window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
“Bestelakoak izan nahi dugu, I+G+b-ren bidez”

“Bestelakoak izan nahi dugu, I+G+b-ren bidez”

FANOXek, berrikuntzaren aldeko apustu irmoarekin, Zamudioko Teknologia Parkean lan egiten du, mundu osoko erreferentzia bilakatzeko asmoz. Euskal enpresa honek babes- eta kontrol-ekipoak diseinatu eta fabrikatzen ditu behe- eta goi-tentsioko elektrizitatearen sektorerako, eta espezialista da errele autoelikatuetan, hots, nazioartean gero eta gehiago eskatzen duten produktuan.  Lau milioi euro fakturatzen ditu, eta zuzenean 28 enplegu eta zeharka ehunka sortu. Hango gerente eta merkataritza-zuzendari Daniel Herrerok zehatz azaldu digu I+G+b-ren arloak eta nazioartean hedatzeak zer-nolako balioa ematen dioten beren estrategiari.  Zein bezero dituzue? Hiru bezero motarentzat lan egiten dugu. Lehenik eta behin, argindar-konpainientzat: Iberdrola, Endesa eta nazioarteko beste batzuk, kasurako. Produktu-integratzaileentzat ere badihardugu, gelaxka elektrikoen edo azpiestazioen fabrikatzaileentzat adibidez: Ormazabal (Velatia) eta MESA. Azkenik, nazioarteko merkatuko agenteentzat eta banatzaileentzat ere jarduten dugu. Zein da lehiatzeko duzuen estrategia nagusia?  I+G+b-rekin loturiko bereizgarria. Zenbat eta produktu soilagoa eduki, orduan eta lehiakide asiar merke gehiago izango dituzu. Guk fakturazioaren % 10 inbertitzen dugu I+G+b-ren alorrean, eta horrek izugarrizko balio erantsia ematen digu: estatuan, ez dago errele autoelikatuak egiten dituen beste inor. Guk Alemanian eta Indian dugu konpetentzia, eta gure xedea nazioartean erreferente izatea da.  Zuen produktuak zer abantaila ematen ditu lehiatzeko? I+G+b saila sortu zenean, 2001ean, teknologia autoelikatuaren alde egin genuen. Bateriek karga galtzen dute denbora-tarte jakin bakoitzetik behin; horregatik, aldian-aldian mantentze-lanak egin behar zaizkie, baina horrek lana ematen du. Guk sortu dugun erreleak ez du bateriarik behar: sare elektrikotik bertatik elikatzen da.  Zein herrialdetan jarduten duzue? Gure fakturazioaren % 60 nazioarteko merkatutik dator. Berez 50 herrialdetan baino gehiagotan gaude, baina hamabostean dugu merkatu nahiko handia. Filial bat daukagu Polonian, eta banatzaileak Turkian eta Iranen. Oraintxe bertan, Ekialde Hurbilean dugu merkatu-hobi handiena: Saudi Arabian, Arabiar...
“Balioetan Heztea” ikastaroa (80 ordu), zure bide lanpostura

