window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
“Urtero milioi bat euro inbertitzen dugu talentua bilatzeko”

“Urtero milioi bat euro inbertitzen dugu talentua bilatzeko”

ELKARRIZKETA PDF DESKARGATZEA RDT Ingenieros enpresak, talentu espezializatua bilatzeko bizkortasunari esker, mundu osoko firma handiak ditu bazkideen artean, eta hazkuntza handiena duten Europako enpresetako bat da. Laguntza teknikorako ingeniaritza-enpresa horrek, soilik hamar urterekin, 36 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen 2015ean; orain, beste egoitza bat ireki berri du Casablancan (Maroko), Bilbokoari, Madrilgoari, Bartzelonakoari, Erresuma Batukoari eta Mexikokoari batzeko. “Sare oso dibertsifikatua antolatuz gero, sektore batek behera egitean gainerakoek ez dute behera egingo; horrela, baskulatu eta aldakortasuna azter dezakezu” “Guk, geure proiektuak garatu ordez, talentua jartzen diegu eskura bezeroei, euren proiektuak gara ditzaten. Talde zehatza osatzen dugu, une aproposenean”, azaldu du enpresaren sortzaile eta CEO Benjamín Rosendek (Santurtzi, 1975). Software-enpresa batean hamar urte eman eta hainbat zuzendaritza-kargu izan ostean, bere enpresa sortzeari ekin zion, tartean MBA bat eginda. Elkarrizketa hasi aurretik, begiratu bat egin dio zilar-koloreko bere iPadaren pantailari, Bizkaiko Teknologia Parkeko instalazioetako bulego batean. Londresetik lan egin ohi du, enpresa bideokonferentzien bidez eta “ordu ugari” emanez koordinatzen. Zazpiehun mila curriculum “Urtero ia-ia milioi bat euro inbertitzen dugu talentua bilatzeko. Gure datu-basean 700.000 curriculum inguru ditugu, eta, horri esker, edozein sektoretarako talentua bila dezakegu bezeroek baino askoz azkarrago”, esan du. Enpresako langileek instalazio propioetan, bezeroaren bulegoetan nahiz atzerriko proiektuetan jarduten dute. Formula horren bitartez, RDT Ingenierosen zerbitzuetara jotzen duten enpresek prêt-à-porter taldeak sor ditzakete bizkor-bizkor; hala, “kostuak aldakor bihur ditzakete, eta proiektuak hutsetik abiatuta baino azkarrago entregatu, ‘time to market’ delakoaren mesedegarri”. Bestalde, beharrezkoa izanez gero, besteak beste hardwarearen edo lizentzien zerbitzuak eman ditzakete, proiektua bideragarria dela eta ondo garatuko dela bermatzeko. Misioa bezain argi dute etorkizuneko ikuspegia: “Hemendik hogei urtera bi enpresa mota egongo dira: bata, patente eta produktu...
Negozio bati ekiteko laguntzak

Negozio bati ekiteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, Egaz Txorierriren bidez eta Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin, negozio-ideiak aktibatzeko aholkuak eta diru-laguntzak ematen dizkie 3 hilabetez, arduraldi esklusiboan, aholkularitza espezializatua jaso nahi duten 39 ekintzaileri, enpresa-ideia bat gara dezaten edota enpresa bat martxan jar dezaten. Deialdian, alde batetik, 24 laguntza emango dira negozio-ideiak garatzeko, eta pertsona sustatzaile bakoitzari 1.000 euro emango zaizkio; bestetik, 15 laguntza emango dira enpresak martxan jartzeko, 1.500 euro ekintzaile bakoitzari. Halaber, ahalegina egingo da hautaketa-prozesuan emakume ekintzaileak egon daitezen. Ekintzailea 30 urtetik beherakoa bada, laguntzaren zenbatekoa % 15 handituko da. Era berean, proiektuaren sustatzailea emakumea bada, % 15 areagotuko da laguntza (bi ehunekoak metagarriak dira). Horrela, bada, 1.300 eurora arteko diru-laguntza jaso daiteke ideia bat aztertzeko, eta 1.950 eurora artekoa negozioa sortzeko. Egin ezazu eskaera uztailaren 1a baino lehen 2015ean, guztira, 26 pertsonak sustaturiko 18 negozio-ideia lagundu ziren. Pertsona horiek aholkularitza eta diru-laguntza jaso zuten euren ideia bideragarria zen aztertzeko (30.350 euro eman ziren denera). Laguntza gehienak (19) emakumeei eman zitzaizkien. Deialdi horretan bertan, 24 laguntza eman ziren enpresak martxan jartzeko, eta bi herenak emakumeek jaso zituzten. Aholkularitza emateko eta enpresa sortzeko faseen zenbatekoa 30.450 eurokoa izan zen. Guztira 17 proiektu lagundu ziren; hortik hamar bat enpresa sortu ziren, eta hamalau enplegu. Egin ezazu eskaera uztailaren 1a baino lehen. Informazio gehiago: 94.453.63.70 edo egaz@txorierri.eu. Oinarriak- Negozio ideiak garatzeko Eskaera – Negozio ideiak garatzeko Oinarriak -Enpresak martxan jartzeko Eskaera – Enpresak martxan...