Pribatutasun-politika

Tratamenduaren arduraduna:

Bildutako datuen tratamenduaren arduraduna Behargintza Txorierri, SL erakundea da; aurrerantzean, Egaz (helbidea: Txorierri Etorbidea 46, Berreteaga Poligonoa 13 A, Sondika, 48150, Bizkaia;  eta webgunea: http://somostxorierri.com/).

Pribatutasun Politika honen bitartez, erabiltzaileak webgunean sartzen direnean, nabigatzen dutenean edo bere funtzionaltasunak erabiltzen dituztenean ematen dituzten datu pertsonalak jasotzea eta tratatzea arautzen da.

Datuak bidaltzea, helburuak, legitimazio-oinarria eta datuak gordetzeko epeak.

a.- Harremanetarako: erabiltzailea harremanetan jar daiteke webgunean horretarako ezarritako formularioen bidez. Bere identifikazio-datuak eta arrazoia, gaia edo kontua adierazi beharko ditu. Egazek datu horiek erabiliko ditu kontsulta izapidetzeko eta harekin lotuta erabiltzailearekin harremanetan jartzeko.

Datu horiek erabiltzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimena da.

Datu horiek helburu horretarako urtebeteko epean gordeko dira, beste epe batzuk aplikagarri izan ezean.

b.- Erregistroa: webgunean erregistratzean, beharrezkoa izango da erabiltzaileak bere identifikazio-datuak ematea, webguneko erregistroa izapidetzeko eta bere kontuko funtzionaltasunetara sartzeko aukera emateko.

Datu horiek erabiltzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimena da.

Haren datuak komunitatearen parte den eta erregistratua dagoen bitartean gordeko dira; halere, bost urtez gorde ahal izango dira erantzukizun posibleak betetzeko.

c.-Newsletter: erabiltzaileak, nahi badu, bere identifikazio-datuak eta helbide elektronikoa eman ahal izango ditu berritasun, eskaintza eta berrietara harpidetzeko, edo aldian-aldian helbide elektronikoan edo mugikorrean jakinarazpenak jasotzeko (hala badagokio).Datu horiek erabiltzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimena da.

Datuak gordeko ditugu gure Newsletterra bidaltzeko sisteman alta emanda dagoen bitartean; ondoren, hiru urtez blokeatuko dugu legezko ekintzen preskripzio-arrazoiak direla eta, eta, epe hori pasatuta, ezabatu egingo ditugu.

d.- Proiektuak bidaltzea: erabiltzaileak bere proiektuak bidal ditzake webgunearen bidez, Egazeko jabeek azter ditzaten. Horretarako, bere harremanetarako datuak eman beharko ditu, eta bidalketa izapidetzeko beste beharrezko datuak.Datu horiek erabiltzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimena da.

Datuak gordetzeko epea hamar urte izango da.

e.- Giza baliabideak: erabiltzailea webgunearen bidez jar daiteke harremanetan Egazekin, egiten ari diren hautatze-prozesuetan parte hartzeko edo eskuragai dauden hautagaitzetan izena emateko. Horretarako, erregistratu egin beharko du, bere identifikazio-datuak emanez, baita bere prestakuntza profesionalari lotutakoak ere. Datu horiek pertsona hori aktibo dauden lan-eskaintzetako hautatze-prozesuetan sartzeko erabiliko dira.Datu horiek erabiltzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimena da.

Haren datuak komunitatearen parte den eta erregistratua dagoen bitartean gordeko dira; halere, bost urtez gorde ahal izango dira erantzukizun posibleak betetzeko. Gainera, erabiltzaileak bere datuak kudeatu ahal izango ditu bere kontu pertsonalaren bidez.

f.- Cookieak: webguneak teknologia dauka cookie izeneko artxiboak webgunean sartzeko eta nabigatzeko erabilitako gailuan ezartzeko. Cookieak edonoiz blokeatu edo desgaitu daitezke nabigatzailea konfiguratzeko aukeren bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie politika kontsulta dezakezu.Datu horiek erabiltzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimena da.

g.- Publizitatea: erabiltzaileak berariaz baimena ematen badu, Egazek ematen dituen zerbitzuen publizitatea bidali ahal izango dio; adibidez, berritasunak. Baimen hori edonoiz bota ahal izango du atzera. Datu horiek erabiltzeko oinarri juridikoa erabiltzailearen baimena da.Datuak gordetzeko epea publizitatea bidaltzeko sisteman alta emanda egondako denbora izango da, baldin eta ez badu baimena atzera bota.

Eskubideak erabiltzea

Era berean, erabiltzaileak atzera bota dezake tratamendurako baimena, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko, aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabiliz, Egazi jakinarazita, egaz@txorierri.eu-ra mezu elektroniko bat bidalita, edo goian adierazitako helbidean jakinarazita, gaian “Datuen Babesa” jarrita. Arrazoi bereziren bategatik, erabiltzaileari bere identitatea ziurtatzeko eskatu ahal izango diogu dokumentu ofizialen bidez; adibidez, eragozteko hirugarrenek bere datuetarako sarbidea izatea.

Azkenik, erabiltzaileak edozein aldaketa idatziz jakinarazi ahal izango du, edo baja eskatu, emandako helbideetan adierazita.

Erabiltzaileak edonoiz aurkez dezake erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, bere eskubideak erabiltzeko.

Pribatutasun Politika aldatzea

Egazek eskubidea izango du bere pribatutasun-politika edonoiz aldatzeko , datuen babesaren inguruko indarreko legedia errespetatuta, eta interesdunei aldez aurretik behar bezala jakinarazita.

Pribatutasun-politikan honetan aplika daitekeen hizkuntza

Pribatutasun-politika honi aplika dakiokeen hizkuntza espainola da. Beste hizkuntza batean egindako bertsioak erabiltzaileen erosotasunerako eta ulermena errazteko eskaintzen dira. Dena dela, Pribatutasun Politika hau beti egongo da espainolezko bertsioaren menpe.

Pribatutasun Politikaren edozein hizkuntzaren eta espainolezko bertsioaren artean kontraesana badago, espainolezko bertsioa nagusituko da.