window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
“Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programak zubi beharrezkoak jartzen ditu pertsonei hezkuntza- eta lanbide-arloko argibideak emateko

“Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programak zubi beharrezkoak jartzen ditu pertsonei hezkuntza- eta lanbide-arloko argibideak emateko

Marivi Cuartango Politeknika Ikastegia Txorierriko koordinatzaile pedagogikoa Marivi Cuartangok urte asko darama Politeknika Ikastegia Txorierriko koordinatzaile pedagogiko lanean. Alde horretatik, oso ontzat jo du “Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programa egiten ari den lana. “Oso pozik gaude programarekin, eskola eta enpresa batzeko helburuak betetzen dituelako” azaldu du. 1.- Nola sortu zen “Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programa? Programa horren ernamuina Politeknika Ikastegia Txorierrin sortu zen, duela 12 urte, lan- eta gizarte-esparruaren errealitatea eskolara gerturatzeko apustu moduan. Egaz Txorierri agertu zenean, ordea, bestelako hedadura eman zitzaion. Izan ere, bazekien banako zentroen esparrutik hedatu behar duen proiektua dela, eta programari bestelako oinarria eman zion, haraneko enpresekin edo beste erakunde batzuekin jarduerak egiteko. Bestela esanda, programaren etorkizuna zabaldu zuen. 2.- Orduan, esan daiteke Egazek garatu duela programaren edukia? Bai. Egaz Txorierrik bere programa egin zuenean, txalotu egin genuen egitasmoa, gure ustez ere horrelakoa izan behar duelako “Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programak: hau da, eskualdeko proiektua, ez erdialdekoa. Horrek lehen ez zeukan indarra ematen dio. 3.- Zer deritzozue programari? 9ko nota jarri diogu, beti daudelako hobetu beharreko arloak, baina oso pozik gaude, helburuak betetzen ari baita: enpresa eta eskola batzea, ikastegiak, familiak eta ikasleak batzea, eskolara enpresetako profesionalak ekartzea eta ikasleak lan-mundura eramatea. 4.- Programako ekintzetatik, zeinek dute arrakastarik handiena? (BTEK jardunaldia – Zatoz eta kontatu zure esperientzia – Sektore-informazioko mahaia – Enpresetarako bisita – enpresetako egonaldia) Nik uste bakoitzak publiko jakin bat duela xede. Ildo horretatik, nik goranzko ibilbidea ikusi dut balorazioari dagokionez, eta gure ikasleen parte-hartzea hartu dut adierazle gisa: gero eta gehiago parte hartzen da zentrotik kanpo, egonaldiak egiten… Bestalde, ikusi dut familiek ere asko parte...
“Krisiaren eraginez, lehen ikastarora etortzea pentsatu ere egiten ez zuen jendea etortzen da orain”

“Krisiaren eraginez, lehen ikastarora etortzea pentsatu ere egiten ez zuen jendea etortzen da orain”

Mentxu Zaldua. Integra taldeko hezlea “Krisiaren eraginez, lehen ikastarora etortzea pentsatu ere egiten ez zuen jendea etortzen da orain” Mentxu Zaldua Integra taldeko hezlea eta kooperatibako bazkidea da. 20 urte baino gehiago darama autoenpleguarekin loturiko gaietan hezten, eta, bere ustez, krisiak eragin du enpresak sortzeko ikastaroetara lehen etortzen ez zen jendea bertaratzea. “Orain etortzen diren pertsonek denbora asko zeramatzaten enpresaren batean lanean, eta kaleratu egin dituztenez, negozio txiki bat muntatzea pentsatzen ari dira” adierazi du. – Nola dago egituratuta ikastaroa? Nola dago banatuta? Ikastaroan Negozio Planak barne hartzen dituen alde guztiak jorratzen dira: merkatuaren azterketa, marketin-plana, legezko betekizunak (besteak beste, Datuak babesteko lege organikoari buruzko legearen betekizunak), ekonomia- eta finantza-plana eta abar. – Ikastaroaren zein alderdi da zailena ekintzaileentzat? Zailena norbere negozioarekin zerikusirik ez duena da; hau da, itxura juridikoa, enpresari alta emateak dakarkiona, PFEZ eta abar. Era berean, lan handia ematen du zure negozioaren bideragarritasuna aztertzeko ekonomia- eta finantza-plana egiten hasteak. Alderdi honi dagokionez, esan behar da garrantzitsua dela gerora begira plan horretan proposatzen den hazteko aurreikuspena ikustea, jakiteko ea enpresa helburuak betetzen ari den edo enpresako proiektuak epe labur/ertainean jarraituko duen. Alderdi teknikoago horiek nahaste ugari eragin ohi dituzte. Hori bai, ulertzen dute ezinbestekoak direla negozio bat sortzeko. – Zer-nolako jendeak eman ohi du izena ikastaro horietan? (gizonek, emakumeek, gazteek, adinekoek) Oro har, gizon gehiago egon ohi dira emakumeen aldean, denak adin guztietakoak. Hala ere, krisiaren ondorioz, orain ikastarora jende jakin bat bertaratzen da: urte asko zeramatzana enpresaren batean lanean, eta inoiz ere bide honetan pentsatu ez zuena. Duela zenbait urte, egoera oso bestelakoa zen, jende gazteagoa etortzen baitzen. Orain, berriz, adin guztietako jendea ikus dezakezu. Lanean...
Egazek ikastaro bat egin berri du: “Enpresaren eta enpresaren sorreraren hastapenak”

