window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
(Eguneratzea) Behin betiko zerrenda: 2016. urterako Derioko Udaleko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa 5 lanpostuak

(Eguneratzea) Behin betiko zerrenda: 2016. urterako Derioko Udaleko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa 5 lanpostuak

AZKEN EGUNERATZEA:  Derioko udalaren Tokiko Enplegua Sustatzeko 2016ko programekin lotutako lanpostuak betetzeko hautaketa- prozesuaren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (click hemen), behin betiko baremazioarekin eta deialdirako dei-hurrenkerarekin EGUNERATZEA: Behin behineko zerrenda (click hemen) 2016. urterako Derioko Udaleko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa bost lanpostutik. 2 peoi Igeltsero-ofizial 1 Ofizial enkofratzaile 1 Administrari laguntzaile...
Global Training bekak: Amaia Goitia eta Aberekin (Filipinak)

Global Training bekak: Amaia Goitia eta Aberekin (Filipinak)

Eusko Jaurlaritzaren Global Training bekari esker, Amaia Goitia albaitari bilbotarra hamaika hilabete egon da Filipinetan. Betidanik nahi izan du atzerrian lan egin, eta ia urtebetez Aberekin enpresaren ordezkaria izan da Asiako herrialdean. Aberekinek behien intseminazio artifiziala komertzializatzen du. “Ikertzen hasi nintzen eta eskaintzeko asko zeukan herrialde bat zela ikusi nuen” esan du joan aurreko uneei buruz. Bertan, behien ustiategiak bisitatzen zituen, eta Aberekinentzako merkatua irekitzen zuen. Enpresak tokiko banatzaile bat zeukan, eta hark Amaiari laguntza logistikoa eta orientazioa eskaintzen zizkion. Eusko Jaurlaritzak urtero ematen ditu Global Training bekak. Beka hauek 30 urtetik beherako gazteei zuzentzen zaizkie eta haien helburua da nazioarteko enpresa-formazioa ematea. Hasiera batean sei hilabeteko epea izaten dute eta, ondoren, beste sei hilabetez luzatu daiteke, enpresaren eta bekadunaren arabera. Aberekin enpresa 1985ean sortu zen, eta behien intseminazio artifizialerako zerbitzuak saltzen ditu berrogeita hamar herrialdeetan. Bulego nagusiak Zamudioko Teknologia Parkean daude, eta bi ekoizpen-unitate ditu: bat Derion eta bestea Torrelavegan (Santander). Filipinetan merkatua zabaltzea Albaitariaren zeregina zen banatzaileari eta balizko bezeroei irakastea nitrogeno likidozko tankea nola erabili (bertan gordetzen da zezenaren hazia), bai eta behia intseminatzeko denborarik eta modurik egokienak zein diren ere. “Ez zen lan erraza” gogoratzen du Amaiak; baina ahaleginarekin eta jarrera egokiarekin emaitza positiboak lortu genituen. Behia garrantzia txikiko segmentua da Filipinetako abeltzaintzan; izan ere, abeltzaintza, nagusiki, txerriei zuzenduta dago eta abelgorriak zaintzeari buruzko ezagutza murritza dute, ustiategi txikietan behintzat, dio adituak. Bere lanarekin artxipelago filipinarraren zati bat ezagutu du, baina bere basea Manilan zeukan. Esperientzia horren bitartez, bere albaitaritza ezagutzak praktikan jartzeaz gain, merkataritza-sena ere garatu ahal izan du eta negozioen munduan murgiltzeko aukera eduki du. Hartutako erabaki egokienetako bat izan zen balizko bezeroen...
“Balioen inguruko Prestakuntza: Enplegurako zure Bidea” ikastaroaren edizio berria

“Balioen inguruko Prestakuntza: Enplegurako zure Bidea” ikastaroaren edizio berria

Egaz Txorierrik “Balioen inguruko Prestakuntza: Enplegurako zure Bidea” ikastaroaren beste edizio bat hasiko du ekainaren 13an, lanik gabe dauden 20-35 urte arteko gazteentzat. Helburua da enpresek euren lanpostu hutsak betetzeko bilatzen dituzten gaitasun hauek sustatzea, besteak beste: motibazioa, sormena, taldean lan egitea eta enpatia. Ikastaroa Hazilan Proiektuaren barruan antolatu da, eta Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) sustatzen du. Hazilanek Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketari esker Euskadi osoko 5.000 gaztek enplegua lortzea du helburu. Lanbide-praktikak Ikastaroak 95 ordu izango ditu eta hiru astean egingo da. Proiektuaren lehen zatia da ikastaroa, eta talde-dinamiken eta coaching-saioen bitartez egingo da bereziki. Gero, bigarren fasean, Hazilanek lanbide-praktikak egiteko, lanpostuetan prestakuntza jasotzeko eta enpresa-proiektuetan parte hartzeko aukera eskaintzen du. Otsailean eginiko ikastaroan parte hartu zuten 19 pertsonetatik 17 lan-merkatuan aktibo daude. Hazilan proiektuaren jarraipen eta laguntzari esker, pertsonak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzen jarrai dezake. Programa honi emandako laguntza eskertu nahi genieke honako hauei: José María Bilbao, Javier Sagasti, Irene Rodríguez, eta babesa eman diguten gainerako pertsona eta erakunde guztiei, besteak beste: ITP, Iddtek, Athletic Fundazioa, Peopleing, Bodegas Itxasmendi, Psicográfico, Rotobasque eta Hermanos...
Eskaera 5 lanpostu – Derioko Udala Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa 2016. urterako

Eskaera 5 lanpostu – Derioko Udala Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa 2016. urterako

AZKEN EGUNERATZEA:  Derioko udalaren Tokiko Enplegua Sustatzeko 2016ko programekin lotutako lanpostuak betetzeko hautaketa- prozesuaren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (click hemen), behin betiko baremazioarekin eta deialdirako dei-hurrenkerarekin EGUNERATZEA: Behin behineko zerrenda. Onartu dela 2016. urterako Derioko Udaleko Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa. Onartutako programa horren arabera, bost lanpostu kontratatuko dira: 2 peoi Igeltsero-ofizial 1 Ofizial enkofratzaile 1 Administrari laguntzaile 1 Eskabideak aurkezteko epea, 2016eko maiatzaren 4tik 18ra izango da, biak barne. Argibide gehiago nai izanez gero, Egaz Txorierrira jo dezakezu, 944 563 370 telefonoan. Bandoa Oinarriak eta deialdia Enplegu plana Eskaera Akatseko...