window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
EGAZ Txorierrik 64 laguntza emango dizkie ekintzaileei

EGAZ Txorierrik 64 laguntza emango dizkie ekintzaileei

2014an arrakastaz kudeatu zituen diru-laguntza horiek, enpresa-ideia bat garatzen laguntzeko eta enpresa-jarduera berriak martxan jarri ahal izateko helburuarekin. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, EGAZ Txorierriren bitartez eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin, 64 diru-laguntza emango dizkie ekintzaileei, Europako Gizarte Funtsaren kofinantziazioari esker. Diru-laguntza horiek Euskal Herrian bizi diren eta sen ekintzailea duten pertsonentzat dira. Laguntza eskuratuz gero, hiru hilabetez aholkularitza espezializatua jasoko dute, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko. EGAZ Txorierrik Lanbiderekin elkarlanean jarduten du, eta deialdi honen bitartez laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatzeaz, laguntzeaz eta tutore-lanak egiteaz arduratuko da, baita diru-laguntza horiek kudeatzeaz eta ordaintzeaz ere. Aurkezten diren eskaeren hautaketa-prozesuan, gutxienez % 40 emakume ekintzaileak izatea sustatuko da. Horrek argi erakusten du lanaren arloan berdintasuna lortzearen alde duen konpromisoa. Azken 15 urteotan, ekintzailetza EGAZ Txorierriren eguneroko jardunaren ardatz nagusietako bat izan da.Haren helburuetako bat da proiektuak aurrera atera ahal izateko behar dituzten tresnak era pertsonalizatuan ematea pertsona edo talde ekintzaile guztiei. Konpromiso sendo horri esker, 2014tik hona 75 enpresa berri sortu dira, eta, hala, 97 lanpostu. Enpresa eta lanpostu horiek eskualdeko enpresa-sarea aberasten dute, eta lan-mundua dinamizatu dute, eskualdeak behar dituen lanpostuak sor daitezen. EGAZ Txorierri elkarlanean ari da beste eragile batzuekin (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Bizkaiko Foru Aldundia, finantza-erakundeak, prestakuntza-zentroak, berrikuntza-zentroak…), zuri behar duzun laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaini ahal izateko, zure ideia biribildu, bideragarritasuna aztertu eta errealitate bilaka dezazun. Horretarako, zerbitzu pertsonalizatua eta zure beharretara egokitua eskainiko dizu (aholkularitza, prestakuntza, laguntzen kudeaketa, finantzazioa lortzea, moduluak eskuratzea enpresa-haztegietan…). Negozio-ideia bat duzu edo enpresa-jarduera bat martxan jarri nahi duzu?Aurkeztu zure eskaera. Deialdia 2015eko azaroaren 6an amaituko da, eta azaroaren 9an hasiko da laguntzak jasoko dituzten ekintzaileen hautaketa-prozesua. Aukeratutako pertsonek...
Lanerako. Iraia Zornoza-rentzako elkarrizketa, Prospekzioan eta Txertatze Laboralean Teknika

Lanerako. Iraia Zornoza-rentzako elkarrizketa, Prospekzioan eta Txertatze Laboralean Teknika

Iraia Zornoza Batiz, joan den urtetik, lana aztertzeko eta lan-munduan txertatzeko teknikaria da Lanerako programaren barruan. Hark berak dioenez, ilusioa pizten dio proiektu horretan diharduen erakunde bateko kide izateak; izan ere, proiektua pertsonei begirakoa da erabat, eta desgaitasuna duten pertsonak ohiko lan-merkatuan txertatzea du xede.  Zertan datza Lanerako programa? Lantegi Batuak erakundeak abiatu zuen Lanerako programa, duela 20 urte, desgaitasuna duten pertsonei eta gizarteratzeko zailtasunak dituztenei ohiko lan-merkatuan txertatzen laguntzeko, hala sektore publikoan nola pribatuan. Koordinazioaren, Lan Azterketaren eta Prestakuntzaren arloek osaturiko lantalde bat aritzen gara Lanerako programan; horren bidez, baliabideak eta laguntza ematen ditugu hainbat fasetan, Laguntza bidezko Enpleguaren metodologian oinarrituta.  Nola sortu zen programa hori egiteko ideia, eta zer helburu du? Duela 20 bat urte sortu zen ideia: Lantegi Batuak erakundeak erabaki zuen desgaitasuna duten erabiltzaile guztiei lanean hasten laguntzeko arlo espezifiko bat sortzea eta Lan Txertaketa Osoaren Ibilbidea egiteko aukera ematea. Ibilbide horretan, lan-merkatu arruntera igarotzeko aukera hartu nahi zen kontuan, besteak beste. Zein organismok parte hartzen eta laguntzen dute Lanerakon? Lanerako diziplina askotako lanaren emaitza da. Lantalde propioarekin ez ezik, lankidetza estuan dihardugu Lantegi Batuak erakundeko beste arlo batzuekin ere: adibidez, Gizarte eta Lan Garapena arloarekin eta Orientabidea eta Hautaketa arloarekin. Organismo hauek laguntzen dute gure programa finantzatzen: Eusko Jaurlaritzak (Lanbideren bidez), La Caixak (Incorpora Euskadi programaren bidez) eta Europako Gizarte Funtsak (Baliabideen Zentro Integralaren bidez). Bestalde, Mapfre Fundazioak ere laguntzen digu, “Juntos somos Capaces” programaren bidez. Programa bukatzean, zein enpresatara jo dezakete pertsonek? Programak helburu hauxe du: Lantegi Batuak erakundearen tailer eta zerbitzuetan (mekanizatuan, muntaketa elektriko eta elektronikoan, logistikan, garbiketan, lorezaintzan, marketinean…) jarduten duten pertsonek edozein enpresa arruntetan lan egin ahal izatea, eta ez...