window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Egaz Txorierrik 462 pertsonari lagundu die enplegua lortzen 2015ean

Egaz Txorierrik 462 pertsonari lagundu die enplegua lortzen 2015ean

(Argazkia: “Balioetan heztea. Zure ibilbidea enplegurantz” ikastaroa) Egaz Txorierrik Txorierri haraneko sei udalerrietako enpleguaren eta enpresa-dinamizazioaren zerbitzuak, estatistika propioen arabera, guztira 462 pertsona bideratu zituen Bizkaiko lan-merkatura 2015ean, hautaketa-prozesuetan bitartekari arituz. 2015eko urtarriletik abendura, Bizkai osoko enpresek 1.410 lanpostu betetzeko eskaerak egin zizkioten erakunde publikoari. Kopuru hori errekorra izan da, eta krisialdiaren aurreko maila ere gainditu egin du: 2007an, kasurako, 1.366 eskaera jaso zituen. Bizkai osoko 25.000 profil profesionalen poltsa batekin, Egaz Txorierrik hautaketa-zerbitzuak ematen dizkie lurralde historiko osoko enpresei. Txorierri haranean dihardu, hau da, Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu udalerrietan. Eskualde horretan % 9,56ko langabezia-tasa dago, eta, beraz, Euskadin eta estatuan langabe gutxien duten eremuetako bat da. Txorierri haranak estatu osoko langabezia-tasarik txikienetakoa du: % 9,56 Guztira, 284 enpresak jo zuten Egaz Txorierrira beren hautaketa-prozesuetarako jende bila. Haranaren enpresa-sarea hainbat tamainatako 2.300 konpainia inguruk osatzen dute, eta horietako batzuek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dute egoitza. “Kokapen geografiko pribilegiatua daukagu, azpiegitura handietatik gertu gaudelako; adibidez, Loiuko aireportutik eta Bilboko Portutik gertu”, azpimarratu zuen Egaz Txorierriko gerente Alex Loustaunauk. Haren esanetan, beste abantailetako bat “erabakitzeko ahalmenetik gertu” egotea da: “Zenbait enpresak hainbat herrialdetan dituzte ekoizpen-instalazioak edo ordezkaritzak, baina hemen dute egoitza nagusia”. Autoenplegua 2015ean, Egaz Txorierriren autoenplegu-zerbitzuak 61 enpresa-egitasmo sustatu zituen; horietatik 36k aurrera egin zuten, eta denera 47 lanpostu sortu. Proiektuok guztira 1,48 milioi euroko inbertsioa ekarri zuten. Autoenplegu Sailak negozio-plan bat osatzeko doako aholkularitza eskaintzen du, eta enpresa-kudeaketaren arloan trebatzeko oinarrizko ikastaroak ematen ditu, beharrezkoak Bizkaiko Foru Aldundiaren ekintzailetzarako laguntzak lortzeko. Egaz Txorierriren autoenplegu-zerbitzuak 61 enpresa-egitasmo sustatu zituen; horietatik 36k aurrera egin zuten Hauexek dira helburu nagusiak: Txorierri harana susta dezaketen pertsonak bideratzea eta eskualdean enpresa-proiektu...
Jarrera, balio ziurra enpresentzat

Jarrera, balio ziurra enpresentzat

Enpresen esperientzia hezkuntza-mundura hurbiltzeko asmoz, IDDTEK ingeniaritza-enpresak prestakuntza-jardunaldi bat egin zuen Txorierri Ikastegi Politeknikoko ikasleekin, Txorierriko Mankomunitateak sustatzen duen “Ezagutu Aukeratzeko-Conocer para elegir” programaren esparruan. Jardunaldi horretan, Irene Rodríguez IDDTEKren sortzaile eta kudeatzaileak lan-merkatuan arrakastaz sartzeko gako batzuk eman zituen. “Jarrera positiboak lagundu egiten du lana aurkitzen eta mantentzen. Jendea lan-elkarrizketan gezurretan aritu daiteke, baina behar-beharrezkoa da horren atzetik beste zerbait egotea”, azaldu zuen Irene Rodríguezek. Enpresek prestakuntza egokia duten eta prestakuntza hori gauzatzen dakiten pertsonak nahi dituzte, baina, batez ere, taldean ondo moldatzen diren pertsonak nahi dituzte, pertsona proaktiboak, gogor lan egiteko prest daudenak. “Aukerak egunero aurkezten zaizkigu, baina prest ez bagaude, ez ditugu ikusten”, adierazi zuen. Asmo eta helburu profesionalak lortzeko lau urrats gomendatu zituen: Helburu bakar baten ordez, helburu txikiak ezarri. Bideaz gozatu. Beste pertsona batzuekin partekatu. Nork bere burua ikustea egin nahi duen lanean. “Kanpoko faktoreak dauden arren, barnekoak askoz ere garrantzitsuagoak dira”, esan zuen IDDTEKren kudeatzaileak. Bere esperientziaren berri eman zuen: ingeniaritza-ikasketak utzi eta goi-mailako prestakuntza teknikoko modulu bat egitea erabaki zuen, eta jarrerari lotutako beste zerbait gaineratu zion horri: enpresaz enpresa joan zen lan egiteko interesa erakusteko eta proiektuetan lan egitea eskatzeko. Eta hortik sortu zen IDDTEK, gaur egun 29 langile dituen...