“Balioetan Heztea” ikastaroa (80 ordu), zure bide lanpostura

Prestakuntza akademiko sendoa eduki arren, lan-merkatura sartzea zaila izan daiteke gazteentzat. Horregatik, Egaz Txorierrik 2016ko otsailean “Balioetan Heztea” ikastaroa antolatuko du. Ikastaroaren helburua dagaitasun pertsonal eta profesionalak garatzea, lan munduan sartzea errazagoa izan dadin.Ikastaroa ezaugarri hauek dituztenei zuzenduta dago: 20 eta 35 urte bitartean edukitzea, goi-prestakuntza amaituta izatea (LH 2, unibertsitate gradua, masterra edo doktoretza), eta alor profesionalean esperientzia gutxi edo bat ere ezizatea. “Curriculum-edukia zaintzeaz gain, hautagaiek enpresei eskaini diezaioketen balioa ere aintzat hartu behar da” esan du Susana Vidal Egaz Txorierriko Enplegu arduradunak. Vidal andreak badaki espediente akademiko bikaina edukitzea ez dela nahikoa lan-munduan sartu ahal izateko.“Ez da soilik kontuan hartzen curriculuma, gaitasunak ere garrantzitsuak dira; enpresek behar dutena talentua da. Garen modukoak garelako kontratatzen gaituzte” adierazi du. Enpresek nahi dutena 80 orduko ikastaroan, gazteek prestakuntzajasoko dute, motibazio-jardunaldien eta taldeko dinamiken bitartez. Helburua da, enpresek hautagaiengan ikustealan postu horretarako langilebikain izango direla adierazten duten gaitasunak.“Enpresek hau bilatzen dute: taldean ondo lan egiten duen jendea, ekimenez eta autonomiaz jokatzeko gai dena eta erantzukizunak bere gain hartzen dituena” azaldu du langileak hautatzen aditua denak. Ikastaroa, nagusiki, Txorierriko gazteei zuzenduta dago; bertan, kontratazio-potentzial izugarria baitago.  Automozioa, aeronautika, energia eta bioteknologia dira, besteak beste, eskualdeko sektore nagusiak. 2.300 enpresa daude bertan, eta 35.000 pertsonari ematen diete enplegua. Bizkaiko langabezia-tasarik txikienetakoa daukagu, gainera: % 11 inguru. Hala eta guztiz ere, goi-mailako prestakuntza duten langabe asko daude oraindik: zaila dute ikasitakoarekin loturiko lan bat topatzea. Ikastaroa otsailaren 15ean hasiko da. Interesa dutenek galdetegi hau bete behar...
Txorierri, gazteentzako teknologiaren arloko lan-aukeren eskualdea

Txorierri, gazteentzako teknologiaren arloko lan-aukeren eskualdea

Gazteentzako lan-orientazioaren 2015eko BTEK jardunaldiko ondorioetan ikus daitezkeenez, Txorierri eskualdeak gazteentzako lan-aukerak eskaintzen ditu zientziaren eta teknologiaren arloan. Duela gutxi egin zen jardunaldia, BTEKen instalazioetan, Zamudioko Parke Teknologikoan. Hogeita hamar pertsona bertaratu ziren, goi mailako ikasketak aukeratzeko eta horietara sartzeko aholku eske. Jarduera hori gauzatu da Txorierriko Mankomunitatearen Gazteria Zerbitzuaren “Ezagutu Aukeratzeko/Conocer para Elegir” gazteentzako orientazio-programaren baitan. Bertan parte hartu zuen, Egaz Txorierriren ordezkari gisa, bertako gerente eta eskualdeko Tokiko Garapen eta Enplegu Agentziako arduradun Alex Loustaunauk. Horrez gain, jardunaldian izan ziren Mariví Cuartango, Politeknika Ikastegia Txorierriko koordinatzaile pedagogikoa eta ekintzailetza-arduraduna; eta Esteban Laraudogoitia, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Enpresarekin Harremanetarako eta Komunikaziorako zuzendariordea. Ingelesa, ezinbestekoa Hizlariek azpimarratu egin zuten oso garrantzitsua dela gaitasun pertsonalak eta taldean lan egiteko ahalmena garatzea, lan-merkatura sartzeko aukerak hobetze aldera. Nabarmendu zuten, halaber, beharrezkoa dela ingelesa ondo jakitea, oinarrizko tresna gisa. Gainera, bertan izan ziren zentroek beren hezkuntza-eskaintza aurkeztu zuten, lanbide-prestakuntzakoa zein unibertsitatekoa. DBHko bigarren zikloko ikasleei eta beren familiei zuzendutako orientazio-jardunaldi honen helburua da gurasoek beren seme-alabei laguntza handiagoa ematea egingo duten prestakuntza‑ibilbidea aukeratzean, ondoren lan-munduan sartu ahal izan...