window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Mupsic: gozatu, musika ikasteko eta sentitzeko

Mupsic: gozatu, musika ikasteko eta sentitzeko

Esaten dute bizitzan arrakasta lortzeko nahikoa dela zenbait osagai izatea: talentua, jarraikitasuna, koherentzia eta pasioa, pasio handia. Ander Bilbaorekin goiz bat igaro dugu, eta, horren ondoren, ez dugu zalantzarik: MUPSIC geratzeko etorri da. Sortzaileak osagai horietako bakoitzaren dosi handiak ditu. Derioko bere zentroan hartu gaitu Anderrek; musikaren prestakuntza- eta garapen-zentro bat da, eta bertan, bere bi pasio handiak batu ditu: musika eta giza jokabidea. Zentro horretan, gainera, musika “jotzen irakatsi” ez ezik, musika ulertzen eta interpretatzen ere irakasten da. Zentroak ez ditu artistak bilatzen; aitzitik, musika jotzen goza dezaten bilatzen du, musikaz elika daitezen, teknika hobetu dezaten eta “musikaren matematikak uler ditzaten”. MUPSICen metodologia ikaskuntzaren psikologian oinarritzen da; izan ere, sortzaileak azaldu digunaren arabera, pertsona bakoitzak desberdin entzuten eta interpretatzen du musika, eta denok gara musika-gaitasunak garatzeko gai; horrek adore gehiago ematen du. Guztiz okerra da pentsatzea norbaitek ez duela musikarako balio. MUPSICen ikasgeletan edozein motatako pertsonak aurki ditzakegu: oso ondo jotzen dutenak eta beren teknika hobetu nahi dutenak, musikan hasi berri direnak eta ideiarik ez dutenak… Lehen egunetik gitarrarekin hasten dira. Ahalik eta modu oinarrizkoenean hasten dira akordeak eta afinazioa ikasten, musikan gauzak nola egiten diren ikasten. Lehenbizi jo eta gero ikasi, talentua mugatzen duten eskema arautuetatik ihes eginez. Hori dela eta, musikaren prestakuntza- eta garapen-zentro hau pertsona bakoitzera eta haren behar espezifikoetara egokitzen da. Garrantzitsuena da bakoitzak musika nola interpretatzen duen ikustea eta, hala, hautematea zer den gertatzen dena, zein diren pertsona horren erraztasunak eta zailtasunak eta horren gainean lan egitea. Horretarako, pertsonen bilakaerara ondoen egokitzen den metodologia bilatzen da. Ander oso pozik dago MUPSICekin. Urruti ikusten ditu jada garai batean familiak eman zion babesa edo Egaz...
2016ko Eskualdeko Enplegu Planak, Txorierri-ko kontratazio berriak

2016ko Eskualdeko Enplegu Planak, Txorierri-ko kontratazio berriak

2016ko Eskualdeko Enplegu Planaren helburua da lan-munduan sartzeko arazoak dituzten eta bazterkeria-arriskuan dauden langabeei lanean hasteko erraztasunak ematea. Enplegu Planak 39 kontratazio eskainiko ditu guztira Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako, Zamudioko eta Erandioko udaletan, eta bost kontratazio sortzeko bost laguntza emango dizkie Txorierriko enpresei. Eskualdeko Enplegu Planak hiru jarduketa-ildo ditu: Enpleguaren sustapena, Kontrataziorako laguntza eta Enpleguan eragina izango duten tokiko garapen-ekintzak. Planak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza izango du, 377.451,73 €-koa, eta, horrez gain, udal guztiek ekarpena egingo diote, guztira 94.488,94 €-koa. Eskualdeko enplegua sustatzeko proiektu hau Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Txorierri eskualdea osatzen duten zazpi udalerrietako edozeinetan bizi diren langabeei dago zuzenduta; alabaina, hauentzat dago pentsatuta nagusiki: diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, 35 urtetik beherakoak, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda sei hilabete baino gehiago daramaten 45 urtetik gorakoak, 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak edo bazterkeria-arriskuan daudenak. Kontratazioak Egaz Txorierrik kudeatuko ditu eta mailakatuta egingo dira, urritik aurrera; kontratu bakoitza dagokionean amaituko da, beranduenez 2017ko maiatzaren 31n. Udalek zehaztuko dituzte kontratatuko pertsonek egin beharreko lanak eta zereginak, eta eskatzaileak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea eta Erandioko Udala dira. Hasierako partida 481.940,67 €-koa izango da. Egaz Txorierriko gerente Alex Loustaunauk azaldu duenez, Txorierri haraneko langabezia-tasa Euskadikoa baino baxuagoa da (% 9,56koa 2015ean), baina, hala ere, ezin dugu ahaztu krisiaren aurretik % 4 ingurukoa zela. Ezin ditugu alde batera utzi, halaber, zailtasun bereziak dituzten sektoreen langabezia-tasak. Emakumeen langabezia-tasa, esaterako, % 14,9koa da Euskadin, gizonena baino puntu bat gehiagokoa; eta gazte aktiboena % 31,8koa. Erakundeetatik kontratatzen laguntzeko eta enplegua sustatzeko politika horiek lagungarriak dira aipatutako langabezia-tasak murrizteko.  Horren jakitun da Egaz Txorierri, aukeraketa-prozesuetako agente bitartekaria baita. 2015ean, hainbat enpresak eta pertsonak enplegua...