azterketa tara. txorierri gara.

| Ezagutu Aukeratzeko |
Egaz Txorierrik Ezagutu Aukeratzeko jarri du abian: enpresa, ikasle eta ikastetxeen arteko gizarte-erantzukizuneko sarea da, eta bere asmoa da Txorierriko Mankomunitateko ekonomia-garapena indartzea, eta, hala, gure komunitateen arteko elkarrekintzaren alde egitea.
Ezagutu aukeratzeko
Elkar ezagutzeak indartsuago egiten gaitu.
Zer da Ezagutu Aukeratzeko?
Egaz-ek, Mankomunitateko Gazteria Arloarekin batera, Ezagutu Aukeratzeko programa aurkeztu du. Gizarte-erantzukizuneko sare bat da, gure komunitateko enpresak, ikastetxeak eta gazteak biltzen dituena.
Programa, bere horretan, lagungarri da enpresen lehiakortasuna betetzeko; izan ere, bere ahaleginak enpresaren lehiakortasun-baliabide nagusietako batean jartzen ditu: giza kapitala. Hori lortzeko, Ezagutu Aukeratzekok oinarritik lan egiten du: hezkuntza eta konpetentziak sortzea.
Ezagutu Aukeratzeko orientazio akademikoa eta profesionala eskaintzen duen tresna dinamikoa da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendutakoa.
Parte hartzeko eskaera
Batxilergoko ikaslea naiz, eta Txorierrin bizi naiz. Ezagutu Aukeratzeko programan parte hartu nahiko nuke.
Egonaldi bat eskaini
Enpresa edo profesional bat naiz eta prestakuntza-prozesuan dauden gazteak hartu nahi ditut
Jarduera-arloak
Euren esperientziak partekatzen dituzten profesionalak
Zenbait sektoretako profesionalek euren prestakuntza eta lan-esperientzia hurbiltzen dituzte ikastetxeetara.
Mahai sektorialak
Eskualdeko enpresak ikastetxeetara hurbiltzen dira, honako hauen berri emateko: historia, zeregina, ikuspegia, baloreak, enpresa-politikak…
Bisitak enpresetara
Ikasleek aukera dute trakzio-enpresen instalazioetan bisita gidatuak egiteko.
Egonaldiak enpresetan
Ikasleak profesional batekin egon ahal izango dira bere lanaldian, profesional horrek egiten dituen jarduera guztietan parte hartuz.

Profesionalak
Euren esperientziak partekatzen dituzten profesionalak
Zenbait sektoretako profesionalek euren prestakuntza eta lan-esperientzia hurbiltzen dituzte ikastetxeetara.
Enpresak
Mahai sektorialak
Eskualdeko enpresak ikastetxeetara hurbiltzen dira, honako hauen berri emateko: historia, zeregina, ikuspegia, baloreak, enpresa-politikak…
Bisitak
Bisitak enpresetara
Ikasleek aukera dute trakzio-enpresen instalazioetan bisita gidatuak egiteko.
Egonaldiak
Egonaldiak enpresetan
Ikasleak profesional batekin egon ahal izango dira bere lanaldian, profesional horrek egiten dituen jarduera guztietan parte hartuz.