window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
EZAGUTU AUKERATZEKO 2015

EZAGUTU AUKERATZEKO 2015

Laburpena “Ezagutu Aukeratzeko” programa 2014-2015 Ezagutu Aukeratzeko orientazio akademikoa eta profesionala eskaintzen duen tresna da.Ezagutu aukeratzeko programa jaiotzen da 2009, Txorierriko Mankomunitatea( Gazte Zerbitzua), Egaz Txorierrien eta Politeknika Ikastegia Txorierrien arteko Kolaborazioari esker, Txorierriko gazteriako laboralak orientaziorako bulkada berritzailea ematea....
LEHEN AUKERAri esker, hazi egiten da zure enpresa

LEHEN AUKERAri esker, hazi egiten da zure enpresa

Egaz Txorierrik aukera ematen dizugu, zure enpresa haz dadin laguntzeko. Zure lehiakortasunari laguntzeko asmoz, Lehen Aukera aurkezten dizugu: 30 urtetik beherako profesionalak kontratatzeko laguntza da, praktiketako kontratuaren edo kontratu mugagabearen formatuan. Deialdiaren helburua da oinarriak ezartzea, gazte langabe eta esperientzia eskasekoak kontratatzeko, esperientzia profesionala lor dezaten eta lanean has daitezen. Enpresek, berriz, aukera izango dute langile laguntzaileak, ikasteko gogoa dutenak eta lehenengo egunetik bertatik esku hartzen dutenak izateko. Dirulaguntza: • Gehienez ere 4.500 euro, 6 hilabeteko kontratazioetarako. • Gehienez ere 4.950 euro, 12 hilabeteko kontratazioetarako. • Gehienez ere 6.700 euro, kontratu mugagabeetarako. Diru-laguntza eskatzeko epea: 2015eko azaroaren 20a arte. Egaz Txorierrik lagundu egin nahi dizu eta aholkatu, zure enpresarentzat onena aukeratu dezazun. Hori dela eta, eskuragarri dituzu gure zerbitzuak, gurekin harremanetan jartzeko eta gure aholkuak jasotzeko.   Informazio gehiagorako Telefono-zenbakia: 944 536 370...
Egaz Txorierri Mondragon Unibertsitatearen LANBAI, III. Enplegu Azokan izango da

Egaz Txorierri Mondragon Unibertsitatearen LANBAI, III. Enplegu Azokan izango da

Ekainaren 11n, ostegunean, Egaz Txorierri Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen LANBAI enplegu-foroan izango da. Azokaren hirugarren edizioa da eta, oraingoan, Egaz Txorierrik standa izango du, bai eta elkarrizketetarako eremua ere, eta, bertan, gure eskaintzarik onenak aurkituko dituzue. Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalak, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politikak Sailaren erakunde autonomoak eta Mondragon Korporazioak antolatzen dute enpleguarekin eta prestakuntzarekin zerikusia duen ekitaldi hau. Ekitaldia arratsaldez izango da, 15:00etatik 19:00etara bitartean, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko 11. eraikinean, Garaia Berrikuntza Gunean. Azoka enplegu bila ari diren edo goi-mailako prestakuntzari buruzko informazioa jaso nahi duten pertsona guztientzat da. Bisita errazago egiteko eta eraginkorragoa izateko, eremua lau gunetan banatuko da: prestakuntza-gunea, enpresa-gunea, lan-poltsarako gunea eta elkarrizketen gunea. Azokara joatea doakoa izango da eta bertaratzen denak Egaz Txorierrirekin elkarrizketa izan ahalko du, elkarrizketetarako egokitutako gunean; horretarako, hitzordua eskatu beharko da, www.lanbai2015.mondragon.edu webgunean. Zain gaituzue! Tabletaren zozketa, EGAZ Txorierri (2015eko ekaina) Irabazlea: Iñigo Polanco Alonso     Informazio gehiago     Zozketaren...