| aintzane | 18 urte | diseinatzaile grafikoa  |

 

 

“Batzuetan, aurrera egiten jarraitzeko, beharrezkoa da norabidea aldatzea”

 

“Oso sartuta nengoen webguneen garapenean, baina gero eta nabigatzaile eta dispositibo gehiago dago… Horietara guztietara egokitu ahal diren diseinuekin lan egiteak asko baldintzatzen du nire sormena. Inoiz ez dakit ziur erabiltzailearen esperientzia dispositibo bakoitzean egokia den”

Aintzanek ikasteko gogoa zuen. Lehenengo egunetik argi ikusi genuen, lehenengo batzarretik. Bere ezagutzen oinarria oso sendoa zen; baina, bere aurreikuspenen eta lan-merkatuaren eskaeren artean distantzia bat bazegoela ere ikusi genuen. Gure Ezagutu aukeratzeko programako kide izateko hautagai perfektua zen.

Lanegun oso batean aukera izan zuen diseinuko profesional bati laguntzeko publizitate-agentzia batean, berarekin egunerokoa partekatzen: jarduerak, lan-bilerak, elkarrizketak bezeroekin…

Galdera asko eta errealitate-bainu bat hartzeko aukera izan zuen. Eta garrantzitsuena: agentziaren bideo-postprodukzioko taldea lan egiteko, zerabilten softwarea probatzeko eta jarduera hobeto ulertzeko aukera izan zuen. Horrek begiak ireki zizkion erabat arrotz zitzaion espezializazio profesionalaren aurrean. Orain, Aintzanek lemari buelta bat ematea erabaki du, eta bere karrera bideo-edizio profesionalera bideratzen ari da.

 

“Bideoa sormenaren adierazpide paregabe eta mugagabea da. Harrigarria da zer-nolako ahalmena duen osagai estetikoa karga emozionalarekin lotzeko. Dinamismoa, ahalmen multisentsoriala… Egaz-i esker, begiak ireki ditut errealitate berri baten aurrean. Argi dut: batzuetan, aurrera egiten jarraitzeko, beharrezkoa da norabidea aldatzea”

Esperientzia partekatuak

Baliatu geure komunitateak eskaintzen dizun ezagutza

Zer da Ezagutu Aukeratzeko?

Egaz-ek, Mankomunitateko Gazteria Arloarekin batera, Ezagutu Aukeratzeko programa aurkeztu du. Gizarte-erantzukizuneko sare bat da, gure komunitateko enpresak, ikastetxeak eta gazteak biltzen dituena.  

Programa, bere horretan, lagungarri da enpresen lehiakortasuna betetzeko; izan ere, bere ahaleginak enpresaren lehiakortasun-baliabide nagusietako batean jartzen ditu: giza kapitala. Hori lortzeko, Ezagutu Aukeratzekok oinarritik lan egiten du: hezkuntza eta konpetentziak sortzea.

Ezagutu Aukeratzeko orientazio akademikoa eta profesionala eskaintzen duen tresna dinamikoa da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendutakoa.

informazio gehiago

Parte hartzeko eskaera

Batxilergoko ikaslea naiz, eta Txorierrin bizi naiz. Ezagutu Aukeratzeko programan parte hartu nahiko nuke.

 

Egonaldi bat eskaini

Enpresa edo profesional bat naiz eta prestakuntza-prozesuan dauden gazteak hartu nahi ditut

 

Jarduera-arloak

Euren esperientziak partekatzen dituzten profesionalak

Zenbait sektoretako profesionalek euren prestakuntza eta lan-esperientzia hurbiltzen dituzte ikastetxeetara.

Mahai sektorialak

Eskualdeko enpresak ikastetxeetara hurbiltzen dira, honako hauen berri emateko: historia, zeregina, ikuspegia, baloreak, enpresa-politikak…

Bisitak enpresetara

Ikasleek aukera dute trakzio-enpresen instalazioetan bisita gidatuak egiteko.

Egonaldiak enpresetan

Ikasleak profesional batekin egon ahal izango dira bere lanaldian, profesional horrek egiten dituen jarduera guztietan parte hartuz.

Profesionalak

Euren esperientziak partekatzen dituzten profesionalak

Zenbait sektoretako profesionalek euren prestakuntza eta lan-esperientzia hurbiltzen dituzte ikastetxeetara.

Enpresak

Mahai sektorialak

Eskualdeko enpresak ikastetxeetara hurbiltzen dira, honako hauen berri emateko: historia, zeregina, ikuspegia, baloreak, enpresa-politikak…

Bisitak

Bisitak enpresetara

Ikasleek aukera dute trakzio-enpresen instalazioetan bisita gidatuak egiteko.

Egonaldiak

Egonaldiak enpresetan

Ikasleak profesional batekin egon ahal izango dira bere lanaldian, profesional horrek egiten dituen jarduera guztietan parte hartuz.