window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag(\'js\', new Date()); gtag(\'config\', \'UA-55799332-1\');

Bilboaldeko 32 ETE berritzailek akreditazioa jaso dute Zamudion Hazinnova programan parte hartu izanagatik

Bilboaldeko 32 ETE berritzailek akreditazioa jaso dute Zamudion Hazinnova programan parte hartu izanagatik

Bilboaldeko 32 ETE berritzailek akreditazioa jaso dute Zamudioko Parke Teknologikoan, beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren, Hazinnova programan parte hartu izanagatik.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzak antolatutakoetako azkena izan da, 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.

Ekitaldian egon dira Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Alejandro Loustaunau, Egaz Txorierriko gerentea.

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Egaz Txorierri, Energiaren Clusterra, ASLE, Munguialdeko Behargintza, Bilboko Merkataritza Ganbera, Bermeoko Behargintza, Aclima, Elikaduraren Clusterra, FVEM

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira. Danoi, zorionak!!:

1. Conservas La Gaviota S.L.
2. Hijos de José Serrats S.A.
3. Segurilight Señalización S.L.L.
4. Eguibaso S.L.
5. Asesores de Organización y Sistemas de Informáticos S.L.
6. Coplasem S.L.
7. Iexce S.L.
8. P3RSEUS CIBERSEGURIDAD S.L.
9. SERVIAZUA SL
10. Delicass Sociedad de Alimentación S.A.
11. AUXMAT, S.L.
12. Ferroloiu S.A.L.
13. Mendiguren y Ugarte S.L.
14. Helados Italianos Gelati Gelati S.L.
15. Conservas Cusumano S.A.
16. Agricultura Creativa 2015 S.L.
17. Aguirrezabal Hnos. S.A.
18. Bolsas Castresana S.L.
19. Boutique Gure Ogia S.L.
20. Casting of Facilities, Utilities & Diversity, S.L.
21. Equipel Electricos S.L.
22. Industria de Seguridad Baus S.A.
23. Inser Robótica S.A.
24. Patkris 2014, S.L.
25. Química de Munguia S.A.
26. Suministros Urrutia S.A.
27. EUROPEA DE CINTAS S.L.
28. EYNORTE S.L.
29. BIOLAN MICROBIOSENSORES S.L.
30. Gobesa S.A.
31. Ingenersun S.L.
32. Sogecar S.A.