window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Bizkaiko Aldundiak enplegu-plana aurkeztu du, eta horren bidez aurten 2.225 enplegu sortzea espero du

Bizkaiko Aldundiak enplegu-plana aurkeztu du, eta horren bidez aurten 2.225 enplegu sortzea espero du

Ekonomia Sustatzeko Saileko foru-diputatu Imanol Pradalesek Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu Planean jasotako aurtengo jarduketak aurkeztu ditu. Planak 19.270.000 euroko aurrekontua izango du, eta bi helburutarako banatuko da: batetik, enplegua sustatzeko (13,7 milioi euro) eta, bestetik, talentua sustatzeko (5,5 milioi euro). Planaren helburua da 2015. urtean 2.225 lanpostu sortzea. Foru-gobernuak egindako aurreikuspenen arabera, lanpostu horietako 800 gazteak kontratatzeko izango dira, beste 225 lanik gabe luzaroan egon direnak lan munduan txertatzeko, eta gainerako 1.200 lanpostuak autoenpleguaren bitartez sustatuko dira. Enplegua sustatzea Enplegua sustatzeko, laguntza zuzenak emango dira, hain zuzen, Aldundiak gazteak kontratatzeko eta gazteei kontratu mugagabeak egiteko ezartzen dituenak. Bi partidek, batuta, 3,2 milioi euro osatzen dituzte, eta horrek esan nahi du aurten % 21 igo dela zenbatekoa 2014koaren aldean. Hala, aurten 1.700.000 euro bideratuko dira praktiketako kontratuak sustatzera, gazteei lan egiteko lehen aukera emateko, eta 1,5 milioi euro bideratuko dira 30 urte bitarteko gazteak behin betiko kontratatzea sustatzeko. Halaber, % 11,1 igo da Lan Berri programara bideratutako zenbatekoa. Programa hori luzaroan lanik gabe egon diren kolektiboari zuzendutakoa da, bereziki, eta positiboki diskriminatzen ditu, horien artean, 45 urte baino gehiago dituztenak. Eta plan honetan lehentasuna duten ardatzetan hirugarrenak, hots, autoenplegua sustatzea helburu duenak, 6.000.000 euro jasoko ditu. Azkenik, enplegua sustatzeko aurrekontuko 1.000.000 euro eskualdea indarberritzeko planak garatzera bideratuko dira, 725.000 euro Behargintza zentroen bidez eskualdean enplegua sustatzera eta 1,6 milioi euro Demaren bitartez egiten diren jarduketak finantzatzera. Talentua sustatzea Talentua sustatzeari dagokionez, arlo horretako jarduketak enplegagarritasuna hobetzera daude bideratuta, eta aurrekontua honako hauek finantzatzeko erabiliko da: Bizkaia:talentek garatzen dituen ekintzak (1,5 milioi euro), BizkaiLaben ezagutza kudeatzeko programa (3 milioi euro), espezializazio-gelak, nazioartekotze-ikastaroak eta -praktikak (699.000 euro) eta prestakuntzarako bikaintasun-bekak (250.000 euro)....
Egaz, aurrenekoa hautatze-prozesuetan

