window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2015eko deialdia. Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute 3 hilabetean, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko. EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu. Zehazki, laguntza hauek emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta negozioak martxan jartzeko. Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40, gutxienez, emakume ekintzaileak izatea. Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, gehienez ere 000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, gehienez ere 500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.  Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke, urriaren 27ra arte. Informazio gehiago eta eskaerak: Egaz Txorierri Txorierri Etorbidea, 46 Polígono Berreteaga, 13A 48150, Sondika, Bizkaia Tel.: 944536370 www.somostxorierri.com...