| enrique | 52 urte | obra-arduraduna |

“Ikasi dudana da inoiz ez dela beranduegi berriz hasteko.”

“Pentsa ezazu. 26 urte eman nituen enpresa berberean lan egiten… Gogoratzen dut larritasunak paralizatu egiten ninduela langabeziaren hilabeteak agortu ahala. Desesperatuta nengoen. Oraindik unibertsitatean dauden bi seme-alaba ditut, ekonomikoki nire menpe daudenak. Ezertarako balio ez nuela ere pentsatu nuen… Nork kontratatu behar ninduen 50 urte baino gehiagorekin!”

Egaz-en behar beste urte eman ditugu enpresa eta pertsonei zerbitzua ematen, jakiteko beti dugula ekarpen garrantzitsuren bat egiteko gure enpresa-sarera. Baina, askotan, beharrezkoa da aholku bat, animo-hitz bat, bultzada bat. Enrique goibel ezagutu genuen, baina berehala jakin genuen beragan lehengai bikaina zegoela.

Aitor bezala: arkitektura-titulazioa estreinatu berri, baina inolako esperientziarik gabe heldu zen. Elkarrekin talde profesional bikaina osa dezakete. Bada, Egaz-en prestakuntza eman genien enpresa-kudeaketan, negozio-plan bat egiten lagundu genien, euren enpresa martxan jartzen lagundu genien eta laguntzak eta diru-laguntzak jasotzeko bidea erraztu genien. Gaur egun, euren enpresa errealitatea da. Gure negozio-zentrotik bertatik aholkularitza-zerbitzuak ematen dizkiete Babes Ofizialeko Etxebizitzen kooperatibei, eta negozio-aukera bat aurkitu dute, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoen eta fatxadak zaharberritzeko eta egokitzeko lanen bidez.

“Inoiz ez nuen pentsatu nik neuk zuzenduko nuela nire negozioa. Orain, atzera begiratu eta zalantza egiten dut neure buruaren inguruko zalantzak izan nituelako. Nire bezeroek badakite urte horietan guztietan pilatutako esperientzia estimatzen. Egaz-eko pertsonei esker ikasi dut inoiz ez dela berandu berriz hasteko”

Sortu zeure enpresa

Zuzendu zure etorkizuna

Zeure enpresa sortzekotan bazaude,

guk lagundu ahal dizugu. Eta asko.

Honako hauek eskaintzen dizkizugu:

Aholkularitza pertsonalizatua

EGAZ Txorierrik behar duzun babes eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizu, zure ideia garatzeko eta bere bideragarritasuna aztertzeko. Horretarako, negozio-plan bat sortuko da, ondoren martxan jartzeko. Aurkez iezaguzu zure ideia!

Prestakuntza

EGAZ Txorierrik prestakuntza-egutegi bat eskaintzen dizu, ekintzaile gisa dituzun abileziak eta ahalmenak hobetzeko, ikastaro, tailer eta jardunaldien bidez. Bisita ezazu gure egutegia!

Kokapena

Zure enpresa-proiekturako kokapen ezin hobea bilatzen ari bazara, EGAZ Txorierrik behar duzun aholkularitza eskaintzen dizu. Gainera, Udalaren eta Udalaz gaindiko enpresa-haztegietarako sarbidea errazten dizu, baldintza abantailatsuetan. Ezagut itzazu gure azpiegiturak!

Finantzaketa

Zure ideia bideragarria bada eta zeure enpresa sortu nahi baduzu, EGAZ Txorierrik ekintzaileentzako lehentasunezko finantzaketa bilatzen laguntzen dizu, finantza-erakundeekin ditugun hitzarmenen bidez. Galdetu eskuragarri dauden finantzaketa-lerroei buruz!