Egaz, aurrenekoa hautatze-prozesuetan

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Sustapen Ekonomikoko Zerbitzua langileak hautatzeko Euskadiko agentzia garrantzitsuenetariko bat da aspaldidanik. Hauxe da Egazek horrenbesteko arrakasta izatearen arrazoi nagusietako bat: norbanakoei buruzko ezagutza sakona dauka, eta lehena da merkatuko hautatze-prozesuen azken joera eta berritasunak ezartzen. Giza baliabideen (GGBB) sailek gero eta gehiago estutzen dituzte aurrekontuak, eta ekonomikoki lehiakorrak diren hautatze-prozesuetan pertsona eraginkorrak aurkitzen saiatzen dira. Hori dela eta, gehiago egiten dute Interneten eta sare sozialen alde, batez ere, arlo digitalari buruz gutxieneko ezagutzak dituzten pertsonak behar direnean: lan bila ari den norbait ez badago sarean, nekez erakarriko ditu enpresak. Alde horretatik, bideocurriculum bat (BideoCV) edukitzeak % 47 areagotzen du kontratatua izateko aukera, Internet Academi (iAi) sareko plataformaren datuen arabera –Interneteko trebakuntzari buruzko Espainiako plataformarik handiena da–, betiere aurkezpen-gutun horrek pertsonaren gaitasun eta ezagutzak egoki jasotzen baditu. Horrenbestez, Egazek bideocurriculum propioa egiteko aukera ematen die lan eske dabiltzanei, eta une oro aholkularitza profesionala eskaintzen die giza baliabideetako kontuetan. Bideocurriculumaren bidez, norbere prestakuntza, lan-bizitza eta bestelako datu interesgarri batzuk era ulergarrian laburbil daitezke bi edo hiru minutuan, eta, horri esker, norberak erakutsi ahal du komunikatzeko eta denbora kudeatzeko gaitasuna duela eta langilea dinamikoa eta berrizalea dela. Elevator pitch delakoaren antzekoa da bideocurriculuma, nolabait: pertsona ekintzaile batek konbentzitu egin behar ditu bere proiektuan inberti dezaketen horiek.   Ezagutu zure gaitasun profesionalak Horrez gain, Egazek curriculuma idazten dutenen gaitasun profesionalen gaineko analisi zehatza eskaintzen du. Gaitasunen analisia lanbide-profilak bilatzeko aurrerapauso bat da; izan ere, lan-harremanen gaur egungo ereduak norbanakoetan oinarritzen dira. Enpresa aitzindariek euren erakundeari balioa emango dioten talde profesionalak osatzearen alde egiten dute. Curriculumak esperientzia eta prestakuntza azaltzen ditu; gaitasun profesionalen azterketak, berriz, elkarrizketatutako pertsonaren gaitasun eta trebetasunak jasotzen...
Mankomunitateari aurrera egiten laguntzen dioten proiektuak sustatzen ditugu

Mankomunitateari aurrera egiten laguntzen dioten proiektuak sustatzen ditugu

ALEX LOUSTAUNAU Egaz Txorierriko gerentea Alex hamahiru urte baino gehiago daramatza Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuaren arduradun. Aurtengo urteari “oso ona” iritzi dio, eta uste du 2015. urtea “giltzarria” izango dela lana hobetzen lagunduko duten ekintzak garatzeko eta enpresa arteko lankidetza-sareak sustatzeko.  Nola sortu zen Egaz? Txorierri haraneko udalen egitasmo gisa sortu zen, eta asmoa zen eskualdean enplegua sustatzea eta enpresei zerbitzu batzuk ematea, lehiakorragoak izan eta nazioartean heda zitezen. Zein zerbitzu mota ematen ditu? Pertsonak hautatzeko zerbitzu oso garrantzitsua eskaintzen diegu enpresei. Besteengandik bereizten gara lan-merkatua eta Txorierriko enpresak oso ondo ezagutzen dituzten taldea daukagulako. Horri esker, zuzenean dugu enpresen beharrizanen berri, eta kasu bakoitzerako konponbide egokia eskain diezaiekegu. Horrez gain, aholkularitza osoa ematen diegu negozio bat sortzeko asmoa izan eta enpresa propioa martxan jarri nahi dutenei, eta lankidetza-proiektuekin lotutako egitasmoak sustatzen ditugu, eskualdeko enpresak hedatzea eta nazioartekotzea ahalbidetzen dutenak. Zein enpresa eta partikular mota joaten zaizkizue zerbitzu eske? Oro har, askotariko enpresak etortzen zaizkigu. Hori bai: eskualdeko enpresak kontuan hartuta, batez ere industria-enpresak etortzen dira. Bestalde, lan bila edo negozio propioa abiatu nahian dabiltzanak ere etortzen dira EGAZ Txorierrira. Zer deritzozu Egazek egiten duen lanari? Oso lan ona egiten du. Ia 14 urte daramatza martxan eta, egia esan, oso pozik gaude. Urte hauetan guztietan, enpresen beharrizanetara egokitu gara haiei zerbitzu aproposa emateko, modu berritzaile, azkar eta dinamikoan, gainera. Zer-nolako perspektiba du Egazek datorren urteari begira? Gure asmoa da berrikuntza-ildo honetan segitzea zerbitzuak ematean, eta eskualdeko enpresentzat erreferente izatea. Gure ustez, metodologia hori funtsezkoa izango da etorkizuneko emaitzak orain artekoak bezain onak izan...