window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Ikastaroa gaitasunak eta balioak enplegurako

Ikastaroa gaitasunak eta balioak enplegurako

Egaz Txorierrik martxan jarriko du “Balioetan heztea. Zure ibilbidea enplegurantz” ikastaroa, goi-mailako ikasketak bukatuta eta lan-esperientzia urria duten 20 eta 35 urte bitarteko pertsonentzat. Ikastaroak 80 ordu iraungo du, eta diruz lagunduko da oso-osorik. Egaz Txorierriren egoitzan emango da, otsailaren 15etik aurrera. Ikastaroaren helburua da enplegua bilatzeko ezinbesteko gaitasunak irakastea pertsonei, hala nola proaktibitatea, motibazioa, lantaldean aritzeko gaitasuna eta enpatia. Ikastaroan parte har dezakete goi-mailako prestakuntza-zikloak edo unibertsitateko ikasketak bukatuak dituztenek eta euren lan-arloan oso esperientzia gutxi edo batere ez dutenek. Saioak hiru astean banatuko dira, eta enpresa- eta coaching-munduan izen handia duten profesionalek emango dituzte. Taldeko dinamiken, autokudeatutako tailerren eta aholku pertsonalizatuen bidez, hamabi modulu irakatsiko dira. Besteak beste, honako modulu hauek daude horien artean: Adimen Emozionala, Taldeko Lana, Enplegua Bilatzeko Motibazioa, Sare Sozialak, Sormena eta Ekintzailetasuna. Edukiak astelehenetik ostiralera emango dira, 09:00etatik 14:00etara. Balioetan heztea ikastaroak Europako Gizarte Funtsaren eta Egaz Txorierriren diru-laguntza jaso du. Eman...
“Ezagutu aukeratzeko” programak Derioko BHIn eman dio hasiera 2016. urteari

“Ezagutu aukeratzeko” programak Derioko BHIn eman dio hasiera 2016. urteari

“Ezagutu Aukeratzeko-Conocer para elegir” programak, 2016ko ikasturteari hasiera emateko, ikasketetako eta laneko orientazioari buruzko prestakuntza-hitzaldi bat eman zuen Derioko Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Helburua hauxe izan da: ikasleei etorkizun akademikoa aukeratzen laguntzea, profesionalek lan-merkatuan zer-nolako esperientziak dituzten kontatuta. “Ez itxi aterik, ez dakizue-eta nora helduko zareten. Nik medikua izan nahi nuen, eta azkenean ingeniari bihurtu nintzen” esan zuen Aitor Mugicak lehenbizi. Haren enpresak informatika-garapenerako zerbitzuak ematen ditu. Inoiz ez zuen uste izan bere kabuz lan egingo zuenik. Antzeko ibilbidea egin zuen Irene Rodríguezek: hark ingeniaritza-enpresa propioa du, eta 29 langile ditu bere ardurapean. Ingeniaritzako karrera bukatu beharrean, goi-mailako modulu bat egitea eta bere proiektuari ekitea erabaki zuen. “Unibertsitatean zer ikasi erabakitzea garrantzitsua da, baina erabaki hori ez da behin betikoa” adierazi zuen. Gomendio hau eman zuen: “gaitasuna ez ezik, jarrera ere landu behar da”. Karrera bat bukatzean hainbat eta hainbat ibilbide agertzen dira Txorierriko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuen teknikari Janire Akasusoren kasua bestelakoa izan zen: sektore pribatua hautatu beharrean, publikoan egin zuen lekua azkenean, lau oposizioren bidez. “Oso gogorra da: etxetik ez zara irteten eta ez daukazu lanik, baina zure helburua lortzeak egindako ahalegina konpentsatzen du” esan zuen. Orain doktoretza batekin hasi da, geroago unibertsitatean eskolak eman ahal izateko. Azkenik, Amaia Goitia albaitariak bere esperientziari buruz hitz egin zuen. Euskaditik kanpo ikasi zuen karrera – unibertsitate-eskaintza zela eta–, eta gero, Eusko Jaurlaritzaren Global Training beka jaso zuenez, hamaika hilabete eman zituen Filipinetan lan egiten. “Horrek lagundu egiten dizu irekiagoa izaten, jende berria ezagutzen, hizkuntzak hobetzen…” esan zuen. “Karreran irakasten dutenak ez du zerikusirik gero datorrenarekin. Karrera bat bukatzean hainbat eta hainbat ibilbide agertzen dira” azaldu zuen. “Ezagutu Aukeratzeko-Conocer para elegir” programa...