window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');
Egaz Txorierri jardunaldian egongo da: “Instrumento Pyme: la financiación europea para tu empresa”

Egaz Txorierri jardunaldian egongo da: “Instrumento Pyme: la financiación europea para tu empresa”

Egaz Txorierri jardunaldian egongo da: “Instrumento Pyme: la financiación europea para tu empresa”. Etekina jaso ahal izateko finantzaketa europarra ezagutu nahi duten enpresei zuzenduta dago. Honako hau da egitaraua: 09:30  Bertaratuei harrera eta izen-emateak. 10:00  Jardunaldia abiaraztea        Alfonso García, Red INNPULSOko lehendakarikidea eta Barakaldoko alkatea. 10:10   Red INNPULSOko ETEetarako aukerak.        Diana Alonso, Red INNPULSOko koordinatzailea, MINECO 10.25   ”Instrumento PYME” programaren giltzarriak. Negoziorako ideiak eta ereduak identifikatzea.        Shandra Cordobés, TECNALIA 11:05   Tecnalia, bazkide teknologiko gisa. Gaitasun teknologikoak eta Opportunity Map.        Nerea Anacabe y Gabriel Uriarte, TECNALIA 11:45   Mahai-ingurua eta galderak 12:00  Feedback elkarrizketak 13:15   Jardunaldia ixtea Azaroaren 20an (osteguna) izango da, 09:30etik 13:30era, Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean. Jardunaldi honetara bertaratu nahi baduzu eman izena  formulario honetan. Informazio gehiago...
EZAGUTU AUKERATZEKO programaren 2014-2015 edizioa martxan jarri da.

EZAGUTU AUKERATZEKO programaren 2014-2015 edizioa martxan jarri da.

Txorierriko gazteentzako lan-orientazioko programaren lehenengo jarduera hasi da: Btek jardunaldia. Hartzaileak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen senide arduradunak. Hemen izena eman ezazu. Xedea da sentsibilizatzea eta orientatzea prestakuntza-programek ematen dituzten gizarte- eta lan-irtenbideen inguruan. Horiei esker, informazio gehiago edukiko dute seme-alabei lagundu ahal izateko, euren etorkizun profesionala aukeratzen dutenean. Jardunaldiak luxuzko hiru hizlari izango ditu: Alex Loustaunau jauna, Egaz Txorierriko gerentea. Eskualdeko enpresek gehien eskatzen dituzten prestakuntza-profilen berri emango du. Marivi Cuartango andrea (Politeknika Ikastegia Txorierri S. Coop.), koordinatzaile pedagogikoa, ekintzailetzaren arduraduna, lanbide-heziketako eskaintza azalduko duena. Esteban Laraudogoitia jauna (Bilboko Ingeniaritza Teknikoko UE), enpresaren harremanen eta komunikazioaren azpi-zuzendaria, unibertsitate-ikasketen eskaintzaren berri emango duena. Guztiek nabarmenduko dute gure eskualdeko enpresa-sarea ezaugarritzen duen ikuspegi zientifiko eta teknikoa. Jardunaldian, borondatezko eta doako bisita egingo da zientziaren eta teknologiaren museora, informazio-hitzaldi baten ondoren. JORNADA BTEK Data: 2014ko azaroaren 25a Izena emateko epea: 2014ko urriaren 2tik azaroaren 23ra bitartean. Utzi zure datuak Ordua: 18:00etatik 20:00etara Lugar: BTEK Bizi Teknologia Helbidea: Astondo bidea, 602 – Teknologia-parkea Derio Doako izen-ematea, lekuak bete arte   Informazio gehiago: Egaz Txorierri Tel.: 944536370 Web:...
Txorierri Valleyk 1. Azkar Networking enpresen arteko topaketa antolatzen du

Txorierri Valleyk 1. Azkar Networking enpresen arteko topaketa antolatzen du

Txorierri Valleyk (Txorierri Valleyko Enpresak Sustatzeko Elkartea), Enkarterri Groupek (Enkarterriko Enpresa Elkartea) eta DEE-AED Durangaldeko Enpresen Elkarteak 1. AZKAR NETWORKING topaketa antolatzen dute Enpresen arteko topaketa “azkarra” da: parte-hartzaile bakoitzak aukera du gainerakoei eskaintzen zaizkien zerbitzu eta/edo produktuen berri emateko, bere jarduera-sektorean egiaztatutako esperientzia azaltzeko, kokapena zehazteko, kontaktua emateko, etab. Zentzu honetan topaketak ahalbidetu egingo du enpresa parte-hartzaileak esparru egokia sortzea, euren arteko harremana eta lankidetza errazteko. Besteak beste, ahalbidetu egingo da elkar ezagutzea eta/edo lehenengo harremana izatea, eta hori abiapuntu izanik, etorkizunean era guztietako lankidetza-hitzarmenak lortzea (kontratuak, kooperazioan lehiakortasuna hobetzeko proiektuak, lankidetza puntualak eta abar). Jardunaldia abenduaren 4an egingo da, gutxi gorabehera 09:00etatik 12:00etara, Hotel Convento San Roquen (Campo de las Monjas kalea, 2 48800 Balmaseda – Bizkaia). Programako agenda  Ez eduki zalantzarik eta apunta zaitez!, inskribatzeko epea azaroaren 28ean amaitzen da! Izena eman ezazu    Informazio gehiagorako: Ana Sonia Elorriaga Tel.: 944 536 370...