Laguntzak eta diru-laguntzak

Azkenean erabakitzen baduzu zeure enpresa martxan jartzea, ez galdu laguntza eta diru-laguntzetarako aukerarik.EGAZ Txorierrin informazioa eta aholkularitza ematen dizugu, eta kudeaketan laguntzen dizugu. Ez galdu zure aukera!

Finkatzeko laguntza

Gainera, zure jarduera Txorierrin jartzen baduzu, enpresentzat ditugun zerbitzu guztiak izango dituzu eskura: langileak hautatzea, prestakuntza, enpresen mapa, enpresa-sareetan parte-hartzea… Deskubritu itzazu!

azterketa

=

ekintzailetza

A

finkatzea

Bidal iezaguzu zure proiektua

Ekintzailetzarako aholkularitza-zerbitzua

Dagoeneko negozio-ideia bat baduzu…

Horrela bada, deskarga ezazu aurre-proiektuaren gidoia eta bidal iezaguzu zeure datu pertsonalekin beteta.

Albait arinen jarriko gara zurekin harremanetan.

Aurre-proiektua

Deskargatu aurre-proiektuaren gidoia. Aurre-proiektua

Prestakuntza

Deskargatu prestakuntza-egutegia. Prestakuntza

Bidali zure proiektua

Izena (beharrezkoa)

Abizenak (beharrezkoa)

E-posta (beharrezkoa)

Telefono-zenbakia (beharrezkoa)

Kontsulta

 

Sendotutako negozioa eskuratzen du

Finkatutako negozio bat eskuratu nahi baduzu: Enpresen Eskualdaketa Zerbitzua

Txorierrin negozio bat eskuratu nahi baduzu, laguntza eskainiko dizugu gure Enpresen Eskualdaketa Zerbitzuaren bidez.

Gainera, Merkataritza, Ostalaritza eta Ostatu sektoreetan, EGAZ Txorierri Bilboko Merkataritza Ganberaren zentro laguntzailea da Berriz Enpresa bere programarako.

Hauen bidez lagunduko dizugu:

  • Negozioen bilaketa aktiboa egingo dugu, zure lanbide-profilaren arabera.
  • Eskuratu nahi duzun negozioaren azterketa orokorra eta bideragarritasun-azterketa egiten lagunduko dizugu.
  • Enpresa-plana egiten lagunduko dizugu.
  • Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak bilatzeko aholkularitza emango dizugu.
  • Zurekin egongo gara eskualdatzea ixteko prozesuan eta enpresa abian jartzeko unean.

Berriz empresa

Interesatzen zaizu?

Jar zaitez gurekin harremanetan.

Izena (nahitaezkoa)

Abizenak (nahitaezkoa)

E-posta (nahitaezkoa)

Telefono-zenbakia

Enpresa

Gaia

Zure mezua

Kokatu zure jarduera Txorierrin

 

Zure jarduera Txorierrin kokatu nahi baduzu

Zure esku jartzen ditugu bulegoak, bilkura-aretoak eta prestakuntza-gelak, zure beharrizanen arabera erabili ahal izan ditzazun.

Características

Euskadiko enpresa-sare handienetarikoa duen eskualdearen epizentroan, Bilbotik 10 minutura eta Loiuko aireportutik 5 minutura. Kokatu zure jarduera Larragoiti Jauregiaren enpresa-mintegian: Ekonomiaren sustapena

  • Erabat ekipatutako bulegoak.
  • Funtzio anitzeko ekipamendua.
  • Wifi.
  • Argi naturala.
  • Kudeaketari laguntzeko zerbitzuak.
  • Prestakuntza edo bilkura-gelak
  • Parking.

Interesatzen zaizu?

Jar zaitez gurekin harremanetan.

Izena (nahitaezkoa)

Abizenak (nahitaezkoa)

E-posta (nahitaezkoa)

Telefono-zenbakia

Enpresa

Gaia

Zure mezua

Bulego birtuala

Bulegoak alokatzea

Prestakuntza-gelak alokatzea

Bilkura-gelak alokatzea