutsetik abiatzeko”,...