window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Hautatze-prozesuak Egaz Txorierriren bidez kudeatzen ditugunetik, askoz errazagoa eta azkarragoa da

Hautatze-prozesuak Egaz Txorierriren bidez kudeatzen ditugunetik, askoz errazagoa eta azkarragoa da

Carlos Ugarte Garagalza Aberekin zentroko zuzendaria da. Duela hainbat urtetatik zuzentzen du behi-aziendaren intseminazio artifizialerako zentro hau. Derioko Parke Teknologikoan dago eta bost kontinenteetara banatzen du bere produktua. Duela urtebete baino gehiago hasi zen Carlos Egaz Txorierrik eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzen: hautatze-prozesuak, Global Training bekak eta kontrataziorako laguntzei buruzko informazioa. Hori dela eta, “Ezagutu, hautatzeko” egitasmoan parte hartzea proposatu ziotenean, ez zuen zalantzarik izan. Nola ezagutu duzu “Ezagutu, hautatzeko” gazte-orientaziorako programa? Programa horrek, enpresatako egonaldien bidez, lanaldi bat bertan egiteko aukera ematen die gazteei, etorkizuneko lan-aukeraketan lagungarri izan dezaten. Egaz Txorierriko Isabelek bidalitako jakinarazpen baten bidez ezagutu nuen, eta lehenengoz parte hartzera animatu ginen. Zure ustez, zertan laguntzen dio ikasle bati goiz bat enpresa batean emateak? Egia esanda, uste dut oso ideia ona dela. Lehengoan, enpresako hainbaten artean komentatu genuen, eta denok gentozen bat: nahi genukeen gure garaian halako aukera izan bagenu. Adin horretan ez dakizu oso ondo nora jo: zientzien, letren edo teknologien arlora. Eta zerbait ezagutzeak mesede egiten du. Zure ustez, zein dira gaur egun lan-munduan sartzeko gaitasun garrantzitsuenak? Garrantzitsuena ez da prestakuntza hobea edo kaskarragoa izatea, jarrera baizik. Lanerako jarrera izan behar da, eta lan horren beharretara egokitzeko ahalmena. Nola ikusi duzu egonaldia egin duen ikaslea? Gogo handia duen mutil bat da. Nirekin ez ezik, laborategiko arduradunarekin ere hitz egin du. Galdera asko egin dizkigu: antzematen zaio ardura handia duela, eta galderak egiteko eta arloko gauza gehiago ezagutzeko gogoz etorri dela, lanbide hau interesatzen zaion ala ez jakite aldera. Beste enpresaren bati gomendatuko zenioke parte hartzeko? Nire ikuspegitik, enpresa-mailan, antolaketen oinarrizko egitekoa izango beharko lukete horrelako ekintzek. Ikasleei ateak zabaltzea (karrera bat ikasten hasi aurretik enpresa...
Bereizi zeure burua besteengandik Gaitasunen Testarekin

Bereizi zeure burua besteengandik Gaitasunen Testarekin

Gaur egun bizi garen ingurua oso aldakorra da, eta ez dago enplegu-aukera handirik; hala ere, hautagai asko daude lanpostu bakoitzerako.Egoera horren aurrean, ia ezinezkoa da besteengandik bereiztea, nabarmentzeko eta, azkenean, hautatua izateko. Arazo hau ez da hautagaitzen artean bakarrik gertatzen; izan ere, txanponaren beste aldean enpresak daude, eta zaila da haientzat ere behar duten profilera ondoen egokitzen den pertsona aurkitzea. Egaz Txorierrin ezagutzen dugu egoera hori eta pertsonei zein enpresei laguntzeko lan egiten dugu. Hori dela eta, gaitasunen test bat diseinatu dugu, curriculumari eta hautaketa-prozesuei balio handiagoa emateko. Pertsona guztiek dute ezaugarri eta ezagutza multzo bat, ikasitakoak zein jaiotzetik dituztenak, eta horiek definitzen dituzte jarduera jakin bat egiteko gaitasunak.Horrenbestez, bi gaitasun bereizten ditugu: Oinarrizkoak edo nagusiak: lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak egiteko beharrezkoak Gaitasun bereizleak: egingo den jarduerari bikaintasuna emango dioten gaitasunak Hori dela eta, gure gaitasunak ezagutu behar ditugu eta geure burua horien bidez ezagutarazi; izan ere, horrek erraztu egingo digu gure helburua lortzea eta indartu egingo du gure garapen pertsonala eta profesionala. Administrazio-profil baterako, adibidez, izan behar ditugun oinarrizko gaitasunak hauek dira: bezeroarenganako arreta eta kontabilitatea eta hizkuntzak jakitea.Baina beste gaitasun hauek bikaintasuna emango digute: plangintza, taldean lan egitea, enpatia eta iniziatiba. Gaitasunek eragin handia dute lanpostua betetzeko orduan, eta, ondorioz, enpresa baten funtzionamenduan. Hortaz,horiek adierazi ahal izateak nahi dugun enplegua aurkitzen lagunduko digu. Horretarako, oso baliagarria da gure curriculumari gaitasunen grafiko bat gehitzea eta hor gure indarguneak erakustea, gure hautagaitzari balio handiagoa emateko. Enpresaren ikuspuntutik, oso lagungarria da grafiko horiek dituzten hautagaitzak jasotzea; izan ere, argiago eta modu pertsonalizatuagoan ikus daiteke lanpostua lortu nahi duen pertsona nolakoa den, eta horrek, jakina, arindu egiten du hautaketa-prozesua. Gaitasunaren ebaluazioa...