hautaketa gara. txorierri gara.

| irene | 41 urte | giza baliabideen zuzendaria |
“Batzuetan, hurbilen duguna da ikusten gaitzena”
“Oso profil zehatza bilatzen genuen.Lehenengo mailako pertsona bat: proaktibitatearekin, gure sektorean esperientzia luzearekin, ibilbide profesional distiratsuarekin eta diziplina anitzeko lan-taldeak kudeatzeko ahalmenarekin. Egaz-ek Toulousen aurkitu zuen pertsona hori… eta Sondikakoa da!”
Egaz, beste ezer baino gehiago, langileak hautatzeko enpresa bat da, eta talentuaren zuzeneko bilaketa gure datu-basearen tresna gehigarria da. Bertan, guztira 20.000 profil profesional baino gehiago daude. Irene gurekin harremanetan jarri zenean, oso argi utzi zigun zer behar zuen: kualifikazio handiko profil bat konpetentzien bidez hautatzeko zerbitzua, arrakasta-bermearekin.
Bada, gure profesional-taldea berehala hasi zen lanean. Beste inork ez du Txorierriko Mankomunitatearen (Euskadiko enpresa-sarearen trakzio-burua) lan- eta enpresa-merkatuaren ezagutza sakonagorik. Horregatik gara aukera lehenetsia hemengo enpresen artean, badakitelako zer-nolako sinergia positiboak dakartzan profesionalak lan egiten duten lekutik hurbil bizitzeak.
Unai aeronautika-ingeniaria da. 10 urtez Toulouseko sektoreko enpresa garrantzitsu batean aritu ondoren, Irenek bilatzen zuen ibilbidea eta ahalmena zituen. Eta lan egiteko Zamudiora lekualdatzea ez zen inolako arazoa izan.
Langileak hautatzea.
Pertsonen bila ari diren pertsonak.
Izena eman ezazu gure datu-basean
Kualifikatutako selekzio-zerbitzua bilatzen baduzu, Egaz-en erraz jartzen dizugu:
- Txertatu eskaintza
Txertatu zure eskaintzak eta azkar, eraginkortasunez eta diruz lagunduta igorriko dizkizugu zure beharrizanetara egokitzen diren profil profesionalak. - Bilatu profilak
Bilatu profil profesional zehatz bat gure datu-basean.
Guztira 20.000 hautagai baino gehiago daude.
eta gainera…
Headhunting zerbitzuak.
Egaz-en hautatze-lanetarako talde esperimentatua dugu, ahalmena duena kualifikazio handiko profesionalak aurkitzeko. Arrakasta bermatuta dago.
Beken programa.
Tokiko, estatuko edo Europako beka, praktika-aldi, diru-laguntza edo kontratatzeko laguntzen programei buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez Egaz-ekin harremanetan Egaz Txorierri.
Honako hauek betetzeko hautagaitzak
profil profesionalak
- Profesionalak 68%
- Lizentziaturarekin 29%
- Goi-mailako zuzendaritza 3%