Egazek ikastaro bat egin berri du: “Enpresaren eta enpresaren sorreraren hastapenak”

Egaz Txorierrik ikastaro bat egin berri du: “Enpresaren eta enpresaren sorreraren hastapenak”. Ikastaroak 30 ordu irauten du, eta 2014/10/01etik aurrera negozio edo enpresa berri bat sortu dutenentzat edo 2015/09/31 baino lehen sortzekotan daudenentzat dago pentsatua, bai eta jarduera hasi aurreko egunean gutxienez langabezian (LANBIDE) izena emanda egon direnentzat ere. Homologaturiko prestakuntza da, eta 40 orduko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, negozio-plana egiteko eta enpresa-proiektua bideragarria den aztertzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen diru-laguntza jasotze aldera, lehen jarduera-urtean enpresak abian jartzeko autoenplegua sustatzeko programaren babesean (2014ko abenduaren 19ko 163/2014 Foru Dekretua). Autoenpleguari buruzko azken ikastaroko datuak (azaroa) Egaz Txorierriko iturriek “Enpresaren eta enpresaren sorreraren hastapenak” azken ikastaroari buruzko datuak aurkeztu berri dituzte. Ikastaroa azaroan egin zen. 20 pertsona bertaratu ziren, eta, horietatik, gaur egun 15ek sortu dute euren negozioa, edo eratzeko bidean daude. Egaz Txorierrik oso balorazio ona egin du kopuru horiek direla eta. “Oso adierazgarria da enpresa sortzeko azken ikastarora bertaratutako lautik hiruk euren negozioa sortu izana edo egiteko zorian izatea. Uste dugu jendearen artean autoenplegurako gero eta joera handiagoa dagoela, eta ikastaro horien bidez, euren proiektu profesionaletan lehen urratsak egiten laguntzeko modurik onena eskaintzen dugu. Patricia Fernández Rico “Autoenplegurako ikastaroa lagungarri suertatzen ari zait lehen ez nekizkien eta enpresa bat sortzeko garrantzitsuak diren gauzak jakiteko” 1.- Zergatik egin duzu ikastaro hau? Nire enpresa sortu nahi dut urritik aurrera, eta proiektua bideratzeko behar nuen. 2.- Ikastaroa espero zenuena izan da? Bai, lagungarri suertatzen ari zait lehen ez nekizkien eta enpresa bat sortzeko garrantzitsuak diren gauzak jakiteko. 3.- Gomendatuko zenuke? Bai. 4.- Ikastaroaren zein alderdi nabarmenduko zenituzke? Alde batetik, nabarmendu nahi dut plan ekonomikoa egitearena, uste dudalako funtsezkoa dela, eta, beste...
Programa Talentuaz Baliatuz

Programa Talentuaz Baliatuz

Egitasmoa Inguruko enpresen artean garapen komertziala (bertakoa zein nazioartekoa) gauzatzeko beharrezkoak diren euskal gazteen talentua eta gaitasunen transferentzia ahalbidetuko duten 220 proiektuak abian jartzeko lan eta prestakuntza programa da. Programa honek, alde batetik enpresen lehikortasuna hobetzea eta bestetik, lanpostuen sorrera du helburu. Programan parte hartzen duten gazteek ikastaro bat egin beharko dute, enpresa batean lan egiten duten bitartean. Honek guztiak lan mundura hurbilduko die eta etorkizunean beharrezkoak izango dituzten lan-gaitasunak eskuratzea ahabidetuko die: erantzunkizuna, antolaketa, esfortzua, etab. Zenbait zifra Gazteen talentua aplikatzea ahalbidetuko duten 220 proiektuen sorrera. Parte hartzaileenganako %50eko lan-konpromisoa. Lehenengo lanerako 50 plaza gordeko dira. Goi mailako titulua eskuratzea ahalbidetuko duten 15 kurtso. Parte hartzen duten enpresetan balio handiko proiektuen garapena, komertzial, bezeroenganako arreta, komunikazio, marketing edota internazionalizazio arloetan. Grupo Sie-n lan-merkatuan eskaera handiena duten ikastaroak eskaintzen konprometitzen gara, guztiz praktiakoak eta teknologia berrietara erabat moldatuak daudenak. Plataforma honen bidez TALENTUAZ BALIATUZ programak dituen ezaugarriak eta honen bidez lortu daitezkeen  abatantailei buruz berri eman nahi dugu enpresa eta hautagaie. Hasiera otsailan zehar izango da. Web orri honen bestalako atalak ikuskatzera gonbidatzen zaituztegu, non informazio gehiago eskaintzen dizuegun. Info...