window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Txorierrik lan-mundura hurbildu ditu batxilergoko ikasleak

Txorierrik lan-mundura hurbildu ditu batxilergoko ikasleak

Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuaren “Conocer para elegir – Ezagutu aukeratzeko” programaren barruan, eskualdeko batxilergoko 120 ikaslek gertutik ezagutu ahal izan dute lan-mundua, orientazio-saioen eta enpresako egonaldien bidez. Enpresa pribatu handiek (ITPk, adibidez) eta erakunde publikoek (UPV/EHUk, besteak beste) parte hartu dute, baita ETE txikiek ere. Hala, programaren harira, urritik martxora bitartean, lanean diharduten profesionalak Derioko BHIn eta Txorierri Ikastegi Politeknikoan izan ziren, eta hitzaldiak eman zizkieten ikasleei, goi-mailako hezkuntza nola hautatu eta lana bilatzeko erronkei nola heldu azaltzeko. Ildo horretatik, motibazioa, lidergoa eta sormena bezalako gaitasunak garatzearen garrantzia helarazi zieten. Nola lan egiten den ikasten Ezagutu Aukeratzeko programaren azken fasean, martxoaren 14tik 18ra, 63 ikaslek bertatik bertara ikusi ahal izan zuten eurek hautaturiko profesionalek egunero nola jarduten duten. Ikasle bakoitzak goiz bat igaro zuen enpresa laguntzaileetako batean. Enpresa horien artean daude, besteak beste, IMQ (osasuna), Ertzaintza (segurtasuna), Gaiker Fundazioa (ingurumen-biologia), ITP (aeromekanika), EHUko Itsas Behatokia (itsas biologia), Histocell (kimika-laborategia) EITB (kazetaritza) eta Lantegi Batuak (industria). ETE txikiek parte ere hartu dute programan: fisioterapia-zentro batek eta albaitaritza-klinika batek, adibidez. Orientazio-programa horren barruan, halaber, taldeko bisitak egin dira zenbait enpresatara (Ormazabalera eta Euskotrenera, esaterako), ikasleek errealitate profesionalaren inguruko ikuspegi zabalagoa har dezaten. Bestalde, lan-orientaziorako saio bat ere egin zen ikasleekin eta haien senideekin, eta Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako kideak eta Txorierriko Ikastegi Politeknikokoak aritu ziren hizlari, besteak beste. BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan eginiko saio horretan, azaldu zen zientzia eta teknologia direla Txorierri eskualdean lan-aukerak sortzen dituzten sektoreak; eskualde honetan dago, hain zuzen ere, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Gainera, Txorierrik du estatu osoko langabezia-tasarik txikienetakoa: % 10 baino...
Colegio Vizcaya, irakasten ikasiz

Colegio Vizcaya, irakasten ikasiz

Colegio Vizcaya lau hamarkada baino gehiago daramatza Txorierri haranari begira, talaia berde natural baten gainetik. Azken hamar urteetan, ikastetxeak Montessori metodoa sartu du bere proiektu pedagogikoan. Metodo hori pertsonak bere ingurunearekin duen harremanean oinarritzen da, prestakuntzarako motor gisa. Ikastetxeko zuzendari Miguel Ángel Moralen hitzetan, “helburua adimena eratzea da, ez besterik gabe edukiak sartzea”. “Ikastetxe guztiek ematen dute balioetan oinarritutako hezkuntza; aldea da zein diren balio horiek, nola lantzen dituzten eta zenbateko intentsitatearekin”. “Lehen asko sustatzen zen adimen kognitiboa, adimen-koefizienteari lotutakoa. Ondoren, adimen emozionalaz hitz egin zen, eta orain, berriz, adimen exekutiboa lantzen da”, azaldu du zuzendariak. Azken adimen hori gizaki egiten gaituen garuneko zatian dago kokatuta, erabakiak hartzeko eta emozioak kontrolatzeko mekanismoak dauden lekuan. Ikastetxearen eredu pedagogikoak hiru adimenak batera lantzen ditu, orekaz eta behar bezala zuzenduta. Ikastetxearen beraren teknikak eta María Montessorik 1906an sortu zuen sistema uztartzen ditu. Gainetik esanda, bertako hezkuntzak autonomia eta ekimena ahalbidetzen ditu. Balio erantsia Ikastetxeko arduradunaren arabera, “Newtonek zioen moduan, erraldoien sorbaldetan igota, leku bakoitzeko alderdi garrantzitsuenak bildu ditugu, eta emaitza ona izaten ari da”. Zamudioko Colegio Vizcaya bere ikasleei balio erantsi gehien ematen dien Euskadiko ikastetxeetako bat da. Adierazle hori lortzen da hasiera batean espero den balioaren eta lortutako balioaren arteko aldea begiratuta; lehenengoa nazioartean aztertzen diren faktore soziokultural eta sozioekonomikoek zehazten dute, eta bigarrena ikasleari egiten zaizkion kanpoko ebaluazioen emaitzak oinarritzat hartuta ateratzen da. Horretarako, funtsezkoa da bizipen-balioak lantzea; horiek praktikan jartzea. “Ikastetxe guztiek ematen dute balioetan oinarritutako hezkuntza; aldea da zein diren balio horiek eta nola lantzen dituzten”. Balioek eta horien intentsitateak osatzen dute gizarte baten kultura, eta horiek bereizten dute gizarte bat besteetatik. Intentsitate hori neurtzeko modu bat da,...