window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
33 lanpostu berri Txorierri eskualdean

33 lanpostu berri Txorierri eskualdean

Gaur egun, herrialde honetako langabezia da herritarren kezkarik handienetako bat. Hori dela eta, udalak eta erakundeak buru-belarri ari dira lanean langabezia-tasa murrizteko eta ahalik eta lanpostu gehien sortzeko. Lanbideren deialdiei dagokienez, 2015eko Eskualdeko Enplegu Planari esker, hori egia bihurtuko da; izan ere, lanik gabe zeuden 33 pertsonak lanpostu bat lortuko dute Txorierri eskualdean. Plan horrek kontrataziorako ematen dituen diru-laguntzei esker, pertsona horietako 16k udalerriko lanpostuak lortuko dituzte zuzenean, eta gainerako 17ek eskualdeko enpresetan lan egingo dute. Zuzenean egingo diren 16 kontratazioak lorategiak eta hiri-altzariak zaintzeko lanpostuak betetzeko izango dira, bai eta instalazio elektrikoak mantentzekoak eta administrazio-funtzioak betetzekoak ere. Horiek guztiak Txorierriko udalerrietarako izango dira. Kontratatzeko baldintza bat lanik gabe egotea da, baina, horrez gain, % 30ek DSBEren titular izan beharko dute eta gainerako portzentajeak honako kolektibo hauetako baten parte izan beharko du: 35 urtetik beherako pertsonak, 45 urtetik gorako pertsonak eta Lanbiden izena emanda daudenak gutxienez duela 6 hilabetetik, 55 urtetik gorakoak, lanik gabe denbora luzea daramatenak, gizartean baztertuak izateko arriskua dutenak eta emakume elbarriak, adingabeen eta elbarrien ardura dutenak eta genero-indarkeriaren biktima direnak. Udalerriko bizitzako hainbat arlotan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko asmoz, enplegu-plan honetan genero-ikuspegia txertatu da lehen aldiz jarduketa guztietan. Hori dela eta, Berdintasun Sailak hala eskatuta, kontratatutako 33 pertsonetatik % 40, gutxienez, emakumeak izango dira. Eskualdeko enpresek 3.000 euroko pizgarria izango dute, kontratazioa gauzatzeko plantilla handitu behar badute. Egaz Txorierrin eskatu beharko dute diru-laguntza. Hala, Eskualdeko Enplegu Planera bideratutako diru-laguntzari esker, langabeen alde ari gara apustu egiten, eta Txorierri haraneko pertsonek lanpostu bat lor dezaten ari gara...
Jada eman dezakezu izena Global Training Bekak lortzeko!

Jada eman dezakezu izena Global Training Bekak lortzeko!

Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) eta Donostiako Sustapenak (Donostiako Garapen Agentzia eta Ekonomia Sustatzeko Saila) 60 Global Training Beka atera dituzte aurten ere, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. 30 urte baino gutxiago eta unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak badituzu, ez galdu Global Training Bekak lortzeko aukera. Zertan datza beka? 8-10 hilabeteko egonaldia egin ahal izango duzu atzerrian, eta nazioarteko esperientzia profesionala izango duzu zure curriculumera gehitzeko. Horrek ateak irekiko dizkizu etorkizunean, enpresa-munduan. Gainera, kanpora joan aurretik 50 orduko nazioarteko prestakuntza-ikastaro bat egingo duzu. Bekak 8-10 hilabeterako dira, eta hilean 1.124,77 € jasoko dira. Hainbat arlotako ikasketak dituzten pertsonek jaso ditzakete bekak: ingeniaritza, administrazioa eta finantzak, komunikazioa, biologia, etab. Sareko izen-ematea Ekainaren 26tik uztailaren 27ra arte egongo da irekita izena online emateko epea, honako lotura honetan: Global Training Bekak Egaz-en aurkeztu beharreko dokumentazioa • CVa ingelesez • Motibazio-gutuna • Argazkia, txarteleko tamainakoa • Heziketa arautuko titulu ofizialak (jatorrizkoak eta kopiak) • Hizkuntzen titulu ofizialak (jatorrizkoak eta kopiak) • Zinpeko aitorpena • Izena online eman dela egiaztatzen duen agiria (izena online eman ondoren agertuko da) Izena online eman dela egiaztatzen duen agiria (izena online eman ondoren agertuko da) Txorierri etorbidea 46, 13A pab., 48150 – Sondika Informazio gehiago nahi izanez gero:...